39. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

442/2008 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Larrialdietarako Zerbitzu Arrunteko mediku izateko 126 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Larrialdietarako Zerbitzu Arrunteko mediku izateko 126 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi da. Hona hemen

ARAUAK

1.-Arau orokorrak.

Deialdi honetako arauak eta ereduak web orri honetan kontsultatu eta eskuratzen ahal dira: www.navarra.es., "Zerbitzuak" "Enplegu publikoa" epigrafeak.

Hona hemen deialdi hau gobernatzen duten arauak: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta A mailako osasun-langileen (A.1 eta A.2 estamentuak) lanpostuak hornitzeko prozeduretan aplikatuko diren baremoak arautzen dituen urriaren 3ko 463/2001 Foru Agindua, uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretua, zeinak agertzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako zein lanpostu diren euskaraz jakin beharrekoak eta zer jakite maila behar duten, eta zehazten baitu zein lanpostutan hartu behar den euskaraz jakitea beste batzuen arteko merezimendu gisa, eta gainerako arau osagarriak.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Larrialdietarako Zerbitzu Arrunteko mediku izateko 126 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzea. Hona hemen lanpostu horien destinoak:

Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetza: 27.

Plantilla zenbakiak: 69265, 69266, 69267, 69268, 69269, 69270, 69271, 69272, 69273, 69274, 69275, 69276, 69277, 69278, 69279, 69280, 69281, 69282, 69283, 69284, 69285, 69286, 69287, 69288, 69289, 69290 eta 69351.

Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetza: 19.

Plantilla zenbakiak: 69315, 69316, 69317, 69318, 69319, 69320, 69321, 69322, 69323, 69324, 69325, 69326, 69327, 69328, 69329, 69330, 69331, 69332 eta 69333.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza: 80.

Plantilla zenbakiak: 69105, 69106, 69107, 69108, 69109, 69110, 69111, 69112, 69113, 69114, 69115, 69116, 69117, 69118, 69119, 69120, 69121, 69122, 69123, 69124, 69125, 69126, 69127, 69128, 69129, 69130, 69131, 69132, 69133, 69134, 69135, 69136, 69137, 69138, 69139, 69140, 69141, 69142, 69143, 69144, 69145, 69146, 69147, 69148, 69149, 69150, 69151, 69152, 69153, 69154, 69155, 69156, 69157, 69158, 69159, 69160, 69161, 69162, 69163, 69164, 69165, 69166, 69167, 69168, 69169, 69170, 69171, 69172, 69173, 69174, 69175, 69176, 69177, 69178, 69179, 69180, 69181, 69182, 69183 eta 69184.

1.2. Merezimendu-lehiaketaren deialdi honetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa eta Estatuko lekualdatze lehiaketa sartzen dira. Estatukoa lehenbizikoa bukatutakoan eginen da.

Estatuko lekualdatze lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko eremuan egiten den merezimendu lehiaketaren ondorioz sortu eta LEPen sartutako lanpostu hutsetatik %10, zenbaki osoetan, eskainiko da. Bestalde, Foru Administrazioko eremuan egindako merezimendu lehiaketan sortzen den lanpostu kopurua hamarretik beherakoa bada, lanpostu huts horiek hurrengo deialdietarako gordeko dira eta hamar lanpostu huts baino gehiago metatzen direnean baizik ez dira eskainiko eremu nazionaleko lekualdatze lehiaketan (dagokion portzentajean). Lerroalde horretan ezarritakoa betetzeko, aurreko metaketa 3koa izanen da.

1.3. Deialdi honetako lanpostuei epaimahaiak lehiatzaileen puntuazioaren araberako zerrenda organo dei-egileari igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehitzen ahalko zaizkie.

1.4. Lehiaketa honen barrenean lanpostu hauek sartuko dira: hasieran zeuden lanpostuak eta lehiaketan lanpostu berria eskuratzen duten langileek hutsik uzten dituztenak, betiere langile horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuetako edo haren erakunde autonomoetako plantillakoak badira. Kasua bada, aurreko atalean aipatzen diren lanpostuak ere betetzen ahalko dira, baina kasu horretan ezin izanen dituzte eskuratu Osasun Sistema Nazionalaren barreneko gainerako langile finkoek, non eta ez diren lan publikoaren eskaintzan sartutako lanpostu hutsak.

