39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERROIBAR

Udal Planeko aldaketaren hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2008ko urtarrilaren 13ko bilkuran, Udal Planeko aldaketa onetsi zuen hasiera batez. Aldaketa hori 1 Aurizberriko UE 1 exekuzio unitateari dagokio eta Soraundi S.L.k sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, epe horretan interesdunen eskura egonen baita udal bulegoetan, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Erron, 2008ko otsailaren 20an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0803553