32. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

Diru-laguntzak emateko deialdia eta oinarri arau emaileak

Corellako Udalak, 2008ko otsailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, ondoko hau erabaki zuen:

Lehena: Corellako Udalean kultur, kirol eta aisialdi jarduerak antolatzeko diru-laguntzak emateko deialdia eta oinarri arau emaileak onestea.

Corellako Udalean kultur, kirol eta aisialdi jarduerak antolatzeko diru-laguntzak emateko deialdia.

Corellako Udalak besteak beste kultur, kirol eta aisialdi jardueren antolatzea laguntze aldera, deialdi hau ezarri du, dagokion aurrekontuan urtero onartzen den gehieneko dotazioarekin.

1.-Xedea.

Corellako herritarrei, besteak beste, kultur, kirol eta aisialdi jardueretara sarbidea erraztea, herriko taldeak jarduera mota ororen antolakuntzan parte-hartzea sustatzeaz gain. Deialdian jarduera horien antolakuntza sartuko da.

Alor desberdinetan jarduera berriak sustatzea: kultura, natura eta ingurumena, musika, arte eszenikoak, kirola, turismoa, gazteria, elkartasuna, lankidetza eta tokiko produktuen sustapena, besteak beste.

Jarduera horiek guztiak urte horri dagokion abenduaren 31 baino lehen eginen dira, Corellako udalerrrian. Salbuespen gisa deialdiaren gehieneko dotazioaren %10 Corellako udalerritik kanpo helbideratuta dauden entitate, elkarte edo pertsona fisikoek egindako jarduerak laguntzeko erabili ahalko da, betiere jarduera horiek Corellako herritarren onurarako badira eta Udalak positiboki baloratzen baditu, edo herria sustatzen badute.

2.-Betebeharrak.

Hurrengo pertsona eta taldeek parte hartu ahalko dute deialdian:

a) Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Corellan helbidea izanik Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.

b) Pertsona fisikoek, Corellan helbidea izanik Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.

c) Corellan helbidea ez duten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, eta pertsona fisikoak, Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.

3.-Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak Corellako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, eta epea urte horri dagokion martxoaren 30eko 13:30ean bukatuko da,

Eskaerari hurrengo dokumentuak erantsiko zaizkio:

-Jardueraren arduradun den elkarte, entitate edo erakundearen oinarrizko datuak: legezko izena, jarduera nagusia, egoitza, harremanetan jartzeko modua (telefonoa, faxa, posta elektronikoa) eta IFZren fotokopia.

-Bankuko datuak: banketxea, kale eta herria, sukurtsala eta banku kontuko zenbakia.

-Eskaera aurkeztu duen pertsonaren datuak: izen-deiturak, NAN, kargua, helbidea eta harremanetan jartzeko modua (telefonoa, faxa, posta elektronikoa).

-Eskaera aurkezten duen pertsonaren adierazpen sinatua, txostenaren informazio guztiak egia direla dioena.

-Laguntza eskatzea dakarren jardueraren egitaraua edo programa azaltzen duen oroit-idazkia, haren kostua eta non eta noiz eginen den aipatzen duena bereziki.

-Jarduera edo programaren aurrekontua.

-Jarduera edo programaren finantzaketa plana.

-Eskatzaileak proiektuak jaso dituen laguntza edo dirulaguntzen berri ematen duen aitorpena aurkeztuko du edo, horrelakorik ezean, inongo laguntzarik jasotzen ez duela adierazten duen aitorpena. Halaber, lehenagotik laguntzarik eskatu baldin bada eta deialdi honetako eskabidea aurkeztutako momentuan oraindik erabaki gabe baldin badago, hori ere adierazi beharko da.

Agiriak jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izanen dira. Eskatzaileei 10 eguneko epea utziko zaie gehienez, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, falta diren agiriak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzeko Halakorik egin ez badute, eta epea iraganik, eskaera ezetsitzat emanen da.

4.-Balorazioa.

Dagokion alorreko informazio batzordeak espedientea aztertuko du eta onesteko eta ordaintzeko proposatuko dio Tokiko Gobernu Batzarrari. Proposamen hori baino lehen, Udaleko kontu hartzailetzak gastua fiskalizatuko du.

