4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

3891/2007 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, suhiltzaileen gidari laguntzaile, behatokiko peoi begirale eta suhiltzaileen peoi laguntzaile izateko lanpostuetarako aldi baterako kontratatuak izateko izangaien hiru zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak onesten dituena.

2008tik aurrera oihanetan burutuko diren kanpainetarako Nafarroako Larrialdietako Agentzian dagoen langile beharra ikusirik, bidezko da suhiltzaileen gidari laguntzaile, behatokiko peoi begirale eta suhiltzaileen peoi laguntzaile izateko lanpostuetarako aldi baterako kontratatuak izateko izangaien hiru zerrenda hautaproben bidez osatzea, behar horiek betetzeko.

Deialdi hauek Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako administrazio araubideko langileak kontratatzeko urtarrilaren 7ko 1/2002 Foru Dekretuaren eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onesteko azaroaren 14an eman zuen 146/2005 Foru Aginduaren babesean onesten dira. Ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduko 42.2.c) artikuluan xedaturikoarekin bat, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-Suhiltzaileen gidari laguntzaile izateko aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdia

Hona hemen deialdiko

ARAUAK

Lehenbizikoa.-Xedea.

Deialdi honen xedea suhiltzaileen gidari laguntzaile izateko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzea da, 2008tik aurrera Nafarroako Larrialdietako Agentzian izanen diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskola Graduatuaren, DBHko Graduatuaren, Lehen Mailako Lanbide Heziketaren edo haien baliokidetzat jotzen den titulu baten jabe izatea edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izateko moduan egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) C motako baimena edukitzea, BTP baimena barne.

e) Eginkizun horietan aritzeko behar den gorputz eta gogo gaitasuna edukitzea eta II. eranskinaren A) atalean baztertuak izateko aipatzen diren egoeretan ez egotea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

g) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Arau honetako 2.1.c), eta 2.1.d) ataletan eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Probak.

3.1. Hautapen prozesua proba hauen bidez burutuko da:

a) Proba teorikoa: automozioaren mekanikaz, ibilgailuak gidatzeaz eta lehentasunezko ibilgailuei buruzko arautegiaz. Proba 0tik 20 puntu bitarte baloratuko da. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

b) Proba fisikoa: erresistentzia-lasterketa (Cooperren testa) Proba hau IV. eranskinean xedaturikoarekin bat baloratuko da. Proba hau peoi laguntzaile, suhiltzaile edo behatokiko peoi begirale izateko deialdian gainditzen duten izangaiek ez dute proba fisiko hau egin beharko. Deialdi horiek honekin batera iragarri dira. "Gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

c) Ibilgailuak gidatzeko proba praktikoa: 0tik 30 puntu bitarte baloratuko da. Baztertuko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

3.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

Laugarrena.-Merezimenduak.

Deialdiko lanpostu berean edo antzekoan esperientzia frogatzen duten izangaiei gehienez ere 10 puntu emanen zaizkie, baremo honi jarraituz:

-Suhiltzaileen gidari laguntzaileei: 0,011 puntu kontrataturiko egun bakoitza.

-Suhiltzaileen peoi laguntzaileei: 0,009 puntu kontrataturiko egun bakoitza.

-Behatokiko peoi begiraleei: 0,009 puntu kontrataturiko egun bakoitza.

-Suhiltzaile-boluntarioa: 0,009 puntu aitorturiko talde batean arituriko egun bakoitza, baldin eta izangaia horietariko batean gutxienez bi urtez aritu bada.

-Honetan edo suteak iraungitzeko eta salbamendurako bestelako zerbitzu publikoetan suhiltzaile gisa emaniko zerbitzuak: 0,009 puntu kontrataturiko egun bakoitza.

Epaimahaiak kalifikatu ahal ditzan, merezimendu guztiak jatorrizko agirien edo kopia konpultsatuen bidez alegatu eta frogatu beharko dira, izangaiak eskabidea aurkeztearekin batera.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta arau honetan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere. Hala ere, lehiakideek eskabideak aurkezteko epean alegatu eta frogatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu.

Bosgarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaientzako deia.

Destinoak hautaprobetan guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz banatuko dira, agirien bidez alegatu eta frogaturiko merezimenduei dagozkien puntuei baturik.

