31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MAÑERU

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2008ko otsailaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen A.D.U. 8ko U.E.8.3. exekuzio unitateen xehetasun azterlana, Jesús Iturgaiz Cía jaunak sustatua. Javier Martinez Oroquieta arkitektoak prestatua da dokumentua, eta elkargo ofizialak 2008ko urtarrilaren 30ean ikus-onetsia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Mañerun, 2008ko otsailaren 13.-Alkaltea, Nuria Irisarri Arbela.

Iragarkiaren kodea: L0802443