151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

610/2008 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena 2007-2008 ikasturtean lanbide hastapeneko programak garatu dituzten ikastetxe eta entitate pribatuentzako diru-laguntzak osatzeko kopuruak ordaintzeko.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (hor azaltzen diren irakaskuntzak indarrean daude oraindik ere 2007-2008 ikasturtean) 23.2 artikuluak ezartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuetara iristen ez diren ikasleentzako gizarte garantiako berariazko programak bermatu behar direla, bizitza aktiboan sartu edo lege honen bidez araututako ikasketetan segitzeko bidea emanen dien oinarrizko lanbide prestakuntza izan dezaten.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 30.5 artikuluan, ezartzen du hasierako lanbide kualifikaziorako programak hainbat modutakoak izaten ahalko direla.

Hezkuntza Departamentuaren esku dago lanbide hastapeneko programak erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Urriaren 31ko 78/2007 Ebazpenak baimena ematen du 2007-2008 ikasturtean lanbide hastapeneko programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Integratu Politeknikoetan, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 29an emandako 518/2007 Ebazpenaren bidez, arauak onetsi zituen 2007-2008 ikasturtean lanbide hastapeneko programetan (lanbide lantegiak) eta lanbide hastapen bereziko programetan ikasleak onartzeko.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 2ko 805/2007 Ebazpenaren bidez, jarraibideak ematen ditu lanbide hastapeneko programak (lanbide lantegiak) antolatzeko Nafarroan, 2007-2008 ikasturtean.

Azkenik, 2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 1/2008 Foru Legearen 36.2 artikuluak dioenez, egun, Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2008-2009 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta hamaikagarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa ziklo eta lanbide hastapeneko programetako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatu ahal izanen ditu; aldaketa horiek 2008-2009 ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, ikastetxeek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne.

Horrenbestez, departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du; txostenean proposatu du lanbide hastapeneko programa bakoitzari dagozkion modulu ekonomikoen %15 ordain dadila, programen ezaugarriak kontuan hartuta.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe eta entitate pribatuei 159.303,23 euro ordain diezaietela agintzea. Zenbateko hori martxoaren 4ko 59/2008 Ebazpenaren bidez baimendutako zenbatekoei dagokie, eta 2007-2008 ikasturteko diru-laguntzak osatzeko izanen da (diru-laguntzen %15).

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2008ko aurrekontuaren "Irakaskuntza pribaturako diru-laguntzak erdi mailako heziketa zikloetan eta lanbide hastapeneko programetan" izeneko 410003 41140 - 4811 - 322E00 kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesdunei, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Adin Txikikoak Babesteko Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko azaroaren 5ean.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

ERANSKINA

Lanbide hastapeneko programetarako diru-laguntzak, 2007-2008 ikasturtea Ikastetxe itunduak

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena.

B31220064 "C.T. CARLOS III" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 67.806,12 100 67.806,12 10.170,92

A31083595 "I.T.C. CUATROVIENTOS" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 67.806,12 100 67.806,12 10.170,92

Q3100063 A "MARIA INMACULADA" (Iruña) Ostatu arloko laguntzailea 1 67.627,89 100 67.627,89 10.144,18

Q3100240 E "SALESIANOS" (Iruña) Etxebizitzetan instalazio elektrikoetako lag. 1 70.301,04 100 70.301,04 10.545,15

Aluminiozko zurgin lanetako langilea 1 72.752,30 100 72.752,30 10.912,84

Q3100011 J "SANTA CATALINA LABOURE" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 67.806,12 100 67.806,12 10.170,92

Gizarte zerbitzuetako laguntzailea 1 67.627,89 100 67.627,89 10.144,18

GUZTIRA 7 481.727,48 481.727,48 72.259,11

Irabazi asmorik gabeko erakundeak

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua

G31279961 "LANTXOTEGI" lantegi-eskola (Berriozar) Eraikinen oinarrizko mantentze-lanetako langilea 1 68.429,07 50 34.214,54 5.132,18

G31725484 "HARITZ-BERRI" baserri-eskola (Ilundain) Mintegi eta lorategietako langilea 1 64.393,28 50 32.196,64 4.829,49

"HARITZ-BERRI" baserri-eskola (Ilundain) Zurgintzako langilea 1 75.091,68 50 37.545,84 5.631,87

"HARITZ-BERRI" baserri-eskola (Ilundain) Igeltserotzako langilea 1 98.106,10 50 49.053,05 7.357,96

G31780562 "ETXABAKOITZ" lantegi-eskola fund. (Iruña) Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 1 68.349,49 50 34.174,75 5.126,21

"ETXABAKOITZ" lantegi-eskola fund. (Iruña) Altzari modularrak egiteko langilea 1 75.091,68 50 37.545,84 5.631,87

"ETXABAKOITZ" lantegi-eskola fund. (Iruña) Ile-apainketako laguntzailea 1 63.636,54 50 31.818,27 4.772,74

Q3100108D "Centro Puente" (Gares) Sukaldeko laguntzailea 1 74.295,69 100 74.295,69 11.144,35

G31031644 "EL CASTILLO" lantegi-eskola (Tutera) Sukaldeko laguntzailea 1 74.295,69 80 59.436,55 8.915,48

"EL CASTILLO" lantegi-eskola (Tutera) Iturgintzako langilea 1 67.951,51 80 54.361,21 8.154,19

"EL CASTILLO" lantegi-eskola (Tutera) Altzari modularrak egiteko langilea 1 75.091,68 50 37.545,84 5.631,87

GUZTIRA 11 804.732,41 482.188,22 72.328,21

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko Lantegiak

G80468416 "Fund. Lab. de la Construcción" (Uharte) Igeltserotzako langilea 1 98.106,10 100 98.106,10 14.715,91

GUZTIRA 1 98.106,10 98.106,10 14.715,91

ORDAINDU BEHARREKOA 159.303,23

Iragarkiaren kodea: F0817121