144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantzako aldaketa. Hasiera bateko onespena

Barañaingo Udalak, 2008ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, haren testu osoa argitaratu beharko da, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da, aipatutako araudia betetzeko.

Barañainen, 2008ko azaroaren 4an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0816785