26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

65/2008 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Erriberriko udal mugapeko 14. poligonoko 1012. lurzatiko eguzki-parke fotovoltaikoa handitzeko espedientea, Monteplano S.L.k sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Ikusirik Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erriberriko udal mugapeko 14. poligonoko 1012. lurzatiko eguzki-parke fotovoltaikoa handitzeko espedientea, Monteplano, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunean, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hartarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Erriberriko Udalean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Erriberriko Udalari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 6an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0802067