Nafarroako Larrialdietako Agentziak garatu beharreko kanpaina bakoitzerako deialdi bat eginen da. Kanpaina bakoitza hasi aitzin, lanpostua lortzeko aukera duten izangai hautatuei dei eginen zaie, aurretik adieraziko zaizkienen artetik aukeratu dezaten. Horretarako, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webgunean eskaintzen diren lanpostuen zerrenda iragarriko da. Lanpostu horiek parke hauetan izanen dira:

-Altsasuko Suhiltzaile Parkean.

-Aurizko Suhiltzaile Parkean.

-Lizarrako Suhiltzaile Parkean.

-Lodosako Suhiltzaile Parkean.

-Oronoz-Mugairiko Suhiltzaile Parkean.

-Iruñeko Suhiltzaile Parkean.

-Nabaskozeko Suhiltzaile Parkean.

-Zangozako Suhiltzaile Parkean.

-Tafallako Suhiltzaile Parkean.

-Tuterako Suhiltzaile Parkean.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honetako arauetan, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen Foru Aginduan (2005eko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 2koa) eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie izangaiei eta, hala bada, kontratatuko dira.

II.-Behatokiko peoi begirale gisa aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia

Hona hemen deialdiko

ARAUAK

Lehenbizikoa.-Xedea.

Deialdi honen xedea behatokiko peoi begirale izateko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzea da, 2008tik aurrera Nafarroako Larrialdietako Agentzian izanen diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskolatze Ziurtagiriaren edo balikokidearen jabe izatea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Eginkizun horietan aritzeko behar den gorputz eta gogo gaitasuna edukitzea eta II. eranskinaren B) atalean baztertuak izateko aipatzen diren egoeretan ez egotea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Arau honetako 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Probak.

3.1. Hautapen prozesua proba hauen bidez burutuko da:

a) Proba teorikoa: idatziz galdera batzuk erantzun beharko dira, deialdiko III. eranskineko A ataleko gai zerrendako gai bati buruz. Galderek erantzun batzuk izanen dituzte, baina bat bakarra izanen da egokia. Proba 0tik 30 puntu bitarte baloratuko dira. Bazterturik geldituko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

b) Proba fisikoak: erresistentzia-proba (Cooperren testa) Proba hau IV. eranskinean xedaturikoarekin bat baloratuko da. Proba hau suhiltzaileen peoi laguntzaile izateko deialdian gainditzen duten izangaiek ez dute proba fisiko hau egin beharko. Deialdi horiek honekin batera iragarri dira. "Gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

3.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

Laugarrena.-Merezimenduak.

Deialdiko lanpostu berean edo antzekoan esperientzia frogatzen duten izangaiei gehienez ere 10 puntu emanen zaizkie, baremo honi jarraituz:

-Suhiltzaileen gidari laguntzaileei: 0,009 puntu kontrataturiko egun bakoitza.

-Suhiltzaileen peoi laguntzaileei: 0,009 puntu kontrataturiko egun bakoitza.

-Behatokiko peoi begiraleei: 0,011 puntu kontrataturiko egun bakoitza.

-Suhiltzaile-boluntarioa: 0,009 puntu aitorturiko talde batean arituriko egun bakoitza, baldin eta izangaia horietariko batean gutxienez bi urtez aritu bada.

-Honetan edo suteak iraungitzeko eta salbamendurako bestelako zerbitzu publikoetan suhiltzaile gisa emaniko zerbitzuak: 0,009 puntu kontrataturiko egun bakoitza.

Epaimahaiak kalifikatu ahal ditzan, merezimendu guztiak jatorrizko agirien edo kopia konpultsatuen bidez alegatu eta frogatu beharko dira, izangaiak eskabidea aurkeztearekin batera.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta arau honetan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere. Hala ere, lehiakideek eskabideak aurkezteko epean alegatu eta frogatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu.

Bosgarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaientzako deia.

Destinoak hautaprobetan guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz banatuko dira, agirien bidez alegatu eta frogaturiko merezimenduei dagozkien puntuei baturik.

Nafarroako Larrialdietako Agentziak garatu beharreko kanpainia bakoitzerako deialdi bat eginen da. Kanpaina bakoitza hasi aitzin, lanpostua lortzeko aukera duten izangai hautatuei dei eginen zaie, aurretik adieraziko zaizkienen artetik aukeratu dezaten. Horretarako, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webgunean eskaintzen diren lanpostuen zerrenda iragarriko da. Lanpostu horiek basoetako behatoki hauetan izanen dira:

-Arangoitin.

-Buskilen.

-Erreniegan.

-Eslaban.

-Espartza Zaraitzun.

-Fiteron.

-Girgillaon.

-Elomendin.

