39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURGI

Udal Planeko aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2008ko otsailaren 11ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa puntual egituratzaile bat, 14. poligonoko 338. lurzatiak oihaneko zoruaren sailkapena izan beharrean produktibitate ertaineko sailkapena izan dezan, hori guztia Jacinto Sanz Urrutia jaunak sustaturik.

Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, aldez aurretik iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, interesa dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egiteko aukera izan dezaten.

Burgin, 2008ko otsailaren 22an.-Alkatea, Ignacio Ayerra Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0803114