26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LOS ARCOS ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko gizarte langile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko

ARAUAK

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko gizarte langile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionario araubidean betetzea.

1.2. Hautaprobak gainditurik, deialdiko lanpostua betetzeko izendatua gertatzen den pertsona B maila edo taldean egokituko da, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan edota Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko plantilla organikoan ezarrita dauden lansari eta osagarriak hartuko ditu.

1.3. Deialdi honen xede den lanpostua betetzeko izendatua gertatzen den pertsonari eta funtzionario izaera eskuratzen duenari, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaio eta sistema horren babesean geldituko da.

1.4. Lanaldia osoa izanen da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.5. Oinarri hauetan zehaztuta ez dauden gaietan, Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduan xedatutakoa aplikatuko da.

1.6. Hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaiekin sortzen diren beharrak bete ahal izateko eta ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda bat osatuko da, deialdi honetako 9. arauan xedaturikoarekin bat.

1.7. Lanpostua eskuratzen duen pertsonak, gizarte langileentzako ezarrita dauden eginkizunak beteko ditu, baita mandatuz eginarazten zaizkionak ere.

1.8. Kontratuak hamabost eguneko probaldia izanen du.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako eta aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartu ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, baina haien kontura bizi direnak.

-Adinez nagusi izatea.

-Gizarte laguntzailearen edo gizarte laneko diplomadunaren titulua izatea, edo hura eskuratzeko baldintza guztiak betetzea deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bururatzen den egunean.

-Ibilgailuak gidatzeko, gutienez ere B1 motako baimena izatea. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak izendapena baino lehenago ibilgailua duela frogatu beharko du.

-Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

-Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denerako bete beharko dira aurreko baldintzak eta deialdi honen bederetzigarren arauak xedatzen duen maneran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskaerak aurkezteko epea bururatzen den egunean eta oposizio prozedura osoan izendapen eguna arte bete ere.

3.-Eskaerak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskaerak Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.

3.2. Deialdi honetako zazpigarren arauaren arabera epaimahaiak baloratu beharko dituen merezimenduak alegatu beharko dituzte izangaiek.

3.3. Alegatutako merezimenduak frogatu beharko dira enpresa ziurtagiriarekin, lan kontratuarekin, lan bizitzaren ziurtagiriarekin, eta agiri jatorrizkoak zein behar bezala konpultsatuak aurkeztu beharko dira, horrela egin ezean ez aurkeztutzat joko baitira. Dokumentazio hori aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, merezimenduak ez dira baloratuko.

3.4. Eskaerari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

-Izangaiek alegaturiko merezimenduak egiaztatzen dituztenak, deialdiko zazpigarren oinarrian ezarritakoaren arabera ordenatuak.

-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako udal diruzaintzain 15 euro ordaindu izanaren ziurtagiria.

3.5. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, mahaiburuak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiei erantzun ondotik, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Jerónimo Gómez Ortigosa, Los Arcos Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Jesús Pérez Leuza, Torres del Ríoko ordezkaria Los Arcos Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatean eta Langileen Batzordeko kidea.

Mahaikide idazkaria: María del Coro Gómez Baquedano, Los Arcos Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: María Concepción López Azanza, Abartzuzako Udaleko idazkaria.

Mahaikidea: Nora García Morentin, Vianako Udaleko gizarte langilea.

Ordezkoa: Eva Gastón Gastón, Burlatako Udaleko gizarte langilea.

Mahaikidea: Carmen Urra Urriza, Nafarroako Gobernuko Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuko gizarte langilea.

Ordezkoa: Belén Guillén Gil, Nafarroako Gobernuko Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuko gizarte langilea.

Mahaikidea: Los Arcosko Udalaren enplegurako teknikaria.

Ordezkoa: Udalaren enplegurako teknikaria.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta haiei buruz soilik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi fasetan eginen da, lehiaketa lehenbizi eta oposizioa gero, oinarri hauetan adierazten den gisara.

6.2. Oposizioa 2008ko apirilean hasiko da, gutxi gorabehera, 4.3 arauan aipatu ebazpenak ezarriko dituen egunean, tokian eta orduan.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta erregelamenduaren arabera iragarriko ditu gainerako proba edo ariketak.