-Las Coronasen.

-Milutzen.

-Oianxurren.

-Erralan.

-Ezkaban.

-Vigasen.

-Bilorian.

-Joarren.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honetako arauetan, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen Foru Aginduan (2005eko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 2koa) eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie izangaiei eta, hala bada, kontratatuko dira.

III.-Suhiltzaileen peoi laguntzaile gisa aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia

Hona hemen deialdiko

ARAUAK

Lehenbizikoa.-Xedea.

Deialdi honen xedea suhiltzaileen peoi laguntzaile izateko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzea da, 2008tik aurrera Nafarroako Larrialdietako Agentzian izanen diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskolatze Ziurtagiriaren edo balikokidearen jabe izatea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Eginkizun horietan aritzeko behar den gorputz eta gogo gaitasuna edukitzea eta II. eranskinaren A) atalean baztertuak izateko aipatzen diren egoeretan ez egotea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Arau honetako 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Probak.

3.1. Hautapen prozesua proba hauen bidez burutuko da:

a) Proba teorikoa: idatziz galdera batzuk erantzun beharko dira, deialdiko III. eranskineko B ataleko gai zerrendako gai bati buruz. Galderek erantzun batzuk izanen dituzte, baina bat bakarra izanen da egokia. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

b) Proba fisikoak:

-Erresistentzia-proba (Cooperren testa) IV. eranskinean xedaturikoarekin bat puntuatuko da. "Gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

-Baloi medizinala jaurtitzeko testa (3 kg): IV. eranskinean xedaturikoarekin bat puntuatuko da.

3.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

Laugarrena.-Merezimenduak.

Deialdiko lanpostu berean edo antzekoan esperientzia frogatzen duten izangaiei gehienez ere 10 puntu emanen zaizkie, baremo honi jarraituz:

-Suhiltzaileen gidari laguntzaileei: 0,009 puntu kontrataturiko egun bakoitza.

-Suhiltzaileen peoi laguntzaileei: 0,011 puntu kontrataturiko egun bakoitza.

-Behatokiko peoi begiraleei: 0,009 puntu kontrataturiko egun bakoitza.

-Suhiltzaile-boluntarioa: 0,009 puntu aitorturiko talde batean arituriko egun bakoitza, baldin eta izangaia horietariko batean gutxienez bi urtez aritu bada.

-Honetan edo suteak iraungitzeko eta salbamendurako bestelako zerbitzu publikoetan suhiltzaile gisa emaniko zerbitzuak: 0,009 puntu kontrataturiko egun bakoitza.

Epaimahaiak kalifikatu ahal ditzan, merezimendu guztiak jatorrizko agirien edo kopia konpultsatuen bidez alegatu eta frogatu beharko dira, izangaiak eskabidea aurkeztearekin batera.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta arau honetan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere. Hala ere, lehiakideek eskabideak aurkezteko epean alegatu eta frogatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu.

Bosgarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaientzako deia.

Destinoak hautaprobetan guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz banatuko dira, agirien bidez alegatu eta frogaturiko merezimenduei dagozkien puntuei baturik.

Nafarroako Larrialdietako Agentziak garatu beharreko kanpainia bakoitzerako deialdi bat eginen da. Kanpaina bakoitza hasi aitzin, lanpostua lortzeko aukera duten izangai hautatuei dei eginen zaie, aurretik adieraziko zaizkienen artetik aukeratu dezaten. Horretarako, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webgunean eskaintzen diren lanpostuen zerrenda iragarriko da. Lanpostu horiek parke hauetan izanen dira:

-Altsasuko Suhiltzaile Parkean.

-Aurizko Suhiltzaile Parkean.

-Lizarrako Suhiltzaile Parkean.

-Lodosako Suhiltzaile Parkean.

-Oronoz-Mugairiko Suhiltzaile Parkean.

-Iruñeko Suhiltzaile Parkean.

-Nabaskozeko Suhiltzaile Parkean.

-Zangozako Suhiltzaile Parkean.

-Tafallako Suhiltzaile Parkean.

-Tuterako Suhiltzaile Parkean.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honetako arauetan, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen Foru Aginduan (2005eko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 2koa) eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie izangaiei eta, hala bada, kontratatuko dira.

IV.-Hiru deialdietarako balio duten arauak

Lehena.-Eskaerak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsiriko hiru deialdietarako eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskaerak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.2. Eskabideak I. eranskineko ereduarekin bat etorriko dira. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte soilik:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasuna eta nazionalitatea eta, hala bada, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiko 2.1.a) arauan nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharrak frogatzen dituen agiriaren fotokopia.

b) Alegaturiko merezimenduen frogak, deialdi bakoitzeko laugarren arauan xedaturikoarekin bat.

