31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARIBE

Herrilurren ukipenak

Aribeko Udalak 2008ko urtarrilaren 23ko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea herrilurretako 95. lurzatiaren ukipen eta zortzapenak, "Uraren goi hornidura Arian" izeneko herri lanen ondoriozkoak, 169,45 euroko kalte-ordainaren truke Legezko baldintzak betetzeaz gain, sustatzaileak herrilurra lehengoratu beharko du lanak bukatutakoan, lurra lehen bezala erabili ahal izateko aurrerantzean ere, eta obrak zertan diren jakinarazi beharko dio Udalari, Ariberi eragiten dioten heinean betiere.

2. Jendaurreko epea irekiko da, 15 egunekoa, erabaki hauek Aribeko Udalaren iragarki-oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Erreklamaziorik aurkeztu ezean edo, halakorik bada, haiek ebatzita, espediente hau Herrilurren Atalera igorriko da, behin betikoz onets dezan.

Ariben, 2008ko otsailaren 12an.-Alkatea, Teodoro Barrio Laurenz.

Iragarkiaren kodea: L0802456