4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MELIDA

Trafikoa arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Melidako Udalak, 2007ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Melidako hiriguneko trafikoa arautzen duen ordenantza.

Onespen hori 2007ko urriaren 17an eman zen argitara Herriko Etxeko iragarki oholean, baita 2007ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ere; horren ondotik jendaurrean egon da 30 egunean, inork haren kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da. Ondotik ematen da haren testu osoa.

Melidan, 2007ko abenduaren 22an.-Alkatea, Francisco Jaso Martínez.

MELIDAKO HIRIGUNEKO TRAFIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.b artikuluan eta Trafikoari, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako eskumenak garatuz, ordenantza honen xedea da udalerri honetako hiri bideetako trafikoa antolatu, kontrolatu eta arautzea.

Ordenantza honetako arauak bi hauetan xedatzen denaren osagarri dira: martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretu delakoa eta 339/1990 Legegintzako Errege Dekretu hori aplikatu eta garatzeko Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretua.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

Ordenantza honen xedapenak aplikatuko dira Melidako udalerriko hiri bide guztietan, alegia, herri barnean diren udal titulartasuneko bide publiko guztietan.

3. artikulua. Trafikoaren antolamendua eta horren seinaleak.

Hiri bideetako trafikoaren antolamendua eta seinaleak paratzea Udalaren egitekoa da.

Seinaleak ezarriko dira bereziki udalerriko bide sarearen halako tarte batzuetan, edo orokorrean, herri osoan, azken kasu honetan seinaleak herriko sarrera guztietan paratuko direlarik.

Hiri bideetako seinaleak ezin dira ezarri, kendu, eraman, ezkutatu edo aldatu Udalak aitzinetik baimena eman gabe. Orobat debeku da seinaleen edukia aldatzea edo haien gainean edo inguruan plakak, afixak, markak edo nahasteko bidea eman, haien ikuspena edo eragingarritasuna murriztu, erabiltzaileak itsutu edo arreta galarazten ahal dieten bertzelako zerak paratzea.

Zirkulazioaren segurtasun edo arintasun arrazoiek hala nahi dutenean, agintari eskudunek agindu ahal izanen dute zirkulazio noranzkoaren aldaketa, bide horietako tarte batzuetarako sarbideak osorik edo hein batean debekatzea, ibilbide jakin batzuei segitu beharra edo bazterbideak edo ohikoaren kontrako norabidea duten erreiak erabiltzea.

Zirkulazioari trabarik ez egiteko eta haren arintasuna bermatzeko, murriztapenak edo mugak ezartzen ahalko zaizkie halako ibilgailu batzuei, halako bide batzuetan, ukitutako erabiltzaileendako nahitaezkoak izanen direnak.

Bide batean zirkulazioa kentzen bada, salbuespenez eginen da eta trafikoa arautzeko eskumena duen tokiko agintariak espresuki baimenduta.

Bidezainen seinale eta aginduak gainerako seinaleei gailenduko zaizkie eta, segurtasuna eta ordena publikoa zaindu beharrez, edota zirkulazioaren arintasuna bermatu beharrez, batzuetan aldatzen ahalko dute zenbait lekutako antolamendua, leku horietan pertsona edo ibilgailuen pilatze handiak suertatzen direnean, eta orobat larrialdiren bat gertatzen denean. Horretarako, behin-behinekoz paratzen edo kentzen ahalko dira behar diren seinaleak, baita aurreneurriak hartu ere.

4. artikulua. Oztopoak eremu publikoan.

Debeku da oinezkoen edo ibilgailuen ohiko trafikoa eragotz dezakeen edozein oztopo eremu publikoan paratzea, salbu eta Udalak espresuki baimentzen badu, inguruabar bereziak biltzen direnean. Baimen horretan ezarriko dira bete behar diren baldintzak. Seinaleak eta segurtasun elementuak paratzearen kostua interesdunaren kontura izanen da. Bidean oztopoa paratu edo arriskua sortu dutenek ahalik lasterren kendu beharko dute eta neurriak hartuko dituzte bidearen erabiltzaileek ikus dezaten. Halaber, agintariei emanen diete berehala horren berri.

Udalak zamalanetarako eremuak ezarriko ditu, bere ekimenez edo partikularrek eskatuta, dagokien tasa ordaindurik. Eremu horiek espresuki adieraziko dira dagozkien seinaleen eta ordutegi mugatuaren bidez.

