31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2008ko otsailaren 22ko 10:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Gaiondoa Elkartea". Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak abeltzaintza eginkizunetan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Javier Díez de Ulzurrun Munárriz eta Angel María Núñez Seguín.

Aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2008ko otsailaren 26an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0803270