39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LAKUNTZA

Aurrekontu aldaketaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2008ko otsailaren 28ko osoko bilkuran, 2007. urteko udal aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lakuntzan, 2008ko otsailaren 29an.-Alkate udalburua, José Ramón Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0803528