Izangaiek lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak bete beharrekoak ez badira, "iraungitzeko" lanpostuak direlako edo titularrek nahiz ordezkoek betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.

1.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Langile horiek funtzionario izatera pasatuko dira lanaldi osoko lanpostu bat hartzen dutenean. Funtzionarioen araubideko edo estatutupeko langileek aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez eskuratzeko. Kasu horretan funtzionario edo estatutupeko langile gisa borondatezko eszedentzian egonen dira.

Osasun Sistema Nazionaletik lekualdatze lehiaketaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzen diren langileak funtzionario bihurtu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzen ahalko dira. Aukera horretaz baliatzeko bi hilabeteko epea izanen dute, lanpostuaz jabetu eta biharamunetik hasita, abenduaren 29ko 717/2003 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako estatutupeko langileak eta lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzeko prozedura arautu zen, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeko 8. artikuluan xedatu bezala.

Nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileendako indarra duten xedapenak aplikatuko zaizkie.

1.6. Deialdi honetan lanpostua eskuratzen duten langile funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finkoek indarra duten xedapenen araberako lansariak jasoko dituzte.

1.7. Izendatutako izangaiek destinoko herrian bizi beharra dute eta, horretarako, udalerri horretan finkatu beharko dute bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

1.8. Lanaldia oro har ezarritakoa izanen da, zerbitzuaren beharren araberakoa, dagokion atxikipenaren barrutiko ospitalez kanpoko presako laguntza kontuan hartuta.

1.9. Euskarari buruzko Foru Legeak definitutako Eremu Euskaldunean dauden lanpostuetarako lehiatuz gero (uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuak zehazten du zein lanpostutara iristeko jakin behar den euskaraz), izangaiek euskaraz behar adina badakitela egiaztatu behar dute. Horretarako, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak ezarriko dituen probak gainditu beharko dituzte edo, bestela, agiri bidez frogatuko dute 1. jakite-maila badutela, Hizkuntza Eskola Ofizialen batean lau kurtso edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi urrats gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztuz.

1.10. Larrialdietarako Zerbitzu Arrunteko mediku lanpostua lortzen duenak, dagokion barrutiko atxikipen barrutira organikoki lotuta geldituko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen 347/1993 Foru Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.-Betebeharrak.

2.1. Merezimendu-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileentzat, araubide juridikoa edota egoera administratiboa edozein dutela ere:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioa, estatutupeko langilea edo lan-kontratudun finkoa izatea, A maila edo taldekoa.

b) "Osasun arloko bestelako fakultatiboak" estamentuko eta "Medikuntza" espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatuak izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).

2.1.2. Osasun Sistema Nazionaleko gainerako langileentzat:

a) Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoa izatea (Insalud-Zuzeneko Kudeaketa eta Lurraldeetako Osasun Zerbitzuak).

b) "Osasun arloko bestelako fakultatiboak" estamentuko eta "Medikuntza" espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatuak izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).

c) Deialdiko lanpostuak bezalako batean jardunean egotea, edo Osasun Sistema Nazionalean lanpostua erreserbatzeko eskubidea izatea.

Jardunean ez beste egoera batean badago, jatorrizko administrazioak ziurtatu beharko du deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituela.

d) Abiapuntuko destinoan urte bat aritu izana lanpostuaren jabe izanda, deialdi honetako eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukatu baino lehen.

2.2. Uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuan aipatzen diren euskal eremuko lanpostuak eskuratzeko, behar den euskara-maila frogatzea.

2.3. Izangaiek betebehar guztiak agirien bidez frogatu beharko dituzte eskabidea aurkezten den unean, eta horien jabe izan beharko dute prozedura osoan lanpostua esleitzen den arte.

2.4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileak, lanpostu-erreserbarik gabeko eszedentzian badaude, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartuz itzul daitezke jardunera.

Halaber, beren estamentu eta espezialitateko lanpostu huts bati atxiki eta behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko destinoaren esleipena egiteko, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

3.-Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Lekualdatze lehiaketan parte hartzeko eskaerak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztuko dira (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña), edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetako edozeinetan (95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 7koa) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako erregistro eta bulegoetan.

