26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2008ko otsailaren 4koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Zubietako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Abuztuaren 31ko 1137/2007 Errege Dekretuaren bidez hainbat udalerritan hauteskunde partzialak egiteko deia egin zen, besteak beste Zubietan. Herri horretan hautagai-zerrenda bakar bat ere aurkeztu ez denez, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Legearen 181.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Lege Organiko horren 182. artikuluko hirugarren lerroaldean ezarritakoari dagokionez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak udal horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Fermín Echecolonea Urriza, Francisco Michelena Celayeta, Lino Elizalde Loyarte, Mikel Telletxea Santesteban, Inés Gereka Zelaia, Gorka Fuentes Múgica eta Pedro Hilario Santesteban Loyarte jaun-andreak Zubietako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea. Horiexek osatuko dute Kudeaketa Batzordea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki hau Zubietako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2008ko otsailaren 4an.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0801949