144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren bulegoetako lanegunen eta egun baliogabeen 2009. urteko egutegia

Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2008ko urriaren 28an:

(1/PR)

"Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanordu-kopurua ezartzen duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat, eta ekainaren 3ko 468/2008 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2009ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta ikusirik I. eranskina eta espedienteari lotutako dokumentazioa,

Ebatzi dut:

1. Onestea Iruñeko Udalaren bulegoetan 2009an izanen diren jaiegunen egutegia, honela zehazten dena:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Martxoaren 19a: San Jose

-Apirilaren 9a: Ostegun santua.

-Apirilaren 10a: Ostiral santua.

-Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

-Uztailaren 6, 7, 8, 9, 10, 11, 13 eta 14a: Sanferminak.

-Uztailaren 25a: Santiago eguna.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

-Azaroaren 30a: San Saturnino, jaieguna Iruñean.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izango dira, 2009. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2. Iruñeko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 24 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 37 ordu astean, 215 egun, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu-kopurua, 1.592 ordukoa baita; eguneko lanorduak honela banatuko dira: 8:00etatik 15:00etara guztiendako derrigorrezkoa, eta gainerako 24 minutuak langile bakoitzak nola bete erabakita, malgutasunez, 7:36tik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:24ra bitarte.

3. Erregistro Orokorra 08:30etik 14:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko.

Larunbatetan eta bulego orokorrak jendearendako itxita dauden egun baliodunetan, Erregistro Orokorra zabalik egonen da 12:00etatik 14:30era, Udaletxeko ate nagusian, baina eskabideak aurkezteko besterik ez.

4. Gainerako udal zerbitzuek ahalik eta lasterren prestatuko dute beren lan egutegia, organo eskudunak onets dezan; betiere, kontuan hartuko dute uztailaren 6tik 14ra, biak barne, jaiegunak direla ohiko lanaldi osoa edo ohikoa baino luzeagoa egin behar duten langileentzat. Obra eta Lorategietako zerbitzuen lanaldia 7 ordu eta 24 minutukoa izanen da, denentzat, 7:36tik 15:00etara bitartean, salbu eta alorreko zuzendaritzarekin bestelako akordioren batera iristen badira; betiere, Lehendakaritzako Alorrak berretsita. Dena dela, Sanferminetan ematen diren zerbitzuak, espres eskatzen duten udal zerbitzuetan, urteko lanordu-kopuru horretatik aparte geldi daitezke, eta, hala eginez gero, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 51. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko zaie."

Iruñean, 2008ko urriaren 28an.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0816689