II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa. Hasierako onespena
Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2008ko otsailaren 11ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 30 eguneko jendaurreko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, bizilagun edo interesdunek espedienta aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erriberrin, 2008ko otsailaren 15ean.-Mankomunitateko burua, María Jesús Arana Aicua.
Iragarkiaren kodea: L0802625