31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Vianan instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT08321-JAA/JLP espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Viana.

c) Instalazioaren xedea: etxebizitza berriak eraikitzea.

d) Ezaugarri nagusiak: "S.T.R. Viana-Silo" izeneko 13,2 kV-ko aireko linearen bariantea, 45 metroko 41. euskarri metalikotik, LA-56, 10. euskarri metalikora, "Cooperativa" eraldakuntza zentrora deribazioa, Vianako udal mugapean.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 1.828,05 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua) eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean. Departamentu honetan aurkezten ahal dira eta, halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko bulegoetako edozeinetan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zk.), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ageri diren erregistro eta bulegoetan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 8an.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

UKITUTAKO JABEEN ZERRENDA

VIANA 3 FERNANDEZ MERINO, M.ª PILAR --- --- --- --- --- 13 456 Hirikoa

VIANA 4 PELLEJERO GELOS, JESUS ANTONIO 44,5 6,5 289,25 --- --- 13 462 Hirikoa

VIANA 5 SAINZ MARTINEZ DE VIRGALA, VIRGINIA 44,5 6,5 289,25 --- --- 13 460 Hirikoa

Iragarkiaren kodea: F0802839