4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak hartua, 2007ko abenduaren 27koa, Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernua ordezkatuko duten kideak izendatzen dituena.

Estatuaren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak bere 2. artikuluan xedatzen duenaren arabera, haren bidez eratutako Transferentzien Batzordeak Lurralde Administraziorako ministroa eta Nafarroako Gobernuko lehendakariordea izanen ditu buru eta horiez gainera, Estatuko Administrazioko zortzi ordezkari eta Nafarroako Gobernuko beste zortzi izanen dira hango kide.

2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legeak lehen xedapen gehigarrian xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen duen ordezkaritza horretako kide izanen dira Nafarroako Gobernuari berariaz hala eskatzen dioten Nafarroako Parlamentuko taldeen ordezkariak. Gehitzen ere du, Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak Estatutik transferitu beharreko zerbitzuei adostasuna eman diezaien, beharrezkoa izanen dela Parlamentuko taldeen ordezkari gehienek aldeko boza eman dezatela. Horretarako, talde bakoitzak Parlamentuko kide bezainbat boz izanen ditu.

Nafarroako Gobernuak, 2007ko urriaren 15eko Erabakiaren bidez, Nafarroako Parlamentuko taldeek Transferentzia Batzordean izanen dituzten ordezkariak izendatzeko jarraibideak ezarri zituen.

Erabaki horretan izendapena egiteko ezarri den epea ahiturik eta Parlamentuko taldeek beren ordezkariak proposaturik, bidezko da Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernua ordezkatuko duten kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen denez, Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen duen ordezkaritzak Javier Caballero Martínez, Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea, izanen du buru eta gainera, honako hauek izanen dira horko kide:

-Alvaro Miranda Simavilla, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria.

-Alberto Catalán Higueras, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna.

-Ildefonso Sebastián Labayen, Lehendakaritzako zuzendari nagusia.

-Jaime Ignacio del Burgo Tajadura, titularra, eta Carlos García Adanero, ordezkoa, "Unión del Pueblo Navarro" Parlamentuko Taldearen ordezkariak.

-Francisco Juan Zabaleta Zabaleta, titularra, eta Maiorga Ramírez Erro, ordezkoa, "Nafarroa Bai" Parlamentuko Taldearen ordezkariak.

-Carlos Chivite Cornago, titularra, eta Roberto Jiménez Alli, ordezkoa, "Socialistas del Parlamento de Navarra" Parlamentuko Taldearen ordezkariak.

-José Andrés Burguete Torres, titularra, eta Juan Cruz Alli Aranguren, ordezkoa, "Nafarroako Demokraten Elkargunea" Parlamentuko kideen elkartearen ordezkariak.

-Francisco Javier Jimeno Torres, titularra, eta José Miguel Nuin Moreno, ordezkoa, "Nafarroako Ezker Batua" Parlamentuko kideen elkartearen ordezkariak.

2. Honako hauek izendatzen dira Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen duen ordezkaritzako aholkulariak: Cernin Martínez Yoldi, Politika eta Sustapen Ekonomikoaren zuzendari nagusia; Concepción Aranguren Alvarez, Aurrekontu eta Ondare zuzendari nagusia; Juan Franco Pueyo, Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia; María Dolores Eguren Apesteguia, Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia; José Antonio Rázquin Lizarraga, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria; José Contreras López, Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuko zuzendaria; eta Blas Los Arcos León, Ekonomia Zerbitzuko zuzendaria.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Parlamentuko taldeei, Administrazio Publikoetako Ministerioko Garapen Autonomikoko zuzendari nagusiari eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiari.

Iruñean, 2007ko abenduaren 27an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0719998