Deialdian eskatutako titululazioaren betebeharra frogatzeko agiriak proba gainditzen duten izangaiek baizik ez dute aurkeztu beharko, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duten arauetatik bosgarrenean xedatutakoarekin bat. Agiri horiek ez dira parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu behar.

2.2. atalean aipatzen diren agiriak (2.2.b atalean aipatzen direnak izan ezik) aurkezten ez dituztenak hautaprobetatik baztertuko dira, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Hala ere, 2.2.b) atalean aipatzen diren agiriak, izangaiek alegaturiko merezimenduak frogatzen dituztenak, ez aurkezteak berarekin ekarriko du bakarrik merezimendu horiek ez baloratzea, kasuan kasuko deialdiko laugarren arauan xedatu bezala.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera, izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiterakoan izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Epaimahaia.

4.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: José Javier Boulandier Herrera, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Aurreneurri, Su-itzaltze eta Salbamendurako zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Javier Vitrián Arigita, Nafarroako Larrialdietako Agentziako kudeaketa zuzendaria.

Mahaikidea: Rafael Castell Sanz, Nafarroako Larrialdietako Agentziako suhiltzaile-ofizialordea.

Ordezko mahaikidea: Joaquín Ganuza Armendáriz, Nafarroako Larrialdietako Agentziako suhiltzaile-ofizialordea.

Mahaikidea: Javier Garayoa Gurucharri, Nafarroako Larrialdietako Agentziako suhiltzaile-ofiziala.

Ordezko mahaikidea: Fernando Alli González, Nafarroako Larrialdietako Agentziako suhiltzaile-ofizialordea.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Begoña Martínez Barrado, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Gai Ekonomiko-administratiboen eta Langileriaren Kudeaketaren Arloko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: Martín Elcano Sesma, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Administrazio Publikoko Arlo Juridikoko teknikaria.

4.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

4.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

4.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

4.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Bosgarrena.-Proba fisikoak.

Epaimahaiak hiru deialdietako erresistentzia proba fisikoak (Cooperren testa) batera egitea erabakitzen ahalko du.

Seigarrena.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak aldi baterako kontratatuak izateko deialdian probak gainditu dituzten izangaien zerrenda argitaratuko du, lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz, bereizirik, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zen tokian, eta arau honetako 3. atalean adierazi bezala, titulazioari buruz ezarritakoak aurkezteko epea irekiko du.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaiek lorturiko puntuetan berdinketarik gertatuz gero, proba teorikoetan lorturiko puntuaziorik handiena hartuko da aintzat. Berdinketak badirau, zozketa bat eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan.

6.3. Probak gainditu dituztenen zerrendak argitaratzeko egintza berean, epaimahaiak hamar egun balioduneko epea ezarriko du, argitaratu eta biharamunetik hasita, probak gainditu dituztenen zerrendetan azaltzen diren izangaiek kasuan kasuko tituluaren fotokopia konpultsatua edo hori eskuratzeko pagatu beharrekoaren ordainagiria aurkezteko. Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, baita hautapen prozesu osoan eta prestakuntzaldiak iraun bitarte ere.

Zazpigarrena.-Izangaien zerrendak.

7.1. Behin-behineko zerrendak.

Probak gainditu eta deialdietan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten izangaiak suhiltzaileen gidari laguntzaile, behatokiko peoi begirale eta suhiltzaileen peoi laguntzaile izateko lanetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendetan sartuko dira. Horretarako, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, zerrenda hauek onetsiko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko direnak:

-Suhiltzaileen gidari laguntzaile izateko lanean aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien behin-behineko zerrenda.

-Behatokiko peoi begirale izateko lanean aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien behin-behineko zerrenda.

-Suhiltzaileen peoi laguntzaile izateko lanean aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien behin-behineko zerrenda.

Deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat eskatutako betebeharrak frogatu ez dituzten izangaiak kasuan kasuko lanpostuan aldi batez aritzeko izangaien zerrendatik kanpo geldituko dira behin-behinekoz, eta hori egiteko bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.2. Behin betiko zerrendak.

Interesdunek titulazioari dagozkion betebeharrak frogatzen dituztenean, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Arau honetako 7.1 atalean aipatzen den epean eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenak (behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuan izan ezik) eta eskatutako baldintzaj betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

7.3. Arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren langileei ebazpen honen bidez onetsiriko deialdietako arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie.

