31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

314/2008 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren haur eskoletan 2008-2009 ikasturterako haurrentzako tokiak eskatzeko deialdiaren arauak eta kobratu beharreko tarifak onesten dituena.

Familia Atalaren txostenak Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren haur eskoletan haurrentzako tokiak eskatzeko deialdiko baldintzak azaltzen ditu.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren haur eskoletan haurrentzako tokiak eskatzeko deialdiko arauak eta kobratu beharreko tarifak onestea. Arau horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

2. Ezartzea aurtengo martxoaren 3an hasiko dela Iruñeko haur eskoletan eskaerak aurkezteko epea, eta martxoaren 28an amaituko, bi egunak barne.

3. Ezartzea aurtengo martxoaren 3an hasiko dela Burlatako, Corellako eta Lizarrako haur eskoletan eskaerak aurkezteko epea, eta martxoaren 17an amaituko, bi egunak barne.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Familia Bulegoari jakinaraztea.

Iruñean, 2008ko otsailaren 22an.-Familiaren, Haurraren eta Kon- tsumoaren Zuzendaritza Nagusia, Loren Albéniz Ascorbe.

I. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuaren haur eskoletan 2008-2009 ikasturterako haurrentzako tokiak eskatzeko deialdiaren arauak eta kobratu beharreko tarifak

1. araua.-Aurreinskripzioa.

Deialdi honetan kontuan hartuko dira 2006ko urtarrilaren 1etik 2008ko maiatzaren 31ra jaiotako haurren eskaerak. Tokia lortuz gero, deialdiko epetik kanpo jaioko diren haurren matrikula formalizatu ahal izateko, haurra ezarritako epean jaioa dela frogatu beharko da.

Iruñean dauden haur eskoletako tokietarako eskaerak aurkezteko epe balioduna aurtengo 2008ko martxoaren 3tik 28ra bitartekoa izanen da. Burlatan, Lizarran eta Corellan dauden eskoletarako epea, berriz, aurtengo martxoaren 3tik 17ra bitartekoa izanen da.

Corellako Niño Jesús Haur Eskolan tokia eskatu nahi dutenek zentro horretan berean hartu eta aurkeztuko dituzte eskaerak (Ntra. Sra. del Villar karrika, zk.g.), astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 14:00etara. Telefono zenbakia 948-78.01.66 da.

Lizarrako Izarra Haur Eskolaren kasuan ere zentroan bertan hartu eta aurkezten ahalko dira eskaerak (Cordeleros karrika, zk.g.), astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 13:00etara eta, astelehenetan soilik, 14:30etik 16:30era ere. Telefono zenbakia 948-55.44.29 da.

Burlatako Egunsenti Haur Eskolaren kasuan ere bertan hartu eta aurkeztuko dira eskaerak (San Francisco karrika, zk.g.), astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 13:00etara. Telefonoa zenbakia 948-24.04.09 da.

Iruñean, aurreinskripzioa batera eginen da Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren zentroetan eta Iruñeko Udalaren menpekoetan. Inprimakia berdina izanen da, eta toki eta ordutegi beretan emanen da.

Beraz, Iruñeko Ninia Etxea, Nuestra Sra. de Roncesvalles, San Jorge, Nuestra Sra. de los Angeles eta Santa Teresa haur eskolen kasuan, eskaerak hartu eta aurkezten ahalko dira "José Vila" Ikastetxe Publikoa zenean (Taxoare karrika, 14), astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 17:00etara.

Zentroetan ere izanen dituzte eskaerak interesdunei emateko.

Prentsan iragarriko dira aurreinskripziorako epea eta tokiak eta eskaintzen diren zentroak. Haur eskoletan ere ikusgai paratuko da informazio hori.

2. araua.-Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Eskabidearekin batera, gurasoen agiriak aurkeztu beharko dira, alarguntze, legezko bereizketa edo dibortzio kasuetan izan ezik.

2. Orotariko agiriak:

-NANaren fotokopia edo, horrelakorik ezean, nortasuna frogatzen duen agiria.

-Lan bizitza frogatzen duen agiria: lan bizitza, 2008ko martxoan emana.

-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren 2006. urteko aitorpenaren fotokopia, aitarena eta amarena. Aitorpena egitera beharturik ez izatera, horren frogagiria aurkeztu beharko da eta 2007ko dirusarreren gainekoa.

-Familia liburuaren fotokopia (gurasoen eta seme-alaben atala) edo, bidezko bada, jaiotze agiriak.

-Aitaren edo amaren erroldatze agiria (bizikidetzakoa), baita haurrarena ere.

3. Dokumentazio berariazkoa:

-Familia ugariaren tituluaren fotokopia.

