151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

PITILLAS

2009ko ekitaldiko zerga-tasak. Onespena

Pitillasko Udalak, 2008ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hurrengo erabakia hartu zuen 2009ko ekitaldiko zerga-tasei dagokienez:

Hurrengo karga-tasak eta tributuen gainerako errekarguak onestea:

1. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa exekuzio materialaren aurrekontuaren %4 izanen da.

2. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,279 izanen da.

3. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,8 izanen da.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan balioa zenbat igo den zehazteko, ezarriko da 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan urte tarte bakoitzerako ezartzen den gutxieneko portzentajea eta karga-tasa %8 izanen da.

5. Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako, aipatu 2/95 Foru Legearen 154. artikuluan aurreikusitako indizeen artean, ondokoa ezarriko da:

-1,4, herriko udal mugapearen barreneko jardueretarako.

6. Onespena ematen duten erabaki hauek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Pitillasen, 2008ko urriaren 30ean.-Alkate udalburua, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L0817634