31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

103/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Pablo Montero Llacer Guardia Zibilaren komandante jaunari Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoen zerbitzuko Langileen Erregelamenduak ezartzen du Zerbitzu Goraipagarrien Plaka edo Domina polizia kidegokoak ez diren pertsonei ematen ahalko zaiela, salbuespen gisa, kidegoari eman dioten laguntza nabarmenagatik horrelako saria jasotzea merezi baldin badute.

Nafarroako Foru Komunitateko delituak ikertu eta argitzea izan da Foruzaingoan azken urteotan gehien areagotu diren eginkizunetako bat. Guardia Zibilaren polizia judizialeko unitateek giro onean eta elkartasunez aritu dira Foruzaingoaren Ikerkuntza Kriminalaren Arloarekin lankidetzan. Pablo Montero Llacer jaunak lan handia egin du elkarlan estu hori aurrera ateratzeko. Ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko herritarren segurtasun publikoak nabarmenki egin du hobera.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 94. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Pablo Montero Llacer Guardia Zibilaren komandante jaunari Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803349