31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

43/2008 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Iruñean eta Tuteran ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroen deialdia onesten duena, Nafarroako Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleentzat.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2008ko udan ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroen deialdia egitea, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleentzat gehienez 1.080 ikastoki eskaintzeko.

Deialdiaren helburu nagusia da ingelesaren ikaskuntza bultzatzea eta ikasleen gaitasun komunikatiboa hobetzea, hizkuntzen izaera funtzionala bultzatuz.

Matrikula portzentajeen irizpideei jarraikiz, ikaspostuen %63 ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen da, eta %37 ikastetxe itunduetakoentzat.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek 2008ko udan ingelesezko murgiltze ikastaroetan parte hartzeko deialdia onestea. Gehienez ere 1.080 ikastoki eskainiko dira.

2. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 14an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

DEIALDIA, LEHEN HEZKUNTZAKO 3., 4. ETA 5. MAILETAKO IKASLEEK INGELESEAN MURGILTZEKO EGUNEKO IKASTAROAK EGITEKO

1.-Ikastaroen xedea eta helburua.

Hezkuntza Departamentuak dealdia egin du Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek 2008ko udan ingelesean murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko. Gehienez 1.080 ikastoki eskaintzen dira.

Ikastaroen helburua da ingelesaren ikaskuntza eta erabilera bultzatu eta hobetzea eta, hortaz, ikastaroak hizkuntza hori erabiliko da bakarrik. Ikasketez gainera, jolasak ere eginen dira, kirolekoak eta aisiakoak.

2.-Ikastaroen deskribapena.

2.1. Ikastaroak Iruñean eta Tuteran eginen dira.

2.2. Ikastaroak 5 egunekoak izanen dira (astelehenetik ostiralera, 9:30etik a 17:00etara) eta 108 ikasleko taldeetan emanen dira.

2.3. Jardueren deskribapena.

-Eskola jarduera komunikatiboak. Horretarako, hizkuntza mailaren araberako 12 ikasleko taldeak eratuko dira.

-Teknologia berriak erabiltzea atzerriko hizkuntzak ikasteko.

-Eskolakoak ez diren jarduerak (tailerrak, dramatizazioak, eskulanak, etab.).

-Kirol eta aire zabaleko jarduerak.

3. Egunak eta ikaspostuen banaketa.

Tutera: gehienez ere 216 ikasle: Ikastaro bakoitzak 5 eguneko iraupena izanen du, 9:30etik 17:00etara, astelehenetik ostiralera, eta astean 108 ikaslek hartuko dute parte.

1. astea: Ekainaren 30etik uztailaren 4ra: Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak.

2. astea: uztailaren 7tik 11ra: Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak.

Aste bakoitzeko 108 ikastokien banaketa honako hau izanen da:

-36 ikastoki Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

.22 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

.14 toki ikastetxe pribatu itunduetako ikasleentzat.

-36 ikastoki Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

.22 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

.14 toki ikastetxe pribatu itunduetako ikasleentzat.

-36 ikastoki Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

.22 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

.14 toki ikastetxe pribatu itunduetako ikasleentzat.

Iruña: gehienez ere 864 ikasle: Ikastaro bakoitzak 5 eguneko iraupena izanen du, 9:30etik 17:00etara, astelehenetik ostiralera, eta astean 108 ikaslek hartuko dute parte. Dena den, ikasketetarako, ikasleak hizkuntza mailaren arabera banatuko dira 12 ikasleko taldeetan.

-Lehen Hezkuntzako 3. mailako 3 talde.

.1. astea: ekainaren 23tik 27ra.

.4. astea: uztailaren 28tik abuztuaren 1era.

.7. astea: abuztuaren 18tik 22ra.

-Lehen Hezkuntzako 4. mailako 3 talde.

.2. astea: uztailaren 14tik 18ra.

.5. astea: abuztuaren 4tik 8ra.

.8. astea: abuztuaren 25etik 29ra.

-Lehen Hezkuntzako 5. mailako 2 talde.

.3. astea: uztailaren 21etik 24ra.

.6. astea: abuztuaren 11tik 14ra.

-Aste bakoitzeko 108 ikastokien banaketa honako hau izanen da:

.68 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

.40 toki ikastetxe pribatu itunduetako ikasleentzat.

-Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitarteko astean eta uztailaren 7tik 11ra bitartekoan Iruñeko ikastaroak eten eginen dira.