Eskaera aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina). Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Deialdiaren 2.1.1. eta 2.1.2. puntuetan eskatzen diren betebeharren frogagiriak, jatorrizko agiriak izan edo notario batek edo Administrazioak konpultsatutako kopiak izan.

b) Izangaiek azaltzen dituzten merezimenduen frogagiriak (jatorrizkoak edo notarioak zein Administrazioak konpultsatutako kopiak), deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera.

c) Euskal eremuko lanpostuak eskuratzeko, euskarazko jakite-maila deialdi honetako 1.9 adierazten den moduan frogatuko da.

Merezimenduak baremoetako atalen arabera ordenaturik aurkeztu beharko dira.

3.2. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.-Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gaineko ebazpena eman eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

Izangai bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute lehiaketa honetako epaimahaia:

Mahaiburua: Cristina Ibarrola Guillén andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea.

Ordezkoa: Oscar Olmedo Cruz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea.

Mahaikidea: Begoña Martínez Aguado andrea, langileen ordezkariek izendatua.

Ordezkoa: M.ª Luisa García andrea, langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea.

Ordezkoa: Miguel Garatea Crelgo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko burua.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen arauen interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

5.5. Epaimahaia nork osatzen duen izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera emanen da aditzera.

5.6. Onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrendan izangai bakarra aurkeztu bada, deialdia egin duen organoak deialdi honetako 9. araua aplikatuko du. Beraz, ez da beharrezkoa izanen, ez epaimahaia eratzea, ez eta jardutea ere.

6.-Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Epaimahaiak izangaiek aurkeztu eta justifikatutako merezimenduak II. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu. Merezimenduen balorazioa egiteko kontuan hartuko dira bakar-bakarrik iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunera artekoak, eta ez dira kontuan hartuko geroago lortutakoak.

6.2. Izangaiek merezimendu guztiak agirien bitartez alegatu eta frogatu beharko dituzte, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztearekin batera. Merezimendu horiek deialdiari erantsi zaion autobaremaziorako agirian azalduko dira (III. eranskina).

6.3. Euskaraz dakitela proben bidez frogatu nahi duten izangaiei proba horiek egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko zaizkie banan banako gutunen bidez, behar den denborarekin. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela joan beharko dute probetara.

Proba hori egiteko, Nafarroako Gobernuko Euskara Zerbitzuko teknikariek aholkatuko dute epaimahaia.

6.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Osasun arloko bestelako fakultatiboak" estamentuan eta "Medikuntza" espezialitatean sailkatuta dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubideari buruzkoa, Eranskina). Balorazioa egitean, lanpostuaren izena aipatu eranskinean dauden izenekin bat ez baldin badator, deialdian eskatutako titulazioaren, lanpostua eskuratzeko egindako proben eta eginkizunen aldetik pareko direnei tratamendu bera emanen zaie.

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileen arduradunak emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri behar dira:

-Lantokia.

-Estamentua eta/edo espezialitatea.

-Zerbitzuen iraupena, behar bezala adierazita hasiera eta bukaera egunak eta guztira zenbat egun diren.

-Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi:

a) egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua eta egindako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia,

b) edo, bestela, ohiko lanaldiaren aldean zein portzentaje osatzen duten.

6.5. Merezimenduen baremoko 2. atalari dagokionez, destinoa azkeneko aldiz aldatzeko bidea eman zion deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen egunetik hasita lortutako merezimenduak soilik baloratuko zaizkio izangaiari, edo Nafarroako Administrazio Publikoaren zerbitzuko langile gisa hasi zenetik destinoa inoiz aldatu ez badu, izaera hori eskuratzea ekarri zion deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen egunetik aurrerakoak.

6.6. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik (jatorrizko agiria edo notarioak edo administrazioak konpultsatutako kopia) eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarentzat adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

6.7. Izangaiek aurkeztutako agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, espresuki eskatuz gero, izendapena Nafarroako bon.ean argitaratu eta bi hilabete igaro ondoko hiru hilabeteko epean, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu, hala izanez gero agiriak luzaroago gordetzen ahal baitira egiaztapenak eta frogak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.

