39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Almudena Ortiz Fernández andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 3/2007 Ebazpenaren kontra, Ingeleseko (gaztelaniaz) zerrendari dagokionez.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Ingelesaren (gaztelaniaz) espezialitaterako zerrendan 317. zenbakitik 387.era bitarte, biak barne, dauden izangai guztiei dei egiten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (hurrenkera zenbakia: 07195.AL) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2008ko otsailaren 26an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F0803251