4.-Jardueraren prezioa.

Partaideek 110 euro ordaindu beharko dizkiote Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari, eguerdiko bazkaria barne dela. Uztailaren 21etik 24ra bitarteko astean eta abuztuaren11tik 14ra bitartekoan, jarduera lau egunez bakarrik izanen baita, partaide bakoitzak 90 euro ordainduko du.

5.-Parte hartzeko betebeharrak.

5.1. Laguntza horiek eskuratzeko ikasleek honako baldintza hau bete beharko dute:

-Foru Komunitateko ikastetxe batean 2007-2008 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 3. , 4. edo 5. kurtsoan egotea.

5.2. Aurreko urteetako eskabideen kopurua ikusita, eta ahalik eta ikasle gehienek ikastaroa egin dezaten, lehentasuna emanen zaie 2007ko udan ikastarorik egin ez zuten ikasleei. Hala ere aipatu ikasleak ez dira inoiz baztertuko (ikus deialdi honen 8.2 d) puntua).

6.-Agiriak.

6.1. Eskabide-orria (I. eranskina).

6.2. Aitaren, amaren eta legezko tutorearen baimena. (2. eranskina).

6.3. Itunpeko ikastetxetako ikasleak: norberaren ikastetxean eskatutako matrikularen jatorrizko agiria.

6.4. EDUCA kudeaketa programa duten ikastetxe publikoetan eskolatutako ikasleek ez dute matrikularen jatorrizko agiria aurkeztu beharrik. Hezkuntza Departamentuak EDUCA programaren bidez eskuratuko du.

7.-Eskaerak aurkezteko modua eta epeak.

7.1. Eskabideak pertsona bakar batentzat izanen dira eta agiriekin batera aurkeztuko dira, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g., 31001 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren baliabideak erabiliz.

Ikastetxeen irteera-erregistroari ez zaio baliorik emanen, ez eta gutunazaleko posta zigiluari ere.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

7.2. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.-Ikasleak hautatzea eta ikastokiak esleitzeko prozedura.

8.1. Eskabideak hautatzeko batzorde bat eratu da, honela osatua:

-Batzordeburua: Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Europako eta Nazioarteko Programen Ataleko burua.

-Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoko burua.

-Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

8.2. Ikaspostuak esleitzeko prozedura:

a) Hezkuntza Departamentuak jendaurrean paratuko du zozketan parte hartuko duten ikasleen behin-behineko zerrenda. Ikasleek ausaz emandako zenbaki bana izanen dute. Zerrenda hori aztergai izanen da Hezkuntza Departamentuaren iragarki oholean, haren web orrian: http://www.pnte.cfnavarra.es eta departamentuko Argibide Bulegoko telefonoan.

b) Eskatzaileek 7 eguneko epea izanen dute behin-behineko zerrendaren kontra erreklamaziorik egiteko, hau jendaurrean jartzen denetik hasita. Eskatzaile bat zerrendan agertu ez eta, beraz, zozketarako zenbakirik izan ezean, bere erreklamazioa onartzen baldin bada, besterik gabe esleituko zaio emandako zenbaki handienaren ondokoa.

c) Erreklamazioetarako epea bukatuta, jendaurreko ekitaldian, zenbaki bat aterako da zozketan, horretatik abiatuta eta goranzko hurrenkeran ikaspostuak esleitzeko.

d) Deialdi honen 3. eta 5,2 puntuetan ezarritakoari jarraikiz, mailaren eta ikastetxearen titulartasunaren (publikoak eta itunduak) araberako zerrenda prestatuko da eta lehenbiziko postuetan, zozketan izandako zenbakiaren arabera ordenaturik, 2007ko udan parte hartu ez zuten ikasleak agertuko dira eta, ondotik, iaz parte hartu zuten ikasleak, ordena berari jarraikiz.

8.3. Hezkuntza Departamentuak onartuak izan direla, esleitutako astea zein den azalduta, edo erreserban edo baztertuta geldituko direla jakinaraziko die eskatzaile guztiei, idatziz. Ez da data aldaketarik onartuko.

8.4. Ikastaroetara onartutako ikasleek kasuan kasuko zenbatekoa ordaindu beharko dute Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunean (Compañía kalea, 6, behea 31001 Iruña), hori baita ikastaroak emateko arduraduna.

