26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

22/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Erripagaineko G1.1 eta G1.2 lurzatietako xehetasun azterlana, Construcciones Andía, S.A.k eta Nadesak sustatua, hasiera batez onesten duena.

Espedientearen helburua eraikinen lerrokadurak aldatzea da, solairu bat gehiago eraikitzeko, baina azalera eraikia eta lurzatien aprobetxamendu homogeneizatua aldatu gabe.

Xehetasun azterlanaren edukia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. artikuluan ezarritakoaren araberakoa da.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 43. artikuluan agindutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Hasiera batez onestea Erripagaineko G1.1 eta G1.2 lurzatietako xehetasun azterlana, Construcciones Andía, S.A.k eta Nadesak sustatua.

2. Xehetasun azterlana jendaurrean jartzea hogei egunez. Epe horretan edozeinek bidezkoak iruditzen zaizkion ohar eta alegazioak egiten ahal ditu idatziz. Horretarako, interesdunek espedientea eskura izanen dute Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Armada etorbidea, 2, 3. oina).

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu hau Construcciones Andía, S.A.ri, Nadesari eta Iruñeko, Eguesibarko, Burlatako eta Uharteko udalei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 7an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0802119