Debeku da salgaiak galtzadan, bazterbidean eta oinezkoendako eremuetan uztea. Lanak, ahal delarik, eginen dira ibilgailuak galtzadaren bazterretik gertuen duen aldetik, eta behar diren baliabideak erabilita azkar burutu ahal izateko.

Halaber, Udalaren zein partikularraren ekimenez (dagokion ordenantzak arautuko duen tasa ordaindurik), pasabideak ezartzen ahalko dira, ibilgailuak higiezin edo orube batera irits daitezen espaloian barna.

Udalak, horretarako zerbitzua duenean, kenduko ditu zamalanetarako eta pasabiderako eremu gisa behar bezala baimendurik eta seinalaturik dauden eremuak trabatzen dituzten ibilgailuak.

5. artikulua. Aparkatzea.

Ibilgailuak aparkatzeko, arau hauek begiratu behar dira:

1. Ibilgailuak ilaran aparka daitezke, hau da, espaloiarekiko paraleloan; baterian, hots, espaloiarekiko perpendikularrean eta semibaterian, zeharka.

2. Aparkatzeko manera zehazten duen seinalerik ez bada, ilaran eginen da, non eta bidearen zabalerak bertzela egiteko aukera eman eta trafikoa trabatzen ez den.

3. Zoladuran seinalaturik, aparkamendutako moldatutako lekuetan, ibilgailuak perimetro markatuaren barnean utziko dira.

4. Ibilgailuak aparkatzean, espaloitik ahal den hurbilena paratuko dira, baina tartetxo bat utziz, galtzadaren zati hori ere garbitu ahal izateko.

5. Nolanahi ere, gidariek berez ez abiatzeko moduan aparkatu beharko dituzte beren ibilgailuak.

6. Gehienez ere bi ibilgailu-lerro eduki eta zirkulazioa norabide bakarrekoa duten karriketan, ibilgailuak karrikaren alde batean bakarrik aparkatuko dira, udal agintaritzak zehaztuko duen aldean.

6. artikulua. Aparkatzeko debekuak.

Debeku da arras baldintza hauetan aparkatzea:

1. Behar den seinaleak debekatzen duen tokietan.

2. Zirkulazioa trabatzen edo oztopatzen den tokietan.

3. Bertze gidariak erregelamenduaren aurkako maniobrak egitera behartzen direnean.

4. Bigarren lerroan, lehenbiziko lerroan ibilgailua nahiz edukiontzia dagoenean, baita bertze zeren bat edo babeseko bertze elementuren bat dagoenean ere.

5. Aparkatzeko lekua ez den galtzadako bertze edozein tokitan.

6. Galtzadaren zabaleragatik ibilgailu-lerro bat pasatzea ezinezkoa egiten denean.

7. Norabide biko karriketan, galtzadaren zabaleragatik bi ibilgailu-lerro pasatzea ezinezkoa denean.

8. Karrikaburuetan, bertze ibilgailuren bati biratzea eragozten edo trabatzen zaionean.

9. Erregelamenduaren arabera aparkatutako bertze ibilgailuei aterabidea oztopatzen zaienean.

10. Oinezkoen pasabide diren galtzada pusketan.

11. Espaloietan, kaietan, babestokietan, erdiko nahiz alboetako pasealekuetan eta galtzadan zerrendak paratuz seinalatutako aldeetan, okupazioa partziala nahiz osoa izan.

12. Garraio publiko, eskola-garraio edo taxietarako gertalekuetan eta zamalan, pasabide eta, oro har, erreserbako leku izateko seinalatu eta mugatutako tokietan.

13. Aldi batez jarduera baimenduek okupatu beharreko aldeetan, eta konpondu, seinalatu edo garbitu behar diren tokietan.

Kasu horietan debekua behar bezala eta aski garaiz seinalaturik egonen da.

7. artikulua. Abiadura mugaK.

Melidako hirigunean, gehieneko abiadura 40 kilometro/ordua da.

Errei bakar batetik ibili beharreko karriketan eta oinezkoen etorria handia den guztietan, baita ikastetxeak diren karriketan ere, ibilgailuek abiadura egokia eramanen dute eta behar diren aurreneurriak hartuko.

8. artikulua. Zirkulazioa mugatzea.

Zeharbidea gurutzatzeko ez bada, salgai gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek debeku dute hirigunearen barnean ibiltzea eta orobat baimendutako luze-zabalak gainditzen dituztenek.

