32. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

214/2008 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, laneko aukera berdintasuna sustatzen duten inbertsioetarako diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Gizonek, emakumeek eta ezintasunak dituzten pertsonek lana lortzeko eta egiteko aukera berberak izan ditzaten, komenigarri jotzen da enpresei diru-laguntzak ematea, emakumeen eta ezindutako pertsonen kontratazioa galarazten edo zailtzen dituzten oztopoak kentzeko helburuz ekintza positiboak egin ditzaten.

Nafarroako Gobernuak 2006ko martxoaren 20an hartutako erabakiaren bidez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan xedaturikoarekin bat, diru-laguntza hori banakako ebaluazioaren araubideari jarraikiz emateko baimena eman zen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Onestea aukera berdintasuna sustatzen duten 2008ko inbertsioetarako diru-laguntzak emateko deialdia.

2. Deialdiko arauak onestea. Arau horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

3. 190.000 euroko gastua baimentzea, ebazpen honetatik sortutako konpromisoetarako, 2008ko Gastuen Aurrekontuko 870000-83110-7709- 494102 kontusailaren kontura ("Aukera berdintasuna sustatzeko inbertsioetarako laguntzak").

4. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

I. ERANSKINA

2008an lanean aukera berdintasuna sustatzen duten inbertsioetarako diru-laguntzak emateko arauak

1. araua.-Diru-laguntzaren xedea.

Diru-laguntzaren onura publikoko xedea da gizonek, emakumeek eta ezintasunak dituzten pertsonek lana lortzeko eta egiteko aukera berberak izatea, eta, horretarako, enpresei diru-laguntzak ematea sustatu nahi da, emakumeen eta ezindutako pertsonen kontratazioa galarazten edo zailtzen dituzten oztopoak kentzeko helburuz ekintza positiboak egin ditzaten.

2. araua.-Diru-laguntzaren zenbatekoa eta diruz laguntzen ahal diren kontzeptuak.

Diru-laguntzak jasotzen ahal dituzten kontzeptuak aktibo finko materialen inbertsioetakoak izanen dira, honetarako egiten baldin badira: gizon eta emakumeentzat bereizitako komun, aldagela edo antzekoak eraikitzeko edota pertsona ezinduentzat lanpostuak nahiz laneko ekipoak egokitzeko, oztopo arkitektonikoak kentzeko edo babes pertsonalerako neurriak hartzeko.

Onuradunei ematen ahal zaien diru-laguntzaren zenbatekoa egiten den inbertsioaren %30 izanen da, arau honetan ezarritakoaren arabera. Diru-laguntza inolaz ere ez da 9.000 euro baino gehiagokoa izanen.

3. araua.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Diru-laguntza jaso nahi duten enpresek Nafarroako Foru Komunitatean dituzten lantokietan 2008. urtean kapital finkoko inbertsioak egin beharko dituzte (deialdian araututakoak). Halaber, eskaera egiteko datan baldintza hauek bete behar dituzte:

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetan ez egotea.

2. 100 langile baino gutxiago izatea.

3. Zehapen irmorik jaso ez izana, lan-harremanetan urraketa oso larri bat edo bi urraketa larri baino gehiago egiteagatik, deialdia argitaratzeko egunaren aurreko bi urteetan.

Baldintza horiek betetzen direla frogatzeko, norberaren erantzukizunpeko aitorpena eman dezake eskatzaileak. Halere, Administrazioak ahalmena izanen du jaso dituen aitorpen edo adierazpenen egiazkotasuna ikertzeko.

4. araua.-Eskaerak eta agiriak aurkeztea.

Deialdian parte hartu nahi duten enpresek inbertsioak egiten hasi aurretik, betiere 2008ko urriaren 16a baino lehen, eskaera aurkeztu beharko dute Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko erregistroan (Tomás Caballero parkea, 1, Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein tokitan.

2008. urtean deialdia argitaratu aurretik egiten diren inbertsioetarako, eskaerak aurkezteko epea 2 hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko egunetik aurrera zenbatuta.

Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutunazal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1. Egin nahi den obraren edo inbertsioaren proiektua eta aurrekontua. Lanpostuak edo laneko ekipoak egokitu edo oztopoak kendu behar direnean, pertsona ezinduak kontratatu ahal izateko, proiektua justifikatzen duen memoria ere aurkeztu beharko da.

2. Gizon eta emakumeentzako instalazio bereizirik ez dagoela esaten duen erantzukizunpeko aitorpena, bai eta beste sexuko pertsonen edo pertsona ezinduen kontratazioari buruzko frogagiriak ere.

3. 3. arauan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena.

4. Enpresak aurreko hiru zerga ekitaldietan lortutako "de minimis" laguntzen aitorpena.

3. eta 4. ataletako aitorpenak arau hauetako II. eranskineko eredua erabiliz egin daitezke.

Aurkezten diren agiriak jatorrizkoak ez direnean, konpultsatuak izan beharko dute. Era berean, aurkezten diren erantzukizunpeko aitorpen guztietan sinatzaileek erabat identifikatuak izan beharko dute.

5. araua.-Laguntzak emateko irizpideak.

Eskaerak 2. eta 4. arauetan ezarritako irizpideen arabera baloratuko dira eta jasotzen diren ordena berean tramitatu eta ebatziko dira, aurrekontuan horretarako kreditua dagoen neurrian.

