26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, 2008ko otsailaren 11koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Iruñeko Udalaren "3. tartea: Lezkairuko hegoaldeko bidea" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

Iruñeko Udalak 2007ko urriaren 4an egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko epea iraganda eta alegazioak ebatzita, Iruñeko Udalak, 2008ko urtarrilaren 18ko Erabakiaren bidez, behin betikoz onetsi zuen aipatu proiektua.

Iruñeko Udalak desjabetzeak ukituko dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea eskatu du, "3. tartea: Lezkairuko hegoaldeko bidea" izeneko proiektuko lurren presako okupazioa ezinbestekoa dela adierazita, hornikuntza sareko azpiegitura jartzeko, euri-ura husteko eta goi tentsioko sare elektrikoa jartzeko egin behar diren lanak ongi burutzeko. Hori dena "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3ko UE-1 exekuzio unitatea urbanizatzeko prozesuaren baitan.

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak adierazi dituen arrazoiak ikusita, bidezkotzat jo du desjabetze horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, txosten teknikoa eta juridikoa ikusita, balio justua ordaintzeko behar den kreditua atxiki dela egiaztatuta, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoko 57 b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, adierazten da presakoa dela Iruñeko Udaleko "3. tartea: Lezkairuko hegoaldeko bidea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak sortzeko, eta aditzera ematen da erabaki honek Administrazioko bidea agortzen duela eta haren aurka, aukeran, berraztertze helegitea jartzen ahal dela Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, edo bestela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

3. Erabaki honen berri ematea Iruñeko Udalari.

Iruñean, 2008ko otsailaren 11n.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0802340