-Banandu nahiz dibortziatzeko epaiaren fotokopia, legezko neurriak barne.

-Ezkontzaz kanpoko seme edo alabarentzako legezko neurrien fotokopia.

-Haurra kenduta, familia unitateko beste edozein kideren minusbalioaren ziurtagiria.

-Eskaturiko eskolaren eremuan lan egiten dela frogatzen duen agiria, bertan bizi ezik.

-Eszedentzia kasuan (lan egoerako puntuak lortzeko), beranduenez 2008ko irailaren 30ean lanean hasiko dela dioen adierazpena, aurreinskribatzean banatuko den inprimakiaren araberakoa.

-Jaio gabeko haurrak: gutxi gorabehera, noiz jaiotzekoa den zehazten duen ziurtagiria (gehienez ere 2008ko maiatzaren 31n).

4. Agiri medikoak:

Pediatraren txostena, haurrak hauek baditu:

-Arrisku faktoreak: garaia baino lehen jaiotzea, pisu gutxi jaiotzean, arazoak erditzean eta abar.

-Gaixotasunak, hala nola zeliakotasuna eta/edo hesteen xurgatze txarra; diabetesa; bihotzeko, biriketako, giltzurrinetako eta abarretako gaixotasunak.

-Hezkuntza behar bereziak dituzten haurrak: arazoak garapen fisiko edo psikikoan.

3. araua.-Baremoa.

Aurkezten diren eskaerak baremo honi jarraituz baloratuko dira:

1.-Gurasoen lan egoera (20 puntu gehienez).

-Aita eta ama lanean dituzten familiak: 20 puntu.

-Aitak eta/edo amak lanaldi partzialeko (lanaldi erdia bitarte) lanetan dituzten familiak: 15 puntu.

-Aita eta ama lanean ez dituzten familiak. 10 puntu.

Lantzat hartuko da, aita eta/edo ama eszedentzian egonik ere, lanean beranduenez irailaren 30ean hasiz gero lanean.

2.-Errenta mailak (10 puntu gehienez). Urteko per capita errentaren arabera baloratuko da.

-3.000 eurotik beherako per capita errenta: 10 puntu.

-3.000,01 eurotik 4.250 eurora bitarteko per capita errenta: 9 puntu.

-4.250,01 eurotik 5.500 eurora bitarteko per capita errenta: 8 puntu.

-5.500,01 eurotik 7.000 eurora bitarteko per capita errenta: 7 puntu.

-7.000,01 eurotik 9.000 eurora bitarteko per capita errenta: 6 puntu.

-9.000,01 eurotik 11.5000 eurora bitarteko per capita errenta: 5 puntu.

-11.500,01 eurotik 14.000 eurora bitarteko per capita errenta: 4 puntu.

-14.000,01 eurotik 16.5000 eurora bitarteko per capita errenta: 3 puntu.

-16.500,01 eurotik 19.000 eurora bitarteko per capita errenta: 2 puntu.

-19.000,01 eurotik beherako per capita errenta: 1 puntu.

Urteko per capita errenta honelaxe ateratzen da: aitaren eta amaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpeneko zerga oinarriaren zati orokorraren batura familia unitateko kideekin zatituz.

Kasu guztietan, aitaren eta amaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu eta bereizi nahiz dibortziatzeko epaia edo ezkontzaz kanpoko seme edo alabarentzako legezko neurriak daudenean. Kasu horietan, haurraren zaintza eta ardura duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren zerga-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio.

3.-Familiaren osaera.

-Hiruki eta laukientzako postuak eskatzea: 6 puntu.

-Bikientzako postuak eskatzea: 4 puntu.

-Sei urtetik beherako hiru seme-alaba dituzten familiak: puntu 1.

-Familia ugaria izatea: puntu 1.

-Bi anai-arreba zentroan egotea: puntu 1.

-Haurraz aparte, familia unitateko edozein kideren elbarritasun fisiko, psikiko edo sentsoriala onartua izatea: puntu 1.

Sei urtez beheitiko hiru seme-alaba edo gehiago daudela ezartzeko, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako seme-alabak hartuko dira kontuan.

4.-Aitaren edo amaren etxearen edo lantokiaren hurbiltasuna (gehienez ere 10 puntu).

-Eskatzen den zentroa dagoen eremuan bizitzea: 10 puntu.

-Aitak edo amak eskatzen den zentroa dagoen eremuan lan egitea: 10 puntu.

-Iruña eragin-eremuetan banaturik dago haur eskola bakoitzerako. Eremukatze horretan Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren menpeko haur eskolak daude.