8.5. Ikastaroari uko eginez gero, horren berri emanen da, idatziz, 5 eguneko epean, jakinarazpen ofiziala jasotzen denetik hasita. Idazkia hautapen batzordeari zuzenduko zaio eta ohiko postaz (Santo Domingo aldapa, zk.g., 31001 Iruña), fax bidez (848426615) nahiz posta elektronikoz (lperezle@pnte.cfnavarra.es) igorriko da.

9.-Deialdiaren ebazpena.

Hezkuntza Departamentuak Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren bidez emanen du deialdi honi buruzko ebazpena, 8.1 puntuan aipatutako hautapen batzordeak proposatuta.

10.-Bestelako xedapenak

10.1. Onartutako ikasleak hitz eman beharko du Hezkuntza Departamentuaren baldintza eta arau guztiak beteko dituela.

10.2. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

10.3. Datu horiek gezurrezkoak badira edo deialdiko arauak edo Departamentuak hautatzen diren ikasleen egonaldi eta jardueretarako ezartzen dituenak betetzen ez badira, ikaslea programatik kanpo geldituko da, izan litezkeen legezko ekintzak ukatu gabe.

10.4. Deialdi honetan parte hartu ondoren, egonaldiaz edo ikastaroaren atarramenduaz txosten negatiboa hartzen duten ikasleak ezin aurkeztuko dira heldu den urtean horretarako izan litezkeen likastokietarako deialdian ez eta Hezkuntza Departamentuak egiten dituen antzeko deialdietan ere.

10.5. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleen kasuan, Hezkuntza Departamentuak antolatutako antzeko udako beste ikastaro batean onartuak izanez gero, onartutako eskatzaileek horietako bati uko egin beharko diote.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi, argitaratu edo jendaurrean paratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

12.-Argibideak jaso eta agiriak berreskuratzeko tokiak.

Deialdi honen inguruko argibideak Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren http://www.pnte.cfnavarra.es interneteko helbidean eskuratu ahal izanen dira.

Behin betiko zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean, agiriak berreskuratu ahal izanen dira Hezkuntza Departamentuan. Epe horiek bukatuta, agiriak suntsituko dira, bide administratiboan errekurtsoren bat aurkeztu delako gorde behar direnean izan ezik.

1. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak. Iruñean eta Tuteran ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroen 2008ko deialdia

Deiturak .................................. Izena

Sexua: Gizona f Emakumezkoa f Jaioteguna

Telefonoa .............. Sakelakoa

Posta elektronikoa

Etxeko helbidea: .....................

Herria ................................... P.K.

Etxean telefonorik izan ezean, beste pertsona batena jarri, harremanetarako. (Nahitaezkoa da gero jakinarazpenak jasotzeko).

Ikastetxea ............ Herria:

Aurten egiten ari den maila:

Hautatutako astea: (bi talde hautatzen ahal dira, gehienez. Lehenetsiari 1 jarri, besteari 2). Ondoren ezin izanen da aldaketarik egin.

TUTERA

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak

f 1. astea: ekainaren 30etik uztailaren 4ra

f 2. astea: uztailaren 7tik 11ra

IRUÑA

3. Lehen Hezkuntza

f 1. astea: ekainaren 23tik 27ra

f 4. astea: uztailaren 28tik abuztuaren 1era

f 7. astea: abuztuaren 18tik 22ra

4. Lehen Hezkuntza

f 2. astea: uztailaren 14tik 18ra

f 5. astea: abuztuaren 4tik 8ra

f 8. astea: abuztuaren 25etik 29ra

5. Lehen Hezkuntza

f 3. astea: uztailaren 21etik 24ra

f 6. astea: abuztuaren 11tik 14ra

2008ko udan Nafarroan hizkuntza murgilketako eguneko ikastaro batera joateko laguntzen deialdian parte hartu nahi dut eta baldintzak onartzen ditut.

(Eskatzailearen sinadura)

2. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak. Aitaren, amaren eta tutorearen baimena

......................................... jaun/andrea, NANa:

Ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea

Nire haurrari baimena ematen diot Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatutako hizkuntz murgilketako ikastaro bat egin dezan Iruñean/Tuteran (ez dagokiona ezabatu), eta beharrezkoa baldin bada, behar den laguntza medikoa eman diezaioten.

................(e)n, 2008ko .....aren ...... (e)an.

(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0802844