31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

98/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Fulgencio Sandoval Malumbres jaunari, Ikerkuntza Kriminalaren Arloko Polizia Judizialaren Dibisioko kaboari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduak ezartzen duenez, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideek sariak jaso ahal izanen dituzte ausardia, arriskuak, leialtasuna, adiskidetasuna, gizalegea eta elkartasuna erakutsitako egoeren ondorioz.

Fulgencio Sandoval Malumbres jaunak Foruzaingoan sartu zenetik gaitasun eta dedikazio handiekin bete ditu bere esku utzitako eginkizunak, bereziki Ikerkuntza Kriminalaren Arloko Polizia Judizialaren Unitatea Tuterako Polizia-etxean abian jartzeko lanetan. Era berean, lanerako jarreran, lan taldeetan izan duen integrazio bikainean eta lankideekin izan duen lankidetzan eta laguntzeko joeran nabarmendu da bereziki. Horregatik guztiagatik, eta etengabe lanean hobeto aritzeko jarrerarengatik, Nafarroako Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina merezi du.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 89. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Fulgencio Sandoval Malumbres jaunari, Ikerkuntza Kriminalaren Arloko Polizia Judizialaren Dibisioko kaboari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803344