32. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

56/2008 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Justizia zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko auzitegiko medikuen kidegoan hutsik dauden lanpostu generiko batzuk betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deia egiten duena.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 531. artikuluan eta Justizia Administrazioko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 43. artikulutik 48.era eta 51.etik 53.era bitartean ezarritakoari jarraikiz, auzitegiko medikuen kidegoko funtzionarioen artean Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuan hutsik dauden lanpostu generiko batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deia egiten da, oinarri hauen arabera:

Lehena.-Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko lanpostuen zerrendetan hutsik dauden lanpostu generikoak lekualdatze lehiaketa bidez betetzea.

Deialdi honetan, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta Justizia Administrazioan sartzea, bertako lanpostuak betetzea eta bertako funtzionarioen lanbide-igoera arautzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan zehazki aurreikusirik ez dauden gai guztietan, funtzio publikoari buruzko lege orokorretan xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Parte hartzeko betebehar eta baldintzak.

1. Lehiaketa honetan auzitegiko medikuen kidegoko karrerako funtzionario guztiek hartzen ahal dute parte, edozein delarik haien destinoko lurralde eremua, baldin eta parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lehiaketa behin betikoz ebatzi arte deialdi honetan eskatzen diren baldintza orokorrak eta betebehar berariazkoak betetzen badituzte.

2. Auzitegiko medikuek lehiaketa honetan parte hartzen ahalko dute baldin eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, bi urte igaro badira behin betiko destinoa adjudikatu zion lekualdatze lehiaketaren deialdia iragartzeko ebazpena edo, sartu berri diren funtzionarioen kasuan, behin betiko destinoa adjudikatzeko ebazpena onetsi zenetik.

Urteak zenbatzeari begira, lehenengo urtea izanen da kasuan kasuko ebazpenak eman ziren urte naturala, zein egunetan eman ziren kontuan hartu gabe, eta bigarren urtea izanen da hurrengo urte naturala.

3. Ondoko hauek ezin izanen dute lehiaketan parte hartu:

a) Epai irmo baten bidez eginkizun gabetuak direnak, gabetzeak iraun bitartean.

b) Interes partikularra dela eta, borondatezko eszedentzian dauden auzitegiko medikuak, egoera horretan nahitaez egon beharreko gutxieneko epea bitartean.

c) Nahitaez lekualdatzeko zehapena dutenak (zehapena egin zen herri bereko destinoak hartzeko bakarrik), harik eta urtebete edo hiru urte igaro arte, egindako hutsegitea larria edo oso larria izan den, hurrenez hurren.

Hirugarrena.-Eska daitezkeen lanpostuak.

1. Parte-hartzaileek I. eranskinean azaltzen diren lanpostuak eskatzen ahalko dituzte.

2. Gainera, lehiaketa honen ondorioz Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuetan hutsik gelditzen diren lanpostu generikoak ere eskatu ahalko dira, orain eskaintzen diren lanpostu hutsen ondoriozko lanpostu gisa sartuko baitira, salbu eta amortizatu nahi badira.

3. Lanpostuak eskabide bakar batean eskatuko dira, II. eranskinean ageri den ereduari jarraikiz. Bertan, lehenesten diren lanpostuak, lanpostu horien izena eta lantokia adierazi beharko dira, eranskin hartan dagoen lanpostuen zerrendan agertu bezala.

Lehiaketaren ondoriozko lanpostu bat eskatu nahi denean, asterisko bat jarri beharko zaio ondoan.

4. Parte hartzeko eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, azken-azkena baizik ez da kontuan hartuko. Data berean eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero lanpostu ezberdinetarako, parte-hartzailea kanpoan utziko da.

Laugarrena.-Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

1. Eskabideak, sinatuak eta argitaratutako ereduaren araberakoak, deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean eta, egun berean, kasuan kasuko autonomia erkidegoaren aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun naturaletan aurkeztu beharko dira Justizia zuzendari nagusiari zuzenduta (Iratxeko monasterioa kalea, 22, Iruña, Nafarroa).

Aldizkarietan egun berean argitaratzea ezinezkoa bada, ezartzen diren baldintza eta epeak kontatzeko, "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzearen data hartuko da aintzat.

2. Lehiaketa honetan eskaintzen diren lanpostuetarako interesa dutenek egun destinoko organoan aurkeztu beharko dute eskabidea, edo azken destinokoan lanpostu erreserbarik gabeko borondatezko eszendentzian daudenen kasuan, eskatutako lanpostuak beste autonomia erkidegoetako batzuetakoak izanik ere.

3. Eskaerak Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduan ere igortzen ahal dira. Eskaerak posta bulegoen bidez bidaltzen badira, kartazala zabalik aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak zertifikatu baino lehen, eguna eta zigilua jar diezazkion eskaerari.