Hurbiltasun puntuak bakarrik lehen aukeran hautatu den eskolari dagozkio.

5.-Bestelakoak: Hautapen Batzordeak beste behar larri sozialak, aurreko ataletan bildu gabeak, hartzen ahal ditu kontuan; 10 puntu, gehienez ere.

6.-Puntuazio berdina ateraz gero, lehentasuna emanen zaio per capita errenta txikiena duen eskaerari.

4. araua.-Toki eskaintza.

292 toki eskaintzen dira, eta haien banaketa, zentro eta adinen araberakoa, hauxe da:

JAIOTZEKO N.JESUS N.JESUS EGUN- SANTA SAN LOS RONCES- NINIA

Haurtzaindegia 2006ko urtarrilaren 1a - 11 11 12 4 10 10 0 2 15 75

abuztuaren 31

Ertainak 2006ko iraialaren 1a - 1 3 6 5 8 4 0 2 13 42

abenduaren 31

Ibiltariak, 1 2007ko urtarrilaren 1a - 11 0 9 12 5 5 10 8 8 78

ekainaren 30a

Ibiltariak, 2 2007ko uztailaren 1a - 3 7

iraialaren 30a

Bularreko haurrak 2007ko urriaren 1a - 13 0 12 13 6 14 13 12 14 97

2008ko maiatzaren 31

Guztira 36 14 39 37 36 33 23 24 50 292

5. araua.-Tokiak esleitzeko prozedura.

Eskaerak barematu ondoren, eskatzaileak zentro, sektore edo adin-tarteen eta lortutako puntuazioaren arabera multzokatuko dira. Puntuazio berdina ateraz gero, lehentasuna emanen zaio per capita errenta txikiena duenari.

Eskainitako tokiak, adinaren arabera banaturik, zentro bakoitzerako lortutako puntuazioari jarraikiz esleituko dira.

Deialdia egiten den herritik kanpoko eskaerei erantzuna emanen zaie, herrian bertan eskatutako tokiak esleitu ondoren toki hutsik gelditzen bada.

Iruñean tokia emateko kontuan hartuko da, ezer baino lehen, eskaeran adierazi den zentroa.

Hala egiterik ez balego, aukeratutako zentroan tokirik ez egoteagatik, 2. aukera hartzen ahalko du, baldin eta zentro horretan toki hutsik badago bertako eskaerak esleitu ondoren.

Edozein modutan, adin taldeetan eta zentro guztietan eskainitako toki guztiak betetzen direnean, eskaerak aukeratutako zentroko itxaron zerrendan sartuko dira, eta tokia lortu ahal izanen dute tokiren bat hutsik geratzen bada.

Onartuen behin-behineko zerrendak eta itxaron zerrendak maiatzaren 7an jarriko dira ikusgai, zein bere haur eskolan eta Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusian.

Erreklamazioak aurkezteko epea maiatzaren 7tik 13ra bitarte izanen da.

Onartuen behin betiko zerrendak eta gerora hutsik geratzen diren tokiak betetzeko erabiliko diren itxaron zerrendak maiatzaren 23an argitaratuko dira, behin-behineko zerrendak argitaratu diren tokietan.

6. araua.-Matrikula gauzatzea.

Behin betiko zerrendaren arabera onarturik dauden haurren familiek esleitutako eskolan gauzatuko dute matrikula, maiatzaren 23tik 31ra eta 9:00etatik 14:00etara.

Horretarako, kasuan kasuko eskolako zuzendariari hauek eman beharko zaizkio:

-53 euro ordaindu izanaren frogagiria (4 ordukoetan 13 euro), ikasturteko lehen hilekoaren ordainketa partziala, alegia. Ordainketa hori haur eskoletan emanen den ordainketa-gutunaren bidez eginen da.

-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren 2007. urteko aitorpenaren fotokopia, aitarena eta amarena.

-Ordainagiriak helbideratzeko bankuko kontuaren fotokopia.

-Osasun etxeko pediatraren txostena, haurraren osasunari eta txertoei buruzkoa.

Agiri guztiak, salbu eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, adierazitako egunerako aurkeztu beharko dira. Hala egin ezean, eskaera eta onarpena baliorik gabe geratuko dira.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren fotokopia aurkezteko azken eguna izanen da aitorpena egiteko nahitaezko epea amaitu eta hurrengoa. Epea ez bada betetzen tarifa murrizketarik gabe aplikatuko da.

Matrikula egitearen ondorioz, haurrak zentrora etorri behar du eta ikasturteko hamaika hilabetekoak ordaindu behar dira, non ez den bajarik tartean.

Behin tokiak onartu eta toki hutsak itxaron zerrendetako haurrekin beterik, tokia esleitzeko ebazpena eginen da.

