26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

JAURRIETA

Deialdia, desjabetze aktak egiteko

Jaurrietako Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du 2008ko otsailaren 8an:

Jaurrietako Udalak, 2007ko uztailaren 12ko osoko bilkuran, Jaurrietako sistema orokorra betearazteko proiektua onetsi zuen, baita hark ukitutako ondasun eta eskubideak ere, eta hasiera eman zion desjabetze prozedurari; hori guztia jendaurrean egon zen, hamabost eguneko epean.

Proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi zituen Jaurrietako Udalak 2007ko abenduaren 4an, eta onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

Bestetik, Nafarroako Gobernuak, 2008ko urtarrilaren 14ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz, honako hau erabaki da:

1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2008ko martxoaren 11n Jaurrietako Udaletxean ager daitezen, goizeko 10etan, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala egokituz gero, behin betiko okupaziokoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak Administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Jaurrietako Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie; ohartarazten da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean".

Jaurrietan, 2008ko otsailaren 8an.-Alkatea, Javier Matias Celay Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L0802088