26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen VI. sektoreko (San Martin Unx) lurzati berrantolamenduaren oinarriak onesten dituena.

Interesa duten guztiei jakinarazten zaie Nafarroako Ubidearen VI. sektoreko (San Martin Unx) lurzati berrantolamenduan, abenduaren 11ko 84/2006 Foru Dekretuaren bidez onura publikokoa izendatuan, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, otsailaren 1eko 437/2008 Ebazpenaren bidez, lurzati berrantolamenduaren gaineko arauak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Arau horiek jendaurrean egonen dira San Martin Unxeko Udalean, hilabetez, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak aztertu ditzakete. Honako hauek dira: jabeen zerrenda, kargen titularren eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak, ereduko lurzatien zerrenda, berrantolamenduaren perimetroan sartutako lurzati periferikoak, baztertutako lurzatiak, ustiapeneko azalera oinarrizkoak, herrilurrak mugatzeko akta, landatzeko eskubideak, lurraren balio naturalak, jabetzaren banakako buletinak eta aldeak dituen udal lurretako planoak.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesdun direnek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1, 31002 Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 31002 Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 7an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0802148