4. Eskabideak aurkezteko epea behin bukatuta, izangaiek ezin izanen dute hura aldatu edo baliogabetu.

5. Egindako eskaera lotzailea izanen da eskatzailearentzat, behin eskabideak aurkezteko epea betetzen denean.

6. Eskaerarekin batera ondoko agiriak emanen dira:

a) Jabetzan duen azkeneko lanpostua adjudikatzeko ebazpenaren fotokopia.

b) Eszedentzian dauden lehiakideek eszedentzia emateko ebazpenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

c) Auzitegiko medikuen kidegoan emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, hasteko eguna (eguna, hilabetea, urtea) eta bukaera eguna (eguna, hilabetea, urtea) adierazita, azkeneko destinoko organo eskudunek emanda.

d) Autonomia erkidegoetako berezko hizkuntza ofizialak jakinez gero, hori egiaztatzeko agiri edo diplomen fotokopia konpultsatuak.

e) Eskaerarekin batera, eskatutako lanpostuetarako alegatutako merezimenduen jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar dira, zenbakituak eta haien aurkibidea eginda.

Bosgarrena.-Eskaera baldintzatuak.

Bi funtzionariok herri, epai barruti edo probintzia bereko lanpostuak nahi izanez gero, lehiaketa honetan biok destino bera lortzearen baldintzapean egin dezakete eskaera. Hori gertatu ezean, bien eskaera bertan behera geldituko da. Baldintzapeko eskaera hori egiten duten funtzionarioek eskabidean zehaztu beharko dute, eta beste funtzionarioaren eskaeraren fotokopia aurkeztu.

Seigarrena.-Lehiaketako baremoa.

1. Alegatu eta egiaztatzen diren merezimenduak baloratzeko, lehiaketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna hartuko da erreferentzia gisa.

2. Izangaien merezimenduak baremo honi jarraikiz baloratuko dira:

A) Antzinatasuna, 60 puntu gehienez. Auzitegiko medikuen kidegoan titular gisa emandako zerbitzu urte bakoitzeko, 2 puntu. Urtebetetik beheitiko denbora-tarteak proportzioan kontatuko dira: 0,002777 puntu lanean emandako egun bakoitzeko (hilabeteak 30 egunekotzat hartuko dira).

B) Euskaraz jakitea, ahoz zein idatziz, 12 puntu gehienez. Honela baloratuko da:

1.-Ahoz eta idatziz, oinarrizko mailaren egiaztagiria: 4 puntu.

2.-Ahoz eta idatziz, erdi mailaren egiaztagiria: 8 puntu.

3.-Ahoz eta idatziz, goi mailaren egiaztagiria: 12 puntu.

Hizkuntza maila baloratzeko, autonomia erkidegoan indarra duten arauen arabera emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

3. Lehiaketa honek fase bakarra izanen du. Bertan, baremoko A eta B ataletan adierazitako merezimenduak baloratuko dira.

Zazpigarrena.-Lanpostuen adjudikazioa.

Lanpostuak adjudikatzeko lehentasun-ordena baremoaren arabera lortutako puntuazioak emanen du. Puntuazio berbera duten bi izangai izanez gero, kidegoan antzinatasunik handiena duenaren alde ebatziko da eta berdinketak irauten badu, kidegoan sartzeko hautaprobetan, berezko hizkuntza edo eskubidea barne, lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

Zortzigarrena.-Adjudikatzen diren destinoen izaera.

1. Lehiaketa honen ondoriozko lekualdatzeak borondatezkotzat hartuko dira, maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuak, zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainei buruzkoak, aurreikusitako ondorioetarako. Beraz, ez dute inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik sortuko.

2. Destinoei uko egiterik ez dago, Justiziako Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bederatzigarrena.-Lehiaketaren ebazpena.

1. Lehiaketa hau Justiziako Ministerioak eta lehiaketaren deialdia egin duen autonomia erkidegoko organo eskudunak ebatziko dute modu koordinatuan. Ebazteko epea sei hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

2. Behin-behineko ebazpenean destinoa adjudikatu zaien interesatuen jatorrizko lanpostua eta herria adieraziko dira, eta era berean beren egoera administratiboa, jardunekoa ez bada, eta funtzionario bakoitzari adjudikaturiko lanpostua.

Hamargarrena.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2008ko otsailaren 20an.-Justizia zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

I. ERANSKINA

Kudeaketa zentroa/lan zentroa: NAMI/Iruña Kopurua: 3. Izena: Auzitegiko mediku orokorra. Herria: Iruña. Hizkuntza: BAI

Kudeaketa zentroa/lan zentroa: NAMI/Tutera Kopurua: 2. Izena: Auzitegiko mediku orokorra. Herria: Tutera. Hizkuntza: EZ

II. ERANSKINA

Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuan hutsik dauden lanpostu generiko batzuk betetzeko lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskaera

DATU PERTSONALAK

NANa:LEHEN DEITURA: BIGARREN DEITURA: IZENA:

KIDEGOA:Eskaera BALDINTZATUA, 5. oinarriaren arabera: Beste funtzionarioaren NANa (5. oinarria):

Harremanetarako telefonoa:EGUNGO DESTINOA:

EGUNGO ADMINISTRAZIO EGOERA

JARDUNEAN BESTE BAT, LANPOSTUA ERRESERBATUTA (adierazi zein)

BAI f

EZ f (Kasu honetan, hurrengo laukia bete)

ESKATZEN DIREN LANPOSTUAK

LEHENTASUN

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

BALORATZEKO ALEGATUTAKO MEREZIMENDUAK ETA AURKEZTUTAKO EGIAZTAGIRIAK:

.....................(e)n, 2007ko ................aren ....(e)an.

(Sinadura)

................................. ZUZENDARI NAGUSIA. ........................................................ kalea (................................)

Iragarkiaren kodea: F0802951