7. araua.-Bajak.

Epe horretan haurra matrikulatzen duten gurasoek, gero haurra ez eskolatzea erabakitzen badute, bajaren eskaera aurkeztu beharko dute, eskabide orokorraren bidez, Nafarroako Mendekotasun Agentziako erregistroan (González Tablas, zk.g., Iruña). Baja lehen hilabeteko saria kobratu gabe aurkezteko epea uztailaren 31n bukatuko da (Izarra haur eskolan abuztuaren 31n bukatuko da).

Baja eskaerak, ikasturtean, zentroko zuzendariak banatuko duen inprimakiaren bidez aurkeztu beharko dira idatziz. Baja eskaera gordekina igorri gabe aurkezteko mugaeguna aurreko hilabeteko azken eguna izanen da.

Baja hilabetea hasi ondoren gertatzen bada, gordekinaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko.

Haurrak arrazoirik gabe hilabete baino gehiago huts egiten badu, zentroa utzi beharko du.

Bi hilabeteko sariak pagatu ezik, zentroa utzi beharko da.

8. araua.-Banakako tarifen kalkulua.

1. 2008-2009 ikasturterako tarifa hauek izanen dira:

Lanaldi osorako ezarririko urteko tarifa 3.311 eurokoa da. Tarifa hau 11 hilekotan banatuko da, bakoitza 301 eurokoa.

Lanaldi murrizturako ezarririko urteko tarifa 1.606 eurokoa da. Tarifa hau 11 hilekotan banatuko da, bakoitza 146 eurokoa.

Tarifan murrizketak egiten ahalko dira, familiaren dirusarreren arabera, gisa honetara:

HILEKO TARIFA HILEKO TARIFA

15.000 eurotik goiti 301 euro 146 euro

12.401eurotik 15.000 euro bitarte 280 euro 131 euro

10.701 eurotik 12.400 euro bitarte 248 euro 108 euro

9.301 eurotik 10.700 euro bitarte 222 euro 90 euro

7.981 eurotik 9.300 euro bitarte 179 euro 67 euro

6.651 eurotik 7.980 euro bitarte 153 euro 56 euro

5.501 eurotik 6.650 euro bitarte 120 euro 42 euro

4.501 eurotik 5.500 euro bitarte 98 euro 33 euro

3.351 eurotik 4.500 euro bitarte 76 euro 25 euro

3.350 eurotik beheiti 53 euro 13 euro

-Haur eskolan bi seme-alaba dituzten familiek %50eko deskontua izanen dute bigarren haurraren tarifan. Tarifa hori kasuan kasuko tarifa txikienaren parekoa izanen da, gutxienez.

-Haur eskolara 3 seme-alaba edo gehiago eramaten dituzten familiek %50eko beherapena izanen dute bigarren seme-alabaren tarifan, eta baxuena hirugarren edo hurrengo seme-alaben tarifetan.

-Urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: 2007ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako familia unitatearen zerga-oinarria zati familiaren kide kopuru osoa. Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu eta bereizi nahiz dibortziatzeko epaia edo ezkontzaz kanpoko seme-alabarentzako legezko neurriak daudenean. Kasu horietan haurraren zaintza eta ardura duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren zerga-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio.

-Matrikula egiteko unean ezarriko dira tarifak, eta ikasturtean ezin izanen dira berrikusi edo aldatu.

2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenerako epea bukaturik, behar diren ebazpenak emanen dira, tarifak ezarriko dituztenak, lehenago erabakitako tarifen arabera.

9. araua.-Integrazio programa.

Hezkuntza behar bereziak dituzten haurrak integrazio programa berariazkoan sartuko dira.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko haur eskoletako barne antolamenduko zentro eta haur talde guztietan ematen ahal zaie arreta hezkuntza behar bereziak dituzten haurrei.

Eskaera eta haren banaketa Iruñeko Udalaren haur eskolekin koordinaturik eginen da.

Haur horien matrikulan ez du eraginik izanen tokien eskaintza orokorrak, eta matrikulak ez ditu zentroetako ratio orokorrak baldintzatuko, haietaz arduratzeko hezitzaile talde bat badelako.

Haren antolamendua eskaerak jaso ondoren ezarriko da.

10. araua.-Oinarrizko gizarte zerbitzuentzako toki erreserba.

Zentro guztietan gordetzen dira tokiak arazo sozialak dituzten familietako haurrentzat. Toki horiek 2008-2009 ikasturtean beteko dira, udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuek proposaturik.

11. araua.-Errekurtsoak.

Ebazpen honen arauen eta hori aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: F0803074