144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOBEITI

Berriobeitiko Udal Planaren aldaketa Añezkarren. AÑ-3 sektorea, Juveraren abeltegiak

35/2002 Foru Legean hirigintzako egiturazko determinazioen aldaketak tramitatzeko ezartzen den prozedurari jarraikiz, Berriozarko Udal Plana Añezkarren (AÑ-3 sektorea, Juveraren abeltegiak) aldatzeko espedientea Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorri zen 2007ko urtarrilaren 5ean, behin betikoz onets zezan. Jasotako errekerimenduei erantzun zitzaion horrela.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 200/2007 Foru Agindua eman zuen apirilaren 18an Berriobeitiko Udal Plana Añezkarko Juveraren abeltegiak alderdian, AÑ-3 sektorean aldatzeko espedientea, Berriobeitiko Udalak sustatua.

Berriobeitiko Udalak 397/2007 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu zuen apirilaren 18ko 200/2007 Foru Aginduaren aurka eta, horren ondorioz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko 331/2008 Epaiaren bitartez agindu hura baliogabetu zen eta onetsi egin zen, administrazioaren isiltasunaren bidez onetsi ere, Berriozarko Udal Planeko aldaketa AÑ-3 sektorean, Añezkarko Juveraren abeltegiak alderdian.

Agiri honek, beraz, espediente horien edukiak bat egiten ditu AÑ-3 eremuko araudi xehakatua biltzeko eta eremuaren garapena ahalbidetzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Berriobeitin, 2008ko urriaren 15ean.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

AÑEZKAR AÑ-3 SEKTOREA: JUVERAREN ABELTEGIAK. ARAUDIA

Ukitutako lurzatiak: planoen araberakoa.

Hirigintzako helburuak: N-240-A ondoko nabeak eraistea, etxaldeak ordeztea Añezkarrek eta Oteitzak N-240 errepidetik begiratuta duten itxura hobetzeko eta inguruarekin bateragarriak diren bestelako erabilerak ezartzeko.

Bizitegietarako beste eremu bat eratzea, Oteitza eta Añezkar aldeko sarbidea izateko eta AR osatzeko.

Eremu zabal bat osatzea toki esparruko ekipamenduetarako eta espazio libre publikoetarako.

Sailkapena: lurzoru urbanizagarri antolatua.

Erabilerak: beheko eta goiko solairuetan: bi bizitzako etxeak eta kolektiboak, oinarrizko unitateen araudi grafikoaren arabera.

Beheko solairuan: hirugarren sektorea, ekipamenduak, aparkalekua.

Sektorearen azalera: Sektorearen esparrua: 55.493,80 m². Aprobetxamendurako eskubidea.

Urbanizazioaren esparrua: 58.054,37 m². Esparru horren barnean dago Añezkarrera sartzeko biribilgune berria eraikitzeko lanek ukituko duten eremua, 2.560,57m² -koa baita.

Eredu-aprobetxamendua: 0,3580 UA/m² x 1,5 Homog. koefiz.= 0,5262 UA/m².

Jarduketa sistema: konpentsazioa edo kooperazioa.

Hirigintzako prozedura:

-Birzatiketa prozedura.

-Urbanizazio prozedura (fasetan betearazteko modukoa).

-Eraikitzeko prozedura(k).

Aldaketaren edo xehetasun azterlanaren hirigintza-figuren bitartez aldatzen ahalko dira determinazio xehakatuak.

Oharrak:

-Antolaturiko esparruak banaketa eremu bakarra eta sektore bakarra definitzen ditu. Esparrua fase bakarrean garatzeko asmoa dago, eta desagregazioan ezin izanen da aldaketarik egin horrek berekin badakar esparruaren urbanizazioa bi fase independenteetan gauzatu beharra.

-Sartzeko biribilgunea egiteko obrek ez dute aurreko baldintza bete beharko. Birzatiketa proiektua tramitatu baino lehen, Berriobeitiko Udalak enpresa publikoren batekin hitzarmena sinatuko du enpresak konpromisoa har dezan bai biribilgunea eraikitzeko bai biribilgunearen onura jasoko duten esparruen artean eraikitzearen ondorioz sortuko diren kargak kudeatzeko.

