26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

216/2007 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2007. urtean beste herrialde batzuekin eskola trukeak egiten dituzten Nafarroako ikastetxe publikoentzako deialdia ebazten duena.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean beste herrialde batzuekin eskolen arteko trukeak egiteko deialdia ebaztea proposatu du eta horretarako eratutako Batzordearen akta erantsi.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eranskinean agertzen diren ikastetxeei bertan adierazten diren diru-kopuruak ematea, dagozkien eskola trukeak egin ditzaten.

2. Ikastetxe onuradunetako zuzendaritzei oroitaraztea 2007ko abenduaren 31 baino lehen eskola trukearen azalpen memoria aurkeztu behar dutela, ondoko hauek adierazita: egindako jarduerak, herrialde bakoitzeko parte-hartzaileak, trukearen datak, diru-sarreren eta gastuen zerrenda, ikasleek ordaindu behar izan dutena eta emandako laguntzaren erabileraren justifikazioa.

Gastuen justifikazioa azaroaren 23ko 140/2007 Ebazpenean adierazi bezala egin beharko da.

Memoriak, balantze ekonomikoak eta gastuen justifikazioak ikastetxeko Eskola Kontseiluaren onespena eduki beharko dute, eta Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendari Nagusiko Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura bidali behar dira.

3. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari agintzea ebazpen honen ondoko I. eranskinean agertzen diren ikastetxeen alde behar diren libramenduak presta ditzala (guztira 10.000 euro) eta gastua 2007ko Gastuen Aurrekontuko "Atzerriko hizkuntzen sustapena" izeneko 41540G/422002/2212/322E00 kontusailari egoztea (kontabilitateko espedientea: 40007995A).

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, Europako eta Nazioarteko Programen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honen eta bere arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko auzibidera jo aurretik, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 31n.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

ERANSKINA

2007. urtean beste herrialde batzuekin eskola trukeak egiteko laguntza jaso duten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen zerrenda, atzerriko ikastetxea eta dagokien dirua aipatuta.

ATZERIKO ESLEITUTAKO

ITURRAMA BHI - IRUÑA (S3199218C) ERRUMANIA 2.300

BASOKO BHI - IRUÑA (S3199263I) ITALIA 2.400

BASOKO BHI - IRUÑA (S3199263I) FRANTZIA 650

NAVARRO VILLOSLADA BHI (IRUÑA) FRANTZIA 750

(S3199058C)

ZIZUR NAGUSIKO BHI (ZIZUR NAGUSIA) (S3199269F) FRANTZIA 900

PLAZA DE LA CRUZ BHI (IRUÑA) (S3199051H) ALEMANIA 2.200

PLAZA DE LA CRUZ BHI (IRUÑA) (S3199051H) FRANTZIA 400

IBAIALDE BHI (BURLATA) (S3199057E) FRANTZIA 400

Iragarkiaren kodea: F0801956