144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GENEVILLA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Genevillako Udalaren erregistroa arautzen duen ordenantza. Behin behineko onespena

Genevillako Udalak, 2008ko irailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren Genevillako erregistroa arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez 30 eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Genevillan, 2008ko urriaren 30ean.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L0816784