6. araua.-Laguntza emateko ebazpena.

Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak arau hauetan ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak eta organo eskundunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da diru-laguntza emateari buruz ebazteko organo eskuduna. Eskaera aurkezten denetik gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Epe horretan ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

7. araua.-Justifikazioa eta diru-laguntzaren ordainketa.

Inbertsioak eginik daudenean, onuradunek diru-laguntza ordaintzeko eskatu beharko dute eta, horretarako, 2008ko abenduaren 15eko 14:30 baino lehen egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Ezarririko epean hala justifikatu ezik diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Egiaztagiriak azterturik, Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko dute.

8. araua.-Onuradunen betebeharrak eta haiek ez betetzearen ondorioak.

Diru-laguntza jasotzen dutenek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Inbertsioak 2008ko abenduaren 15a baino lehen egitea.

b) Kontratatutako langileak gutxienez bi urtez mantentzea, ebazpena ematen denetik aurrera.

c) Administrazioak arau hauei buruz eskatzen dien informazio guztia ematea.

d) Diruz lagundutako inbertsioen finantzazioa publikoa izan dela jakinaraztea, publizitate egokiaren bidez.

e) Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea inbertsioak egiteari uko egiten diola eta uko egitearen arrazoiak azaltzea.

Halaber, onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzeko, aitorpenean berean (eredua arau hauen II. eranskinean dago) baimena eman beharko zaio departamentuari behar diren datuak kontsulta ditzan, laguntza emateko ebazpenaren proposamena egiten den unean onuradunak zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko zorrik ez duela egiaztatzeko.

Diru-laguntza emateko ebazpenean, arau hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako baldintzak osorik bete ezik, onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege hartako 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko baldintzak hein batean bete ezik, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehaztuko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzuliko.

9. araua.-"De minimis" laguntzak.

Ebazpen honetan biltzen diren laguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean eman zuen 1998/2006 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari emaniko "de minimis" laguntza osoa gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da hiru zergaldiko edozein denboralditan.

Ondorio horrekin, enpresak behartuta daude araubide horri jarraituz aurreko hiru zerga ekitaldietan hartutako diru-laguntzak adieraztera, eskaera aurkezten dutenean. "De minimis" laguntzen baturak, diru-laguntza barne, gehieneko muga gainditzen badu, diru-laguntzaren zenbatekoa gutxituko da, muga hori ez gainditzeko.

10. araua.-Bateraezintasunak.

Aukera berdinak izateko egiten diren inbertsioetarako diru-laguntzak bateraezinak dira Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren industria inbertsiorako laguntzekin.

11. araua.-Gora jotzeko errekurtsoa.

Arau hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

12. araua.-Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren webgunean, hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaien, onuraduna, emandako diru kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

II. ERANSKINA

Erantzukizunpeko aitorpena

Izen-deiturak: NAN/IFZ

Helbidea

NIRE IZENEAN EDO HONAKO HAU ORDEZKATUZ

(ezabatu behar ez dena)

Izen-deiturak: NAN/IFZ

Helbidea

Eskaturiko diru-laguntzari buruz, zera adierazten dut

1.-Adierazpena 3. arauan ezarritako baldintzei buruz.

3. arauan ezarritako baldintzak betetzeari buruz, zera adierazten dut:

a) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetan ez nagoela.

b) 100 langile baino gutxiago ditudala.

c) Enpresak ez duela zehapen irmorik jaso, laneko segurtasun eta osasunaren arloan oso urraketa larri bat edo bi urraketa larri baino gehiago egiteagatik, deialdia argitaratu den egunaren aurreko bi urteetan.

2.-Lorturiko beste diru-laguntza batzuen adierazpena.

Eskaturiko diru-laguntzaren xedeari buruz, zera adierazten dut:

f Ez dudala eskuratu Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko, erakunde publiko edo pribatu edo partikularren diru-laguntzarik.

f Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko, erakunde publiko edo pribatu edo partikularren diru-laguntza hauek eskuratu ditudala:

(milaka eurotan)

"De minimis" araubideko laguntzei buruz, zera adierazten dut:

f Hiru zerga ekitalditan ez dudala eskuratu Espainiako edo atzerriko administrazio edo entitate publiko baten "de minimis" araubideko diru-laguntzarik.

f Hiru zerga ekitalditan "de minimis" araubideko diru-laguntza hauek eskuratu ditudala:

Datuen gaurkotzeari buruz, zera adierazten dut:

Hitz ematen dut adierazpen honetan zehazten diren diru-laguntzetan gertatzen ahal diren aldaketen berri idatziz jakinaraziko diodala Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari, gehienez ere 15 eguneko epean.

3.-Baimena.

Baimena ematen diot Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari diru-laguntza emateko ebazpen proposamena ematen denean egiazta dezan zerga guztiak ordainduta eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuak dauzkadala.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

(Sinatua)

(Kargua)

Eskatzailearentzako argibide interesagarriak

1. Eskaera honekin batera emandako datuen eta erantzukizunpeko aitorpenaren tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak sartzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko prozedurak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan eginen dira, betiere aipatutako legeriari jarraikiz.

2. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak ikertzen ahalko du adierazitako datuak egiazkoak ote diren eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako diru-laguntza eta kasuan kasuko berandutza interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso larria bada zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

Iragarkiaren kodea: F0803192