Zortzigarrena.-Azterketa medikoa.

2008ko udako kanpainarako lanpostuak aukeratu ondoren, kontratua sinatu baino lehen, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak azterketa mediko bat eginen die hautaturiko izangaiei, zehazteko ez daudela hautatu direneko lanpostutik baztertuak izateko II. eranskinean aipatzen diren egoeretan.

2009tik aurrera, urte bakoitzeko lehen kontratua sinatu baino lehen, hautaturiko izangaiei beste azterketa mediko bat eginen zaie, Nafarroako Larrialdietako Agentziak eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak ezarriko dituzten baldintza eta nondik norakoekin.

Bederatzigarrena.-Proba fisikoak.

2009tik aurrera, ekitaldi bakoitzeko udako kanpainarako dei egin baino lehen, kontratatuak izateko izangaiek berriro aukeratu nahi dituzten lanpostuetako proba fisikoak gainditu beharko dituzte. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak probak egiten direneko urterako baztertuak izanen dira.

Bederatzigarrena.-Errekurtsoak.

9.1. Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

9.2. Deialdien kontra, arauen kontra eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

9.3. Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2007ko abenduaren 10ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskaera eredua

Eskabidea aldi baterako kontraturako deialdian parte hartzeko. Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen honako egun eta zenbakian ...................................................

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak: .................... NAN zk.: ..................... Nazionalitatea: ................. Jaioteguna: .................................................... Helbidea: .................... Herria: ................... Probintzia: ............................. Posta kodea: ........... Telefonoak (3 gehienez): ..................................

2) Ezintasunaren frogagiriak (bidezko denean, bakarrik):

f Ezgaitasuna dut eta eskaerarekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik (beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskararen Gaitasun-Agiria edo ofizialki jotzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz-mailak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz-maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Horrez gain hauxe azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua ez eta gabetua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

5) Aurkezturiko merezimenduak:

Eskaera honen gibel aldean merezimenduak frogatzen dituzten agiriak aipatzen dira.

Iruñean, ................(e)ko ..................aren ........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Bazterbide medikoak

A) Suhiltzaileen gidari laguntzaileak eta suhiltzaileen peoi laguntzaileak:

1.-Ikusmena. Begien sistema.

-Zuzendu gabeko begi zolitasuna: -5/10 begirik okerrenean eta 7/10 onenean.

-Ikuseremu monokularra: Ezin izanen da plano horizontalean 120º-tik beherakoa izan, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikuseremuko meridiano batetik bestera.

-Diplopia.

-Diskromatopsia larriak.

-Estereopsi falta.

-Keratotomia erradiala.

2.-Entzumena. Entzuteko sistema.

-500tik 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan belarriren batean 35 dB-ko edo gehiagoko galera.

-Orekari loturiko alterazioak, edozein etiologiatakoak.

3.-Mintzamena.

-Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz-toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, suhiltzaileen gidarien lanetan edo suhiltzaileen peoi laguntzaileen lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.

4.-Giharren eta eskeletoaren aparatua.

-Artikulazioren baten galera anatomikoa edo ankilosia, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

-Prozesu artikularrak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

-Eskoliosiak, 20º baino handiagoak.

-Zifosiak, 30º baino handiagoak.

-Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

-Espondilitis ankilosantea.

-Paget-en eritasuna.

-Osteoporosia eta osteomalazia.

-Fibromialgia.

-Deformazio anatomikoak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera.

5.-Bihotz-hodietako sistema.

-Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

-Arritmia eta blokeoak: aurre-eszitazio sindromea eta bihotzaren erritmoaren edo kondukzioaren alterazio mota guztiak, salbu eta arritmia sinusala, BGE edo BE solteak, 1. mailako blokeo AB,er Eskuineko Adarraren Blokeo Osoa eta Ezkerreko Adarraren hemiblokeoak.

-Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

-Balbulopatiak.

-Miokardiopatiak.

-Arterietako tentsioaren alterazio kontrolatugabeak edota bihotz-hodietarako arriskugarriak diren bestelako faktoreekin agertzen direnak, epaimahai medikoak baloraturik.

-Zainen eta baso linfatikoen gutxiegitasuna.

6.-Arnas aparatua.

-Aireberritzeko gutxiegitasunak, bizi edukiera behartuaren (CVF) edo arnasa botatzeko lehen segunduan beharturiko bolumenaren %15etik gorakoak (FEV1).

-Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna, bilakaeraren arabera.

-Berezko pneumotorax berrituak.

7.-Nerbio-sistema.

-Epilepsia.

-Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

-Neurona motorearen eritasunak.

-Ataxiak.

-Buruko eta integrazioko funtzioen alterazioak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

-Parkinson-en eritasuna eta bestelako alterazio estrapiramidalak.

-Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

-Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bertzelako arazoak.

-Siringomielia.

-Hidrozefalia.

-Giharretako distrofiak eta bestelako miopatiak.

-Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

-Nerbio-sistema periferikoaren lesioaren ondoriozko paralisia, funtzioetan duen eraginaren arabera.

-Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Neke kronikoaren sindromea.

-Anosmia.

-Beste alterazio motore batzuk (tikak, estereotipia motoreak, loaren alterazioak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.

8.-Alterazio psikiatrikoak.

-Buruaren eta portaeraren alterazioak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.

-Edozein emaitza positibo substantzia psikotropikoen kontsumoa (alkoholarena barne) atzemateko probetan.

9.-Sistema endokrinologikoa.

-Sistema endokrinologikoaren edozein alterazio kontrolatugabe, eraginaren eta epaimahai medikoaren balorazioaren arabera.

-Diabetes melitus.

10.-Odola eta organo hematopoietikoak.

-Muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, ß-talasemia anemiadunak.

-Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en eritasuna.

-Hemofiliak eta hemostasiaren bestelako alterazioak.

-Inmunoeskasiak.

-Esplenektomia.

-Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

11.-Bestelakoak:

-Obesitatea (GMI > 25).

-Lan baldintzak direla-eta eta kontratua aldi baterako denez, haurdunak ez dira gaitzat joko lanpostu honetarako.

12.-Ohar orokorrak.

-Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Funtzioetan eragina duten gorputzeko bestelako aparatu edo sistemetako afekzioak, balorazio mahaiaren iritziz, suhiltzaileen gidarien lanetan edo suhiltzaileen peoi laguntzaileen lanetan aritzea eragozten baldin badute.

B) Behatokiko peoi begiraleak:

1.-Ikusmena. Begien sistema.

-Zuzendu gabeko begi zolitasuna:

-4/10 bi begietan, edo

-3/10 begirik okerrenean eta 5/10 onenean, edo

-2/10 begirik okerrenean eta 6/10 onenean.

-Ikuseremu monokularra: Ezin izanen da plano horizontalean 120º-tik beherakoa izan, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikuseremuko meridiano batetik bestera.

-Diplopia.

-Diskromatopsia larriak.

-Estereopsi falta.

-Keratotomia erradiala.

2.-Entzumena. Entzuteko sistema.

-500tik 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan belarriren batean 45 dB-ko edo gehiagoko galera.

-Orekari loturiko alterazioak, edozein etiologiatakoak.

3.-Mintzamena.

-Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz-toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, behatokiko begirale lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.

4.-Giharren eta eskeletoaren aparatua.

-Artikulazioren baten galera anatomikoa edo ankilosia, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

-Prozesu artikularrak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

-Deformazio anatomikoak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera.

5.-Bihotz-hodietako sistema.

-Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

-Arritmia eta blokeoak: aurre-eszitazio sindromea eta bihotzaren erritmoaren edo kondukzioaren alterazio mota guztiak, salbu eta arritmia sinusala, BGE edo BE solteak, 1. mailako blokeo AB,er Eskuineko Adarraren Blokeo Osoa eta Ezkerreko Adarraren hemiblokeoak.

-Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

-Balbulopatiak.

-Miokardiopatiak.

-Arterietako tentsioaren alterazio kontrolatugabeak edota bihotz-hodietarako arriskugarriak diren bestelako faktoreekin agertzen direnak, epaimahai medikoak baloraturik.

6.-Arnas aparatua.

-Aireberritzeko gutxiegitasunak, bizi edukiera behartuaren (CVF) edo arnasa botatzeko lehen segunduan beharturiko bolumenaren %25etik gorakoak (FEV1).

-Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna, bilakaeraren arabera.

7.-Nerbio-sistema.

-Epilepsia.

-Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

-Neurona motorearen eritasunak.

-Ataxiak.

-Buruko eta integrazioko funtzioen alterazioak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

-Parkinson-en eritasuna eta bestelako alterazio estrapiramidalak.

-Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

-Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bertzelako arazoak.

-Siringomielia.

-Hidrozefalia.