Balorazioak alderdi hauek izanen ditu kontuan:

4.1.-Proposatutako jarduerak zenbaiteraino dinamizatzen duen herria.

4.2.-Interesa, kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza.

4.3.-Proiektuaren bideragarritasuna eta elkarte edo entitateak antzeko jardueretan daukaten esperientzia eta antolatzeko gaitasuna.

4.4.-Elkarte, entitate edo erakundeak Corellan duen inplikazioa, parte-hartzea eta lankidetzaren balorazioa, baita Corellako herritarrek entitatean duten parte-hartzearen garrantzia ere.

4.5.-Udalerriaren sustapena aurreikusitako jardueren bitartez.

5.-Diru-laguntzak ematea.

Eskaerek diru-laguntzen zenbatekoa gainditzen badute, balorazioan puntuaziorik txikiena izan dutenei ezezkoa ematen ahalko zaie edo diru-laguntzaren zenbatekoaren banaketa proportzionala egin aurkeztutako eskaeren arabera.

Diru-laguntza emanda, onartutzat joko da, interesdunari jakinarazi eta 10 eguneko epean espresuki uko egiten ez badio. Eskatzaileei batzordearen aurrean azaltzea eskatu ahalko zaie, beharrezkoak diren azalpenak eskaini ditzaten.

Emandako zenbatekoa bi epeetan ordainduko da, organo eskudunak zehaztuko dituen salbuespeneko kasuetan izan ezik: %50 diru-laguntza eman eta berehala. Gainontzeko %50 jarduera burutu eta 6. oinarria beteta.

6.-Betebeharrak.

Onuradunek proiektua hitzartutako moduan eta datetan garatu beharko dute eta diruz lagundutako jardueraren garapenean gertatutako edozein gorabehera jakinarazi, gertatzen den unean.

Halaber, derrigorrezkoa izanen den jardueraren zabalkuntzan Corellako Udalaren laguntza aipatzea, Udalaren logotipoak paratuz.

Jardueraren memoria, edukia eta egin den modua, balantze ekonomikoa (gastuak eta dirusarrerak) baita egindako gastuen frogagiriak, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, Corellako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hurrengo urteko urtarrilaren 15eko 13:30 baino lehen.

Soilik indarra duen legeriarekin bat aurkezten diren fakturak izanen dute balioa. ("Jaso dut" eta justifikatzeko beste modu desegokiak baztertuko dira).

Oso garrantzitsua: jarduerak irabaziak ematen baditu, emandako udal diru-laguntza itzuliko beharko da lortutako mozkinen arabera.

Diruz lagunduko den jarduera onartutako aurrekontuaren ehuneko bat izanen da. Hori dela eta, benetako azken kostua hasieran aurreikusitako kostua baina txikiago bada, batzordeak bere ekarpena bi emaitzen arteko diferentziaren %an gutxituko du. Horrela, arrazoizko aurrekontuak aurkeztea aholkatzen da.

Diru-laguntzaren onuradunek, berau jaso baino lehen, Corellako Udalarekiko tributu betebeharretan egunean daudela frogatu beharko dute.

Deialdiaren oinarrietako bat ez betetzea, hala nola memoria zehaztutako epeetan ez aurkeztea, organo eskudunak diru-laguntza baliogabetzea eta jasotako zenbatekoak itzultzea ekarri ahalko du.

7.-Baldintzak ez betetea

Deialdi hau agiri honetan bildutako arauei jarraiki eginen da eta aurreikusten ez den orotan, berriz, hurrengo araudian ezarritakoari: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea eta, ordezko gisa, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorra, diru-laguntzei buruzko Estatuko araudia.

8.-Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio egintzen aurka errekurtso hauetako edozein aurkeztu ahalko da:

1.-Jakinarazpen hau jaso eta hurrengo hilabetean eta aukeran, berraztertzekoa, hura egin zuen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua). Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin da ez gora jotzekorik ez administrazioarekikorik aurkeztu, harik eta lehenbizikoa ebatzi edo ustez ezesten den arte. Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea). Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Bigarrena: Indarrik gabe utzi 1997ko abuztuaren 14ko osoko bilkuran onetsitako oinarri arau emaileak (Herriko elkarteendako diru-laguntzen araudia).

Corellan, 2008ko otsailaren 20an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L0802976