31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARELLANO

Xehetasun azterlana, birzatitzeko proiektua eta hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2008ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Arellanoko U.A. 3 unitatean, Rafael Iñigo Erdozainek sustatuak, jarraian heldu diren hirigintzako espedienteak:

-Xehetasun azterlana.

-Birzatiketa proiektua.

-Aprotxamenduaren %10aren ordez baliokide ekonomikoa emateari buruz hirigintzako hitzarmena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 74., 151., 76. eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arellanon, 2008ko otsailaren 14an.-Alkatea, Pedro Luis González Castillo.

Iragarkiaren kodea: L0802537