Aitzineko atalean aipatu ibilgailuek, gaiari buruzko arau berariazkoak begiratzeaz gain, udal baimena beharko dute salbuespenez hirigunearen barnean ibiltzeko. Hartan, behar diren baldintzak ezarriko dira. Debeku da arras ibilgailu hauek hirigunearen barnean aparkatzea.

9. artikulua. Ibilgailu abandonatuak.

1. Ibilgailu bat abandonatutzat hartuko da trafikoaren gaineko araudian zehazten diren kasuetan (Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onesten duen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 71. artikulua).

2. Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 3. artikuluaren arabera, ibilgailu abandonatuak hiri hondakintzat hartuko dira.

3. Udal agintaritzak leku bat esleituko die eta harat eramanen ditu. Eraman eta altxatzeko gastuak titularraren kontura izanen dira eta ibilgailua handik eramateko ordaindu beharko dira.

10. artikulua. Bertze arau batzuk.

1. Ibilgailu batek gehiegizko asotsa edo kea ateratzen badu, tokiko agintariek eskatzen ahalko diote gidariari matxura konpontzeko. Horrela egin ezean, agintaritzak ibilgetzen ahalko du ibilgailua, eta dagokion salaketa aurkezten ahalko.

2. Debeku da zirkulatzea motorrari bira gehiegi eginaraziz, zakarki azeleratuz edo gehiegizko asotsa ateraz, batez ere gauean.

3. Debeku da hirigunean seinale akustikoak erabiltzea, arrisku nabaria edo behar larria ez bada.

4. Eguzkia sartzen denetik atera arteko orduetan, eta ikuspen bereziko egoeretan, argi laburrak piztuko dira; argi luzeak ez dira inola ere erabiliko hirigunean. Dagozkien argiak eduki ez eta bidearen gainerako erabiltzaileendako arriskua diren ibilgailuak ibilgetzen ahalko dira. Hiri bideetan zirkulatzen diren motozikletek argi laburrak pizturik eraman behar dituzte egun osoan.

11. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-haustetzat hartzen dira ordenantza honetan ezarritakoaren kontrako ekintzak edo omisioak. Halaber, arau-hauste horiek Trafikoaren gaineko Legearen eta Erregelamenduaren kontrakoak balira bezala (Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onesten duen martxoaren 2ko 339/90 Legegintzako Errege Dekretua eta testu hori aplikatu eta garatzeko Zirkulazioaren gaineko Erregelamendu Orokorra onesten duen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretua).

Ordenantza honen xedapenen aurkako arau-hausteak alkateak zehatuko ditu, eta horretarako arau honetako prozedura erabiliko da: Trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren arloko Zehapen Prozeduraren Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretua eta Zehapen Ahalmenaz Baliatzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoa. Araudi honekin bat, arau-hauste bati ohartuz gero, bidezainek nahiz bertze edonork egin dezake salaketa.

Zehapen espedienteen ebazpenaren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Arau-hausteen eta zehapenen laukia

Arau-hauste arinak eta zehapenak: 10 eurotik 60 euro bitarteko zehapenak aplikatuko dira.

Arau-hauste larriak eta zehapenak: 61 eurotik 150 euro bitarteko zehapenak aplikatuko dira.

Arau-hauste oso larriak eta zehapenak: 151 eurotik 400 euro bitarteko zehapenak aplikatuko dira.

Arau-hausterik ohikoenak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen eta Zirkulazioaren gaineko Erregelamenduaren kontra

TOKI HAUETAN GELDITZEA EDO APARKATZEA:

Zamalanetarako eremuan

38.3

91.2.g.

Arina

60,00

Pasabidean

38.3

91.2.c.

Arina

60,00

Galtzadaren erdian

38.3

91.2.l.

Arina

60,00

Bigarren ilaran, gidaririk gabe

38.3

91.2.h

Arina

60,00

Espaloi gainean

38.3

91.2.m

Arina

60,00

Alaka gainean

39,1.d

91.2.m

Arina

60,00

Oinezkoendako eremuan

38.3

91.2.m

Arina

60,00

Oinezkoen eremuan

38.3

91.2.m

Arina

60,00

Gelditzea debekatzeko seinalea den tokian

38.3

91.2.m

Arina

60,00

Garraio publikorako erreserbatutako geralekuan

38.3

91.2.i

Arina

60,00

Trafikoa trabatzen den tokian

38.3

91.2.m

Larria

150,00

Biraketa edo ikustea trabatzen den tokian

38.3

91.2.f.

