39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LAKUNTZA

Akats zuzenketa

Akats bat egin dela ikusi da 2008ko ekitaldiko karga-tasen onespenari buruz, 2007ko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 17an argitaratu zen iragarkian, "Zabortegiko tasak" izeneko 8. puntuan, hain zuzen, non obra-hondakinak fundizio hareekin batean eman baitira.

Akats hori zuzentzearren, aditzera ematen da honako hauek direla 2007ko azaroaren 29ko osoko bilkuran onetsitako tasak Udalaren zabortegia erabiltzeko:

8.-Zabortegiko tasak:

.Fundizioko harea:

-4 tona arte: 50 euro.

-10 tona arte: 75 euro.

-40 tona arte: 100 euro.

.Lur begetala eta obra-hondakinak:

-4 tona arte: 12 euro.

-10 tona arte: 18 euro.

-40 tona arte: 24 euro.

Lakuntzan, 2008ko martxoaren 4an.-Alkate udalburua, José Ramón Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0803668