151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEATXE

Ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa, 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duena. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak 2008ko azaroaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskaletako eta prezio publikoen gaineko ordenantzetako tarifen aldaketa. Espedientean jasota baitaude, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Leatxen, 2008ko azaroaren 17an.-Alkatea, Jesus Ayesa Aristu.

Iragarkiaren kodea: L0817616