7.-Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak lehiatzaile guztien kalifikazioa eginen du. Ondoren, lehiatzaileen zerrenda prestatu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Irunlarrea, 39) argitaratuko du, bakoitzak guztira lortutako puntuazioa adierazita. Bi zerrenda argitaratuko dira; merezimenduen lehiaketa honetan ezarri den eremu bakoitzerako bat (lurraldekoa eta nazionala).

Lehiaketa bukatuta, epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda horiek igorriko dizkio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, eta hark deialdiaren hasieran zen lanpostu kopurua handitzeko ebazpena eman lezake, hori egitea egokia balitz.

Puntuazioetan berdinketa badago, Administrazio Publikoetan antzinatasun handiena frogatzen duen izangaiak izanen du lehentasuna. Hala ere berdinketak irauten badu, izangai zaharrena lehenetsiko da.

8.-Lanpostu hutsak hautatzea.

Uztailaren 3ko 42/2006 Foru Dekretuak, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua aldatu duenak, hirugarren artikuluan ezartzen duen moduan, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea borondatez mugitzeko sistema gisa erabiliko da, honako kasuotan:

a) Langileen atxikipen zentro batetik bestera igarotzeko, uztailaren 3ko 42/2006 Foru Dekretuaren 1. artikuluko bigarren atalean xedatukoaren arabera.

b) Lanaldi arrunt edo osoa duen lanpostu batetik lanaldi partziala duen lanpostu batera joateko edo alderantziz.

Lehiatzaileek, lehiaketan izandako puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte lanpostuak. Horretarako, adieraziko zaien toki, egun eta orduan agertu beharko dute, nortasun agiri nazionala aldean dutela.

Ekitaldi horretan, lehenbizi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barreneko lekualdatze lehiaketan parte hartzen dutenek aukeratuko dute, eta lehiaketa hori bukatutakoan, lehiaketa nazionalean parte hartzen dutenek.

Lehiaketa nazionalean parte hartzen dutenek honako agiri hauek eraman beharko dituzte lanpostuak aukeratzeko ekitaldira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Jatorrizko administrazioak emandako ziurtagiria, dagokion administrazio egoera azaltzeko.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

d) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epean hautua egiten ez duten lehiatzaileek lehiaketan erdietsitako lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Borondatez mugitzeko sistemen bidez lortutako destinoei ezin izanen zaie uko egin, uko horren arrazoia ez bada behintzat administrazio publikoak deituta borondatez mugitzeko egiten den prozedura baten ebazpenaren ondorioz lanpostu bat lortu izana.

9.-Lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

Organo eskudunak, behar den ebazpenaren bitartez, lehiaketan eskuratu dituzten lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, bai eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dadila aginduko ere.

Lehiatzaileek, lanpostuak esleitzen dituen ebazpenaren jakinarazpena jaso edo argitaratu eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, euren lanpostuaz jabetu beharko dute, deialdi honen xedeko kategorian. Hala ere, izendatutako lehiatzaileak asko badira, edo administrazioaren eragingarritasun arrazoirik badago tartean, deialdia egin duen organoak lanpostuaz jabetzeko egun bat jar dezake.

Esleipenaren gainean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada, eta horren ondorioz deialdia edo merezimendu-lehiaketaren garapena edo ebazpena inpugnatzen bada, jabetza-hartzea ez da irmo bilakatuko, eta errekurtso horiek administrazio bidean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan izaten duten ebazpenaren baldintzapean geldituko da.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere arau eta egintzen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluko 1 eta 2. c) idatz-zatietan xedatutakoarekin bat.

Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluko 1. eta 3. idatz-zatiekin bat.

Iruñean, 2008ko martxoaren 12an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Eskabidea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan .............. izateko ...... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ........ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren .....(e)an.

-Norberaren datuak:

Izen-deiturak ................................. NANa

Helbidea .............................................. Posta kodea

Herria ............................... Probintzia

Harremanetarako telefonoa

-Datu administratiboak:

f Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langile finkoa.

f Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoa (Insalud-Zuzeneko Kudeaketa eta Lurraldeetako Osasun Zerbitzuak).

