144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AMESKOABARREN

Urrako toki edo baserriko hiri lurzoruko 10. poligonoko 5, 6, 7, 55 eta 57A lurzatien eta bide pribatuaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2008ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki du behin betikoz onestea xehetasun azterlana eta haren eranskina, Urrako toki edo baserriko hiri lurzoruko 10. poligonoko 5, 6, 7, 55 eta 57 A lurzatiei eta bide pribatuari dagozkienak. Germán Velázquez Arizmendi, Silvia Mingarro Cuartero eta Sara Velázquez Arizmendi arkitektoek prestatu dituzte, eta Construcciones Hermanos Aramendía Arratibel enpresak sustatu ditu. Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ameskoabarrenen, 2008ko urriaren 20an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L0816596