32. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

245/2008 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 29 burutza betetzeko deialdia hein batean ebazten duena. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, pabiloiko arduradunak eta erizaintza unitateetako burutzak dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 6ko 1617/2006 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 29 burutza betetzeko deialdia onetsi zuen. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, pabiloiko arduradun izatekoak eta erizaintza unitateetako burutzak dira.

Deialdia 2006ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 4an.

Merezimendu lehiaketa bukatu eta epaimahaiak aktak igorririk, bidezko da proba puntuaziorik altuenarekin gainditu duen izangaia izendatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Proba gainditu eta puntuazio handiena lortu duten izangaiak sei urterako izendatzea, deialdiaren xede diren lanpostu hauetan aritzeko:

-Bideko Ama Birjina Ospitaleko Biltegi Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia 64001), Jesús Iriarte Mutiloa jaunari.

-Bideko Ama Birjina Ospitaleko Kontratazioen Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia 67397), M. Jesús Del Burgo López andreari.

-Mendillorriko OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia 66770), Iris Baztán Arrastia andreari.

2. Interesdunek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 14an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0802738