31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

641/2008 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Miguel Angel Calvo Herrero El Vergel Zahar Etxeko Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Miguel Angel Calvo Herrero, Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioa, El Vergel Zahar Etxeko Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2008ko otsailaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, El Vergel zahar etxeko zuzendaritzari, Mendekotasun Egoeretarako Prestazioen Zuzendariordetzari, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileriaren Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta honek duen Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Langileriaren Kudeaketa Zerbitzuari eta Langileriaren Hautapen eta Araubide Atalari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta honek duen Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 21ean.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0803080