-Giharretako distrofiak eta bestelako miopatiak.

-Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

-Nerbio-sistema periferikoaren lesioaren ondoriozko paralisia, funtzioetan duen eraginaren arabera.

-Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Neke kronikoaren sindromea.

-Anosmia.

-Beste alterazio motore batzuk (tikak, estereotipia motoreak, loaren alterazioak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.

8.-Alterazio psikiatrikoak.

-Buruaren eta portaeraren alterazioak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.

-Edozein emaitza positibo substantzia psikotropikoen kontsumoa (alkoholarena barne) atzemateko probetan.

9.-Sistema endokrinologikoa.

-Sistema endokrinologikoaren edozein alterazio kontrolatugabe, eraginaren eta epaimahai medikoaren balorazioaren arabera.

10.-Odola eta organo hematopoietikoak.

-Muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, ß-talasemia anemiadunak.

-Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en eritasuna.

-Hemofiliak eta hemostasiaren bestelako alterazioak.

-Inmunoeskasiak.

-Esplenektomia.

-Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

11.-Bestelakoak:

-Obesitatea (GMI > 25).

-Lan baldintzak direla-eta eta kontratua aldi baterako denez, haurdunak ez dira gaitzat joko lanpostu honetarako.

12.-Ohar orokorrak.

-Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Funtzioetan eragina duten gorputzeko bestelako aparatu edo sistemetako afekzioak, balorazio mahaiaren iritziz, behatokiko begiraleen lanetan aritzea eragozten baldin badute.

III. ERANSKINA

A) Behatokiko peoi begiraleendako gai zerrenda

Basoetako suteei buruzko gai zerrenda.

1.-Suzko triangelua. Suzko tetraedroa.

2.-Erreketaren produktuak. Keak, gasak, garra...

3.-Basoetako suzko triangelua. Beroa mendian zehar zabaltzeko moduak.

4.-Basoetako suteak zabaltzeko ingurumen arloko faktore erabakigarriak: maldak, eguzkitan egotea. Eguneko ordua, hezetasun erlatiboa, tenperatura. Eguratsaren egonkortasuna. Haizea (Foëhn, orotarikoak, tokian tokikoak). Sutearen gaineko eragina. Iraulketa termikoa.

5.-Basoetako suteen zatiak.

6.-Basoetako suteen motak: adaburuak, lur azalekoak eta lur azpikoak.

7.-Erregaiak (motak, ereduak). Banaketagatik, osaeragatik.

8.-Lanpostuko segurtasun neurriak.

Mapen eta ipar orratzaren erabilerari buruzko gai zerrenda.

1.-Mapen irakurketa.

2.-Ipar orratza.

3.-Lurreko nabigazioaren oinarriak

B) Suhiltzaileen peoi laguntzaileendako gai zerrenda

Basoetako suteei buruzko gai zerrenda.

1.-Jantzi babesgarriak. Norbera babesteko ekipoaren ezaugarriak eta hori erabiltzeko arauak.

2.-Segurtasun arauak basoetako suteak itzaltzen eta parkean.

3.-Sua. Definizioa.

4.-Erregaiak, erregarriak, aktibazio-energia eta kate-erreakzioa.

5.-Suzko triangelua. Suzko tetraedroa.

6.-Erreketa motak.

7.-Su motak.

8.-Beroa zabaltzeko moduak (erradiazioa, konbekzioa, kondukzioa).

9.-Erreketaren produktuak.

10.-Su-itzaltze metodoak. Hozketa. Sua itotzea. Suari elikadura kentzea.

11.-Itzaltzeko gaiak (ura, bitsa, hautsa, lurra, CO2).

12.-Basoetako suzko triangelua. Beroa mendian zehar zabaltzeko moduak.

13.-Basoetako suteak zabaltzeko ingurumen arloko faktore erabakigarriak: maldak, eguzkitan egotea. Eguneko ordua, hezetasun erlatiboa, tenperatura. Eguratsaren egonkortasuna. Haizea (Foëhn, orotarikoak, tokian tokikoak). Sutearen gaineko eragina. Iraulketa termikoa.

14.-Basoetako suteen zatiak.

15.-Basoetako suteen mugaldeen itxurak.

16.-Basoetako suteen motak: adaburuak, lur azalekoak eta lur azpikoak.

17.-Erreketaren faseak.

18.-Erregaiak (motak, ereduak). Banaketagatik, osaeragatik.