Administrazio egoera:

f Jardunean

f Zerbitzu berezietan

f Eszedentzia f berezia f borondatezkoa f nahitaezkoa

f Beste bat (adierazi):

Lehiaketan abiapuntu duen jabetzapeko lanpostuaren destinoa

Lanpostua

Noiz sartua

Lantokia eta herria:

Euskara: (bidezko denean bakarrik).

f Euskaraz badakiela frogatzen du (HEOko 4. maila edo 9. urratsa), jatorrizko agiri baten edo kopia konpultsatuaren bidez.

f Euskarazko nahikotasun probetara aurkeztea eskatzen du.

Sinatzen duenak adierazten du eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta eskatzen diren baldintzen frogagiriak aurkezten ditu, eskabide honekin batera.

Eskabide honi erantsitako orri kopurua (......) (jarri zenbakiak erantsi diren agiriei)

Iruñean, .....(e)ko ....................aren ............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1. atala. Egindako zerbitzuak. Ondoko hauek baloratuko dira:

1. Deialdiko lanpostuaren estamentu eta espezialitate berean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak: 1,8 puntu, urte bakoitzeko.

2. Edozein administrazio publikotan fakultatibo gisa egindako zerbitzuak. 0,75 puntu, urte bakoitzeko.

3. Edozein administrazio publikotan beste estamentu batean egindako zerbitzuak. 0,25 puntu, urte bakoitzeko.

Bateraezinak dira aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak, aldi berekoak direnean; halakoetan, handiena bakarrik hartuko da kontuan.

Zerbitzu berezietan egindako zerbitzuak, egoera hori deklaratu zenean izangaiak zuen lanpostuan egindakoak bailiran kontatuko dira.

Atal honetako puntuazioa 55 puntu artekoa izanen da.

Baremo honetan aipatutako zerbitzuak urriaren 3ko 463/2001 Foru Aginduaren 9. artikuluan ezarritako arauei segituz zenbatuko dira.

2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Horiek guztiak baloratuko dira baldin eta lortu nahi den lanpostuarekin zerikusia badute eta interesduna abiaburuko destinoan zerbitzuan aritu den bitartean eginak badira, 2.1. atalekoak (curriculuma) izan ezik, horientzat ez baita kontuan hartuko denbora-muga hori. Ondorio horietarako, lehiatzailearen destinoa lekualdaketaren bidez lortua bada, data lehenagokoa izanen da, lekualdaketarako deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen egunekoa, hain zuzen ere.

1.-Currículum.

-Lizentziatura gradua bikain notarekin edo aparteko sariarekin, edo ikerketarako nahikotasuna: 2 puntu.

-Doktore gradua (cum laude, 2 puntu gehiago): 6 puntu.

2.-Erakunde edo zentro publikoek edo unibertsitateetako zentroek antolatu edo kreditatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ordu), 0,1 puntu. Ziurtagirian orduen kopurua ageri ez bada, kreditu bat kontatuko da; lehiatzailea ikasturte osoan aritu dela agertarazten bada, 12 kreditu kontatuko dira. Gehienez ere 10 puntu.

Erakunde antolatzaileari buruz ezarritako baldintzak bete gabe ere, Administrazioak agindu edo homologatu dituen prestakuntza ekintzak baloratu eginen dira, bai eta sindikatuek "Administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako akordioen" ondorioz antolatuak ere.

Atal honetan BAME espezialitatearen programaren barruko irakaskuntza orduak ez dira baloratuko, ez eta, OOLTko medikuei dagokienez, 264/1989 Errege Dekretuak ezarritako hobekuntza ikastarokoak ere, eta uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretuak eskaturiko prestakuntza osagarriko orduak ere ez (3).

3.-Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea:

Nazioartekoa: lehen hiru sinatzaileek: 0,40 puntu. Gainerakoek 0,1 puntu.

Estatukoa: lehen hiru sinatzaileek: 0,20 puntu. Gainerakoek 0,05 puntu.

Autonomia erkidegokoa: lehen hiru sinatzaileek: 0,10 puntu. Gainerakoek 0,025 puntu.

Gehienez ere 10 puntu.

4.-Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifikoak edo ikerlanak: nazioartekoak badira: 2 puntu; Estatukoak edo autonomia erkidegoetakoak badira: puntu 1; gehienez 10 puntu.

