31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

93/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Juan Carlos Grande Burdiel jaunari, Aginte eta Sostengu arloko Koordinazio Brigadako foruzainari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduak ezartzen duenez, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideek sariak jaso ahal izanen dituzte ausardia, arriskuak, leialtasuna, adiskidetasuna, gizalegea eta elkartasuna erakutsitako egoeren ondorioz.

Juan Carlos Grande Burdiel jaunak, Foruzaingoan sartu zenetik, gaitasun apartekoak erakutsi ditu polizia-lanerako. Laneko zailtasunen aurrean jarrera baikorra izan du beti eta hala erakutsi du bere lankideekiko harremanetan, eta horri esker lan giroa franko hobetu du bere inguruan. Hala ere, Aginte eta Sostengu Arloko Koordinazio Brigadan egin duen lanak utzi ditu agerian Foruzaingoari heritarrek egiten dizkioten eskaerak hobetzeko duen gaitasun teknikoa eta berriztapenerako kezka nabarmena, eta horregatik, eta zerbitzu publikorako duen bokazioa dela eta, zerbitzuan egon gabe ere segurtasun publikoaren defentsan esku hartzera behin baino gehiagotan bultzatu duena, ongi merezia du Zerbitzu Goraipagarrien Domina.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 89. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Juan Carlos Grande Burdiel jaunari, Aginte eta Sostengu arloko Koordinazio Brigadako foruzainari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803339