39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Zirkulazioari buruzko udal zerga 2008. urterako

Ohartarazten da Zirkulazioari buruzko 2008ko udal zerga ordaintzeko epea 2008ko apirilaren 17an bukatuko dela. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Dirubilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2008ko martxoaren 11n.-Alkatea, Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0804018