5.-Aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak: lehenbiziko hiru sinatzaileek 0,4 puntu; gainerakoek 0,10 puntu; 10 puntu gehienez.

6.-Irakasle lana sektore publikoko prestakuntza ekintzetan: 0,2 puntu, 10 orduko irakastaldiarengatik edo kreditu akademiko bakoitzarengatik. Gehienez ere, 4 puntu.

7.-Prestakuntzako egonaldiak, 0,1 puntu hilabeteko, 2 puntu gehienez.

8.-Sektore publikoan edo unibertsitateetan, ikastaro eta biltzarrak antolatzea: 0,1 puntu, nazioartekoak badira; 0,05 puntu, Estatukoak badira; eta 0,025 puntu, autonomia erkidegokoak badira; gehienez ere 1 puntu.

9.-Liburuak argitaratzea edo kolaboratzaile gisa aritzea: egile nagusia bada, 0,4 puntu; laguntzailea bada, 0,2 puntu; 2 puntu gehienez.

10.-Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuz gero: 5 puntu, hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez izatera, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzari ezarri den gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen zaio.

Ikerketa lan beraren komunikazioa, ponentzia eta argitalpena bateragarriak izanen dira.

Deialdiaren xede den lanpostuan aritzeko gaikuntzarik ematen ez duten titulazio ofizialak ez dira merezimendutzat hartuko.

Atal honetako puntuazioa 60 puntu artekoa izanen da.

3. atala. Euskaraz jakitearen balorazioa:

Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa baloratu behar denean, euskaraz jakiteagatik gehienez ere %10 gehituko zaio frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik eman daitekeen puntuazioari.

Eremu mistoko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu behar denean, gehienez ere %5 gehituko zaio frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik eman daitekeen puntuazioari.

Bi kasu horietan, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekoa den besteren bat ez badu, gehienez lor daitekeen puntuazioaren bostena emanen da Hizkuntza Eskola Ofizial batean gaindituriko maila bakoitzeko eta, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan, gehieneko puntuazioaren hamabirena, gainditutako urrats bakoitzeko.

III. ERANSKINA

Deialdia

LEKUALDATZE LEHIAKETA

LETRA LARRIA ERABILI ETA GARBI IDATZI,

LAUKITXO BAKOITZEAN LETRA BAT JARRIZ

Baremoko 2. ataleko merezimenduak deialdiaren xedeko lanpostuarekin zerikusia baldin badute soilik baloratuko dira. Aurrera egin baino lehen, irakurri inprimaki hau egoki betetzeko behean ageri diren jarraibideak.

LEHIAKETARAKO AURKEZTU DIREN

AGIRIEN ZERRENDA

Autobaremazioko puntuak, guztira

Aurkeztutako agirien kopurua, guztira

Aurkeztutako orrien kopurua, guztira

Iruñean, ..........(e)ko .............aren ............(e)an.

Interesduna,

MAHAIBURU JAUNA/ANDREA

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA.

IRUNLARREA KALEA, 39, 31008 IRUÑA.

J A R R A I B I D E A K

1. Zure NANaren zenbakiak 8 zenbaki baino gutxiago baditu, ezkerreko laukitxoetan zeroak jarri. Izen-deiturak ezker-ezkerreko laukitxotik abiatuta idatzi behar dira. Izena edo deitura konposatua bada, lauki huts bat utzi tartean.

2. Agiri guztiak (ziurtagiriak, diplomak, etab.) orriaren eskuinaldeko goialdean zenbakitu behar dira, 1. zenbakitik aurrera. Erreferentzia hori aurkeztutako agirien zerrendan eman beharko da, agiriaren izenarekin eta autobaremazioan ematen zaion puntuazioarekin batera. Autobaremazioa ez da lotzailea izanen epaimahaiarentzat.

3. Agiri honi eransten zaizkion orri guztiak eskuinaldeko behealdean zenbakitu beharko dira.

4. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

5. Merezimenduen baremoa deialdi honen eranskinean ageri da.

6. Agiri guztiek jatorrizkoak edo notario edo administrazio bidez konpultsatutako kopiak beharko dute izan.

Iragarkiaren kodea: F0803941