26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

106/2008 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Arte grafikoak eta industria osagarriak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2008ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordetzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 59/2006).

Departamentu honetan 2008ko urtarrilaren 25ean sartu zen Nafarroako "Arte grafikoak eta industria osagarriak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2008ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedatutakoa betez sinatu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 59/2006).

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua da Lan Hitzarmen Kolektiboaren testua erregistratzeko, gordetze eta argitaratzeko eskumena duena. Eginkizun horiek martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita daude, Estatuaren lan arloko eginkizunak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta kontuan hartuta Hitzarmen kolektiboen erregistro eta gordailuei buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan ezarritakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Arte grafikoak eta industria osagarriak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren (kodea: 3100405) 2008ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestatuta dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 1ean.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

"ARTE GRAFIKOAK ETA INDUSTRIA OSAGARRIAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2008ko SOLDATEN BERRIKUSPENARI BURUZKO AKORDIOA

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 24ko 16:30ean.

Valentín Velasco Carrasco jauna buru dela bildu da Nafarroako arte grafikoen eta industria osagarrien sektoreko Hitzarmen Kolektiboaren Interpretaziorako Batzorde Paritarioa, honako entitate eta ordezkari hauez osatuta:

UGT eta CCOO sindikatuak, Luis Hernández Inac jaunak eta Javier Ibáñez Oraien jaunak ordezkatuta, hurrenez hurren.

"Asociación Navarra de Empresarios de Artes Gráficas de Navarra" (ADEGRAN), Mar González andreak eta Juan Ignacio Sánchez Ezcaray jaunak ordezkatua.

Bi alderdiek, legezko gaitasuna elkarri aitortuta,

ERABAKI DUTE:

Lehena.-"Asociación de Empresarios de Artes Gráficas e Industrias Auxiliares de Navarra" (ADEGRAN) elkartearen eta UGT eta CCOO sindikatuen ordezkariek akta honi erantsitako lansari taulak onetsi eta izenpetu dituzte; 2008. urteari dagozkionak, indarra 2008ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte dutela.

Bigarrena.-Soldata taularen bi ale igortzea Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentura eta espresuki eskatzea behar den guztia egin dadila erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.

Horretarako, ahalmena eman zaio batzordeburuari beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzan.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta akta hau prestatu da, bertaratuek sinatu dutena, idazpuruan aipatu toki eta egunean.

Burua, AEGRAN, UGT, CCOO.

ARTE GRAFIKOEN 2008KO LANSARI TAULA (EUROTAN)

1,40 625,25 655,83 1.281,08 1.366,49 19.301,67

1,47 647,88 671,19 1.319,07 1.407,01 19.873,99

1,55 671,86 685,06 1.356,92 1.447,38 20.444,24

1,63 684,58 690,86 1.375,44 1.467,13 20.723,23

1,70 705,56 700,52 1.406,08 1.499,81 21.184,88

1,80 730,48 715,57 1.446,05 1.542,45 21.787,15

1,90 766,31 740,13 1.506,44 1.606,87 22.697,06

2,00 802,22 764,70 1.566,92 1.671,39 23.608,33

2,10 838,18 789,16 1.627,34 1.735,83 24.518,64

2,20 884,91 816,84 1.701,75 1.815,20 25.639,66

2,40 945,88 862,88 1.808,76 1.929,34 27.251,97

2,60 1.017,54 912,13 1.929,67 2.058,32 29.073,71

2,80 1.089,26 960,97 2.050,23 2.186,91 30.890,06

3,00 1.161,01 1.010,49 2.171,50 2.316,27 32.717,27

3,10 1.196,95 1.035,22 2.232,17 2.380,99 33.631,37

3,90 1.482,63 1.312,30 2.794,93 2.981,26 42.110,26

-Praktikaldiko kontratuak.

Hitzarmenaren 34.1 artikuluaren arabera, praktiketan ari diren langileak, kontratuaren lehendabiziko sei hilabetetan, lanpostu berean edo baliokide batean ari den langile baten soldataren %90 kobratuko dute. Seigarren hilabetetik aurrera ordainsaria soldata horren %100 izanen da.

-Kualifikazio gabeko langileen ordainsaria.

Hitzarmenaren 34.2 artikuluaren arabera, kualifikazio gabeko langileek, kontratuaren lehendabiziko urtean, 1,40 kategoriako %90eko ordainsaria jasoko dute. Bigarren urtean 1, 40 kategoriaren %100 jasoko dute eta hirugarren urtean 1,47 kalifikazioa izanen dute.

Iragarkiaren kodea: F0802033