7.-Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu ondotik aipatzen den merezimendu baremoari jarraikiz. Izangaiek eskera aurkezten duten unean berean alegatu eta egiaztatu beharko dituzte merezimendu guztiak. Horretarako, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak ekarri beharko dituzte; bestela, ez aurkeztutzat joko dira. Esperientziari buruzko agiriak lanaldiaren ehunekoa adierazi beharko dute, eta prestakuntzari buruzkoak, ordu kopurua adierazi. Baldintza hauek betetzen ez dituzten agiriak ez dira baloratuko.

7.2. Merezimenduen balorazioa: Izangaien merezimenduak baloratuko dira, ondoko baremoari jarraikiz:

a) Esperientzia:

-Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan gizarte langile lanpostuan emandako zerbitzu urte bakoitzeko 2 puntu emanen dira, gehienez ere 10 puntu.

-Bestelako administrazio publikoetan gizarte langile lanpostuan emandako zerbitzu urte bakoitzeko puntu 1emanen da, gehienez ere 5 puntu.

Atal honen batura ez da 15 puntu baino handiagoa izanen.

b) Lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroengatik:

-15 eta 29 ordu arteko iraupenarekin, 0,5 puntu emanen dira, gehienez ere 2 puntu.

-30 ordu edo gehiagoko iraupenarekin, 0,75 puntu emanen dira, gehienez ere 3 puntu.

Atal honen batura ez da 5 puntu baino handiagoa izanen.

7.3. Lehiaketaldia amaitzen denean, epaimahaiak Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen iragarki oholean jarriko du izangaietako bakoitzak lortutako puntuazioa.

Oposizio-lehiaketako puntuazio osoa, lehiaketaldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

8.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 80 puntu lortu ahalko dira; bertan plika sistema erabiliko da.

a) Lehen ariketa: deialdiko II. eranskineko gai zerrendan dauden gaiei buruz zenbait galdera erantzun beharko dira. Galderek erantzun bat baino gehiago izanen dituzte, baina haietariko bat bakarrik egonen da ongi. Hutsak epaimahaiak zehazten duen moduan zehatuko dira. Probaren iraupena ordubetekoa izanen da. Ariketa honek gehienez ere 15 puntu izanen ditu. Baztertu eginen dira gutxienez 7,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

b) Bigarren ariketa: III. eranskinetik zozketa bidez hautaturiko gai batez idaztea izanen da. Probaren iraupena ordu eta erdikoa izanen da. Ariketa honek gehienez ere 20 puntu izanen ditu. Baztertu eginen dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

c) Hirugarren ariketa: idatzizko proba honetan ariketa praktiko bat egin beharko da, deialdiaren xede den lanpostuaren eginkizunen eta edukien inguruan. Probaren iraupena bi ordukoa izanen da. Ariketa honek gehienez ere 35 puntu izanen ditu. Baztertu eginen dira gutxienez 17,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

d) Laugarren ariketa: zenbait proba psikotekniko eginen dira, Nafarroako Psikologia Aplikatuaren Institutuak (NPAI) prestaturikoak. Proba horren helburua izanen da jakitea izangaiak noraino egokitzen zaizkion lanpostuko profil profesiografikoari. Ariketa honek, gehienez ere, 10 puntu izanen ditu.

8.2. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

8.3. Epaimahaiak Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko iragarki oholean argitara emanen ditu kalifikazioak, bai eta oposizioko hurrengo ariketa noiz, non eta zer ordutan eginen den ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

9.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, agirien aurkezpena eta dokumentazioa eramatea.

9.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitaratuko ditu probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lorturiko kalifikazioak batuta, eta deialdiko lanpostuak betetzeko puntuaziorik altuena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena. Izendapen proposamena Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuko beharko da.

9.2. Proposatutako izangaiak espresuki uko egiten badio bere izendapenari, ulertuko da izendapen proposamenean sartzen dela gainditu dutenen zerrendako hurrengoa.

9.3. Izendapen proposamena aditzera eman eta 15 egun naturalean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatean:

-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

-Gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

-Ibilgailua duela frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua.

-Deialdiaren 2. oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena.

