31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

94/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, José Antonio Gurrea Martínez jaunari, Ikerkuntza Kriminalaren Arloko Pertsonen kontrako Delituen Brigadako inspektore buruari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduak ezartzen duenez, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideek sariak jaso ahal izanen dituzte ausardia, arriskuak, leialtasuna, adiskidetasuna, gizalegea eta elkartasuna erakutsitako egoeren ondorioz.

José Antonio Gurrea Martínez jauna Pertsonen kontrako Delituen Brigadan bere esku utzitako zerbitzuen zuzendaritzan erakutsitako gaitasun agerikoagatik nabarmendu da. Kualifikazio tekniko handia, batetik, eta esku hartu duen delituak arakatu, ikertu eta argitzen hartutako konpromisoa, bestetik, beti izan ditu lagun bere eguneroko lanean, Foruzaingoan hasi zenetik; horrela, kidegoaren irudi eta entzute onari lagundu dionez, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina merezi du.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 89. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. José Antonio Gurrea Martínez jaunari, Ikerkuntza Kriminalaren Arloko Pertsonen kontrako Delituen Brigadako inspektore buruari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803340