144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR ZENDEA

Ordenantzak. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2008ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen ondoko udal ordenantza hauek:

a) Aldaketa, Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantzan.

b) Ordenantza, Udalaren liburu eta argitalpenen salmentaren prezio publikoa arautzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Zizurren, 2008ko urriaren 31n.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0816700