-Eraikuntza eta urbanizazio lanak aldi berean egiten ahalko dira baldin eta eraikinak eraisteko lanak burutu badira ordurako. Antolamendu grafiatuak eta idatziak sektoreko egiturazko determinazio xehakatu guztiak finkatu ditu, 35/2002 Foru Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera finkatu ere.

Determinazio zenbakizkoak:

-Espazio libreetarako lagako den azalera (85/1995 FDaren eta 35/2002 FDaren arabera) - 13.000 m².

-Ekipamendu publikoetarako lagako den azalera - 3.022 m².

-Lurzoruaren foru bankurako erreserba AÑ-3 sektorearen barnean - 200 m².

-Aparkatzeko tokiak espazio publikoan - 189 toki.

-Aparkatzeko tokiak lurzati pribatuan - 200 (2 toki/etxeb.)

Bizitegitarako erabileraren determinazioak:

-Eredu-etxebizitzen kopurua: 100.

-Familia bakarreko etxebizitza libreen kopurua AÑ-3aren esparruan: 84 BPE.

-Eredu-etxebizitza kolektibo eta babestuen kopurua AÑ-3aren esparruan: 16 BPE.

-AÑ-3aren esparrukoak izanik Etxebakar sektorera aldatu diren etxebizitza babestuen kopurua:

.42 BOE.

.26 BPE edo PTE.

-Azalera eraikia bizitegitarako, gehienez ere: 19.440,00 m².

.Etxebizitza libreen azalera - 17.640,00 m².

.Etxebizitza babestuen azalera - 1.800,00 m².

.Etxebizitza babestuetako gela kopurua, gehienez: 80 Pz.

.Homogeneizazio-irizpideak bizigelen arabera:

-4 logelako etxebizitza: 6 bizigela.

-3 logelako etxebizitza: 5 bizigela.

-2 logelako etxebizitza: 4 bizigela.

-Logela bakarreko etxebizitza: 3 bizigela.

.Etxebizitzaren gutxienekoak etxebizitza babestuetan: 3 gela / etxeb. 50 m² eraik./etxeb.

-Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: ezarritako determinazioak aplikatzetik heldu dena:

-Sestra gaineko erabilerak homogeneizatzeko koefizienteak:

.BPE: 0,71 UA/m².

.Etxebizitza librea, bi bizitzakoa/atxikia: 1,00 UA/m².

.Lurzati librea: 0,02 UAs/m².

.Lokala, BPE: 0,29 UAs/m².

.Lokal librea, bi bizitzakoa/atxikia: 0,33 UA/m².

Aprobetxamenduen zenbaketari begira, ez dira zenbatuko sestra azpian eraikitako azalerarik.

-Nahitatezko atzeraemanguneak: 3 m, kaleko lerrokadura ofizialetik.

-Gutxieneko atzeraemangunea: eraikin guztiei eraikuntzari dagokiona, lurpekoa barne - 25 m eta 18 m, N-240.A eta NA-4508 errepideen zelaitzearen kanpoko ertzetik hurrenez hurren.

Kanalizazioak eta kutxetak > 3 m, zelaitzearen kanpoko ertzetik.

-Eraikinen gehieneko garaiera: BS+2 11,5 m, teilatu hegaletik neurtuta.

-Solairuaren gehieneko altuera fatxadan: (lurzatiaren edo kalearen sestratik neurtuko dira altuerak fatxada bakoitzean, eraikinaren erdiko puntutik neurtu ere).

.Beheko solairua: 4,5 m.

.Goiko solairuak: 3,5 m.

.Erdisotoak: 1,5 m.

-Kalera emanen duen gutxieneko frontea, etxebizitza ez-kolektibo bakoitzeko: 7 m.

-Kalera emanen duen gutxieneko frontea, eraikuntza bolumen bakoitzeko: 24 m.