19.-Basoetako sua itzaltzea. Erregaiak desagerraraztea. Babes lerroak (kontzeptua, ezaugarriak eta egiteko moduak). Suebakiak (kontzeptua eta egiteko moduak). Sua itotzea. Hozketa. Ura. Ura erabiltzeko teknikak. Atzeragarriak.

20.-Itzaltzeko baliabideak. Eskuzko tresnak. Ur-mahukak. Lantzak. Ura mahuken bidez erabiltzeko arauak. Motxila-itzalgailuak. Ponpa itzaltzaileak. Motoponpak.

21.-Autoponpa-ibilgailuak (basoetako suteak itzaltzen erabiltzen diren moten oinarrizko nozioak).

22.-Aireko baliabideak (basoetako suteak itzaltzen erabiltzen diren moten oinarrizko nozioak eta haiekin lan egiteko segurtasun arauak).

24.-Zuzeneko erasoa (kontzeptua eta egiteko moduak).

24.-Zeharkako erasoa (kontzeptua eta egiteko moduak).

25.-Miaketa, ebaluazioa, erasotzeko plana, kontrola, likidazioa, errematea eta zaindari taldea.

26.-Ur-mahukekin lan egiteko protokoloa. Ur-mahukekin lan egiteko aurreneurriak.

IV. ERANSKINA

Proba fisikoen balorazioa Erresistentzia-lasterketa (Cooperren testa):

A) Suhiltzaileen gidari laguntzaileak.

Abiatzeko jarrera: zutik, abiatze lerrotik atzera, bi oinak atzean direla (ez da zilegi izanen iltzedun oinetakoak erabiltzea).

Egiteko modua: lasterka, oinez, nahiz bi moduak tartekatuz, 12 minutuan albait tarterik luzeena egitea.

Gutxieneko distantzien taulak, metrotan eta bakoitzagatik eman beharreko puntuazioa:

Izangaiaren adina:

- 30 urte. 2.200 metro: gai.

31 urtetik 40 urtera. 2.000 metro: gai.

41 urtetik 55 urtera. 1.800 metro: gai.

B) Behatokiko peoi begiraleak.

Abiatzeko jarrera: zutik, abiatze lerrotik atzera, bi oinak atzean direla (ez da zilegi izanen iltzedun oinetakoak erabiltzea).

Egiteko modua: lasterka, oinez, nahiz bi moduak tartekatuz, 12 minutuan albait tarterik luzeena egitea.

Gutxieneko distantzien taulak, metrotan eta bakoitzagatik eman beharreko puntuazioa:

Izangaiaren adina:

- 30 urte. 2.400 metro: gai.

31 urtetik 40 urtera. 2.200 metro: gai.

41 urtetik 55 urtera. 2.000 metro: gai.

C) Suhiltzaileen peoi laguntzaileak.

Abiatzeko jarrera: zutik, abiatze lerrotik atzera, bi oinak atzean direla (ez da zilegi izanen iltzedun oinetakoak erabiltzea).

Egiteko modua: lasterka, oinez, nahiz bi moduak tartekatuz, 12 minutuan albait tarterik luzeena egitea.

Gutxieneko distantzien taulak, metrotan eta bakoitzagatik eman beharreko puntuazioa:

Izangaiaren adina:

- 30 urte. 2.600 metro: gai.

31 urtetik 40 urtera. 2.400 metro: gai.

41 urtetik 55 urtera. 2.200 metro: gai.

Baloi medizinala jaurtitzeko testa (3 kg):

Abiatzeko jarrera: zutik, hankak irekita eta oinak simetrikoki jarrita marraren atzean, baloia buruaren atzean, bi eskuekin helduta.

Egiteko modua: baloia ahalik eta urrutien bota behar da. Eta jaurtiketak simetrikoa behar du izan. Jaurtitzeko prozesuan, baloiak lurra ukitu bitarte, ezin dira oinak mugitu, ezta lurretik altxatu ere, nahiz eta orpoak altxatzen ahal diren.

Distantzia neurtuko da jaurtitzeko marratik baloiak lurrean utzitako arrastoetatik marratik hurbilen dagoeneraino.

Bi saio egin daitezke; lehenbizikoa balioduna bada, ez da bigarrenik eginen.

Gutxieneko distantzien taulak, metrotan, eta bakoitzagatik eman beharreko puntuazioa.

Izangaiaren adina:

- 30 urte. 6'5 metro: gai.

31 urtetik 40 urtera. 6 metro: gai.

41 urtetik 55 urtera. 5'5 metro: gai.

Iragarkiaren kodea: F0719477