4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MELIDA

Melidako Udalaren herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza

Melidako Udalak, 2007ko irailaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Melidako Udalaren herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Onespen hori 2007ko urriaren 17an eman zen argitara Herriko Etxeko iragarki oholean, baita 2007ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ere; horren ondotik jendaurrean egon da 30 egunean, inork haren kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da. Ondotik ematen da haren testu osoa.

Melidan, 2007ko abenduaren 11n.-Alkatea, Francisco Jaso Martínez.

32. artikulua. Lehentasunezko eta zuzeneko esleipenetarako prozedurak burutu eta oraindik soberan baldin bada laborantzako lurra, Melidako Udalak enkante bidez esleituko du, halako moldez non esleipenaldia bukatzerakoan lur osoa libre geldituko den.

Erregelamendu honek finkatuko du erregu bakoitzeko hasierako prezioa; hurrengo urteetarako prezioa, berriz, aplikaturiko urteko igoeren arabera finkatuko da. Enkante horietan ere aplikatuko dira gainerako lurzatien urteko igoera berberak. Enkanteren bat eman gabe geldituz gero, hasierako prezioak %10 eta %20 beheitituko dira.

Enkante hauek eginda oraindik soberan baldin bada laborantzako lurra, Melidako Udalak zuzenean lantzen ahalko du edo, bertzenaz, Udalaren intereserako komenigarri iruditzen bazaio, bertze enkante bat eginen du zura ateratzeko landaketak egiteko. Hala eginez gero esleipen epea luzatuko du, landaketaren bizitza erabilgarriaren heinera.

Iragarkiaren kodea: L0719003