144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

OLAZTI

Akats zuzenketa

Akatsa atzeman denez Musika Eskolako plantilla organikoko aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkian, 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen 2008ko azaroaren 3an, dagokion iragarkia argitaratuko da.

MUSIKA ESKOLAKO 2008KO PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAREN BEHIN BETIKO ONESPENA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2008ko plantilla organikoan egindako aldaketa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2008ko 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 12an.

Olaztin, 2008ko azaroaren 12an.-Alkatea, Iñaki Mentxaka Berra.

1. ERANSKINA

Musika Eskolako 2008. urteko plantilla organikoa

Lanpostua (zbk.): Musika hizkuntzako, abesbatzako, eskolaniako, musikako eta mugimenduko irakaslea (lanpostu bat) hutsik. Maila: B. Sarbidea: O.L. Euskara: Nahitaezkoa, 3. maila. Osagarriak: Lanpostukoa, %10,57. Zuzendariarena, %15.

Lanpostua (zbk.): Musika tresnaren irakaslea (3 lanpostu) hutsik. Maila: B. Sarbidea: O.L. Euskara: Nahitaezkoa, 3. maila. Osagarriak: Lanpostukoa, %10,57. Zuzendariarena, %15.

Iragarkiaren kodea: L0817329