-Bolumenen arteko gutxieneko tarteak: 4 m, bi bizitzako etxe bateragarrietarako.

-12 m, etxebitza kolektiboen blokeetarako.

-Estalkien maldak: %30-40. Ezin da estalki laurik egin ez etxebizitza atxikien ez blokeen lerrokaduretan.

-Irizpide bateratuak erabiliko dira materialetan, altueretan eta aurreikusten den etxesail bakoitzeko fatxadetako zuloen lerrokaduretan.

Urbanizatzeko determinazioak eta estandarrak:

-AÑ-3ko sarbidea biribilgune berri eta itxi bakar baten bidez eginen da, gaur egungo biribilgunea ordezteko eraikiko baita. Biribilgunea urbanizatzeko proiektuan Herri Lan Departamentuak ezarri zituen neurriak eta kokalekua errespetatuko dira eta departamentu horren aldez aurreko onespena eskuratu beharko da. Aukeran da proiektu hori AÑ-3aren bizitegietarako esparrua urbanizatzeko proiektuan sartzea ala ez.

-Antolamendu proposamenak ekipamenduetarako eremu bat grafiatzen du. Eremuaren kokalekua udal irizpidearen arabera aldatzen ahalko da, eta baliokideak diren berdeguneak sortzen ahalko da haren ordez.

-Planoetan grafiatu dira zirkulaziorako espazio publikoen gutxieneko neurriak, hau da, espaloia, galtzada, aparkaleku eta zeharkako pasabideen zabalerak.

-Lurzatiaren barneko etxebizitza libreen lerroetan, hegoaldeko parkera sartzeko zeharkako sarbidea egonen da 15 etxebizitza multzo bakoitzeko, gehienez ere. Pasabide horiek jarduketa esparruaren iparraldeko mugaraino eginen dira, bide-sistemaren bestalderaino alegia, halako moldez non aukera egonen baita esparrua bestelako zabalgune berrietara lotzeko. Pasabide horiek 3 m-koak izanen dira gutxienez ere.

-Urbanizazio proiektuan haurrendako jostalekuak zehaztuko dira, 85/1995 FDan bildutako zehaztapenen arabera definitu ere.

-Errepidearen babes zerrendan landare-pantaila bat eratuko da, hosto iraunkorreko bertako arbolez eta zuhaixkez osaturik. Bi zuhaitz lerro izanen ditu, gutxienez ere. Erabiltzen den espeziearen arabera zehaztuko dira landare-tarteak.

-Espazio libreak urbanizatzeko egitura jarraia eta hierarkizatua izanen da, espazioen arteko jarraitutasunaren mesedetan.

-Irizpide bateratua erabiliko da finkak bertara sartzeko kale aldera dituen itxiturak eraikitzeko, Udal Planean zehazturiko ordenantza orokorrari jarraikiz. Itxitura horiek berdinak izanen dira luzera osoan bai materialei bai altuerari dagokienez. Tarte itsuen kolorea baizik ezin izanen da aldatu, baina etxesail ezberdinetan betiere, eta inoiz ez fatxada berberaren barnean. Tramitatuko den urbanizazio proiektuan agertuko da itxituraren diseinua, nahiz eta ez den beharrezkoa izanen modu bateratuan gauzatzea.

-Finka itxiturak bide-sistematik hurbilago egiten badira araudian grafiatu den eraikitzeko gehieneko lerroak baino, indarra duen legeriak adierazitakoari jarraitu beharko zaio, baita Errepideen Departamentuak finkaturiko gomendioei ere:

.Gardenak izanen dira eta 0,60 m-ko altuerako zokalo batez eta hesolen gainean jarritako sare metaliko batez osatuko dira. Itxituraren gehieneko altuera 2 metrokoa izanen da, eta inguru zelaituaren kanpoko ertzetik 8 metrora kokatzen ahalko dira.

.Landare hesiak eta landaketak 0,60 metroko zokalodun itxituraren modu berean kokatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L0816264