31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

39/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, "Nafarroako Erresuma" Turismo Sarietarako 2008. urteko deialdia egiten duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak azaroaren 26an emandako 459/2006 Foru Aginduaren bidez aldatu egin zen kontseilari berak apirilaren 11n emandako 86/2006 Foru Agindua. Azken horrek "Nafarroako Erresuma" Turismo Sariak, urtero emanen direnak, sortu eta haiek emateko prozedura arautzen zuen. Sari hauen helburua Nafarroako turismoaren alde egindako lana eskertzea da.

Foru agindu horren arabera, sarietarako proposamenak hilabeteko epean aurkeztuko dira, urtean urteko deialdia argitaratzen denetik hasita.

Horrenbestez, bidezko da 2008ko deialdia onestea eta proposamenak aurkezteko epea irekitzea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroako Erresuma" Turismo Sarietarako 2008. urteko deialdia egitea.

Sarien modalitateak eta kategoriak honako hauek dira:

1.-Toki entitateak, turismo partzuergoak edo erakunde publikoak.

2.-Sektore turistikoko enpresak.

3.-Beste turismo elkarte batzuk.

4.-Turismo enpresak edo enpresaburuak, ondoko modalitate hauen arabera:

a) Ostatu hartzea.

b) Jatetxe arloa.

c) Bitartekotza eta turismo zerbitzuak ematea.

2. Proposamenak foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean aurkeztuko dira.

Ondoko hauek egiten ahal dituzte proposamenak:

a) Nafarroako Turismo Kontseiluan ordezkatuak dauden entitateak.

b) Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako elkarteak.

c) Sektoreko 5 enpresa edo gehiago, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta badaude.

d) 5 toki entitate edo gehiago.

e) 50 lagun edo gehiago, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakiaren bidez identifikatuak.

Proposamenak pertsona edo entitate guztiek izenpetuak aurkeztuko dira, haiek justifikatzen dituzten merezimenduen azalpen arrazoituarekin eta proposamenaren alde ageri diren pertsona fisiko edo juridikoen zerrendarekin batera. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako tokietako edozeinetan aurkeztuko dira.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko otsailaren 28an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0803490