Larria

150,00

Trafikoko seinaleak ikustea eragozten den tokian

39.1.f.

94,1.f.

Larria

150,00

Garraio publikoarendako errei erreserbatuan

39.1.H.

94,1.f.

Larria

150,00

Ezinduendako eremu erreserbatuan

39.1.j

91.2.d

Larria

150,00

Anbulantziendako eremu erreserbatuan

38.3

91.2.j

Larria

150,00

Lorategietan

38.3

91.2.m

Larria

150,00

Aurreko ataletan aipatu ez diren tokietan gelditu eta aparkatzea trafikoa modu larrian trabatuz

38.3

91.2.m

Larria

150,00

Aurreko ataletan aipatu ez diren tokietan gelditu eta aparkatzea, trafikoa modu larrian trabatu gabe

38.3

91.1

Arina

60,00

Izkinatik 5 m baino gutiagora aparkatzea

38.3.

91.1

Arina

60,00

ZERBAIT GABE:

Nahitaezko aseguru gabeko ibilgailuak

7/2001 EDaren 29. art.

I.A.T. gainditu ez izana

61

Larria

150,00

Gidabaimenik ez izatea

60

Oso larria

400,00

Gidatzeko baimenik aldean ez eramatea

59

Arina

60,00

Zirkulazio baimenik gabe edo baja emandako ibilgailu batekin zirkulatzea

61

Arina

60,00

Matrikula plaka bat gabe

62

Arina

60,00

BERTZELAKO ARAU-HAUSTEAK:

Toki debekatuan biratzea

53.1

54

Larria

150,00

Semaforo gorrian pasatzea

53.1

146.1

Larria

150,00

Espaloi gainean zirkulatzea

9.1

121.5

Larria

150,00

Oinezkoendako eremuan zirkulatzea

9.1

121.5

Larria

150,00

Toki debekatuan zirkulatzea

53.1

152

Larria

150,00

Isilgailurik gabe zirkulatzea

10.5

7.2

Larria

150,00

Argirik gabe zirkulatzea

42.1

101.1

Larria

150,00

Babesteko kaskorik gabe zirkulatzea

11.4

118.1

Larria

150,00

Bi lagunek edo gehiagok ziklomotor batean zirkulatzea

11.5

12.1

Larria

150,00

Seinale akustikoak beharrik gabe erabiltzea

44.3

110.1

Arina

60,00

Marra jarraitu bikoitzaren bertze aldera iragatea

53.1

167

Larria

150,00

Oinezkoen bide lehentasuna ez errespetatzea

53.1

65,1.a

Larria

150,00

STOP seinalea ez errespetatzea

53.1

151.2

Larria

150,00

Bidezainaren oharrei kasurik ez egitea

53.1

143.1

Larria

150,00

Maniobrak aitzinetik ez adieraztea

28.1

74.1

Larria

150,00

Ezkerretik zirkulatzea

14,1.a

30,1.a

Oso larria

400,00

Bertze erabiltzaileak arriskuan jartzea edo haiei kalte edo traba egitea

9.1

2

Larria

150,00

Axolagabekeriaz gidatzea

9.2.

3.1

Larria

150,00

Ausarkeriaz gidatzea

9.2.

3.1.b

Oso larria

400,00

Alkoholemia

12.2

20.1

Oso larria

400,00

Alkoholemia probari uko egitea

12.2

21

Oso larria

400,00

Biribilgunean bide eman gabe sartzea

21,2.c.

57,1.c.

Larria

150,00

Norabidea aldatzea, debekatua egonik

53.1

154

Larria

150,00

Ibilgailuaren gidaria ez identifikatzea

72.3

129.2

Oso larria

400,00

Debeku seinaleari kasurik ez egitea

53.1

154

Larria

150,00

Agindu seinaleari kasurik ez egitea

53.1

155

Larria

150,00

Gasak isurtzea

10.5

7.1

Larria

150,00

12 urtetik beheitiko bat aurreko jarlekuan eramatea

11.4

10.1

Arina

60,00

Biderik ez ematea (seinalerik gabe)

21.2

57.1

Larria

150,00

Alarmak jotzea

10.5

7.1

Larria

150,00

Erregelamenduko pisua baino gehiago eramatea

13

Larria

150,00

Iragarkiaren kodea: L0719002