-Osasun ziurtagiri ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

-Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

-Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

9.4. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuak izan ezik, izendatutako pertsonak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatu eta, beraz, bere egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskaeraren faltsukeriagatik legokiokeen erantzun beharra ukatu gabe.

9.5. Aurreko atalean azaldutakoa gertatzen bada, mankomunitateko buruak gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin betetzen ahalko du lanpostua. Aitzineko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

10.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Mankomunitateko buruak ebazpen bidez gizarte langile izendatuko du aitzineko atalean ezarritakoa betetzen duen izangaia.

10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko langilea izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, mankomunitateko buruak 9.1 atalean aipatzen den gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin betetzen ahalko du lanpostua. Aitzineko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

11.-Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen, bere arauen edo berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Legeria orokorrean ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo horretako bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, organo egileari aldez aurretik errekurritzeko asmoa dagoela adierazita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

11.2. Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, mankomunitateko buruari zuzendua, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

Los Arcosen, 2007ko otsailaren 7an.-Mankomunitateko burua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

I. ERANSKINA

Eskaera eredua

Izena ...................., adinez nagusia. NAN zenbakia: ............. Bizilekua (herria, probintzia, karrika, posta kodea) .......................... Telefonoa: ..........

Zure aitzinera azaldu eta adierazten dut:

Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko gizarte langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez, funtzionari araubidean betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Deialdiko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu dituela, eta horren egiaztagiria erantsi duela.

Eskaera honi erantsitako orri kopurua.

Horrenbestez,

Eskatzen dizut eskaera hau ontzat eman eta, horren ondorioz, arestian aipatutako deialdian onar nazazula.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO BURU JAUNA.

II. ERANSKINA

Oposizioaldiko lehen ariketaren gai-zerrenda

1.-Gizarte zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea.

2.-Autonomia sustatzeko eta Menpekotasun Egoeran dauden Pertsonei kasu egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legea

3.-Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea. Nafarroako toki entitateak. Mankomunitateak, funtzionamendu arauak. Toki entitateek gizarte laguntzaren arloan dituzten eskumenak.

4.-Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea

5.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa.

6.-Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen estatutuak.

7.-Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza

8.-Bolondres lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legea.

9.-Ezgaitasunak dituzten pertsonen aukera berdintasunari, bereizkeriarik ezari eta orotariko sarbideei buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legea.

10.-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.

III. ERANSKINA

Oposizioaldiko bigarren ariketaren gai-zerrenda

1.-Banakako gizarte lana. Definizioa, helburuak eta ezaugarriak. Prozesuan parte hartzen duten elementuak.

2.-Elkarrizketaren teknika gizarte lanean. Aplikazioak. Gizarte txostena: idazketa, prestakuntza eta egitura.

3.-Talde lana. Printzipioak, metodologia eta teknikak.

4.-Esku-hartze sozial komunitarioa. Gizartearen parte-hartzea gizarte zerbitzuetan.

5.-Gizarte zerbitzu oinarrizkoen programak: harrera eta gizarte orientabideen programa.

6.-Gizarte zerbitzu oinarrizkoen programak: autonomia pertsonala sustatu eta menpekotasuna duten pertsonei laguntzeko programa.

7.-Gizarte zerbitzu oinarrizkoen programak: oinarrizko laguntzako gizarteratze programa.

8.-Gizarte zerbitzu oinarrizkoen programak: oinarrizko laguntzako haur eta familientzako laguntza programa.

9.-Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko eskuliburua. Gizarte zerbitzu oinarrizkoen eskumenak haurren babesgabetasun egoeren esku hartzetan. Esku hartzeko prozesua.

10.-Immigrazioa. Esku hartzea Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoetatik. Baliabideak Nafarroan.

11.-Generoko indarkeriaren kontrako babes integraleko neurriak Nafarroan. Araudia. Jarduketa protokoloak. Baliabideak.

12.-Gizarte bazterketari loturiko gizarte baliabideak Nafarroan.

13.-Ezgaitasuna duten pertsonekin zerikusia duten gizarte baliabideak gizarte zerbitzuen jarduera esparru gisa.

14.-Hirugarren adinekoekin zerikusia duten gizarte baliabideak gizarte zerbitzuen jarduera esparru gisa.

Iragarkiaren kodea: L0802228