151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANDOSILLA

Andosillako Udal Planeko ordenantzen antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa, 33. artikuluari dagokionez. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2008ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Andosillako Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa, eraikuntza arauen II tituluko 33. artikuluari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da behin betiko onespen hau, eta onetsitako aldaketaren gaineko dokumentuaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da, behar bezala eginbidetuta.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

33. artikulua.-Merkataritza lokalen baldintza orokorrak.

Merkataritza lokal guztiak ondoko baldintza orokorrak bete beharko dituzte, sektorearen indarreko legediaz gain eta dagokion kapituluan aurreikusitakoarekin bat beren kategoria dela eta, baldintza berariazkoak alde batera utzita.

1 ...

2. lokalen gutxieneko altura librea 2 metro eta berrogeita hamar zentimetrokoa izanen da (2, 50 metro), altuera hori bi metro eta hogei zentimetrokoa (2,20 metro) izaten ahal da biltegi aldeetan, osasun zerbitzuetan eta langileek eskuarki erabiltzen ez dituzten geletan edo solairuarteetan.

La Villa eta Arrabal aldeetan, B-04 unitate morfologikoan, Udal Planaren onespenaren aurreko eraikinen beheko solairuko lokalen gutxieneko altuera librea bi metro eta hogei zentimetrokoa (2,20 metro) izaten ahal da, eraikin osoaren ordezteko jarduera eta obra berrien kasuetan izan ezik.

Andosillan, 2008ko azaroaren 12an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0817537