31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

100/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Enrique Luis Bellostas Suescun Burlatako udaltzainburu jaunari Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoen zerbitzuko Langileen Erregelamenduak ezartzen du Zerbitzu Goraipagarrien Plaka edo Domina polizia kidegokoak ez diren pertsonei ematen ahalko zaiela, salbuespen gisa, kidegoari eman dioten laguntza nabarmenagatik horrelako saria jasotzea merezi baldin badute.

Burlatako Udaltzaingoak lan garrantzitsua egin du Burlatako Udalean esleiturik dituen erantzukizunen esparruan eta, bereziki, herritarren eta bide segurtasunaren eta gerta daitezkeen katastrofe eta larrialdien prebentzioan. Enrique Luis Bellostas Suescun jauna, Burlatako Udaltzaingoko burua, etengabeki nabarmendu da Foruzaingoarekin elkarlanean aritzeko jarrera erabatekoarengatik, eta horrek elkarlan estua ahalbidetu du zenbait operaziotan eta bi polizia kidegoek zerbitzu publiko ahalik eta eraginkorrena eman ahal izatea.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 94. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Enrique Luis Bellostas Suescun Burlatako udaltzainburu jaunari Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803346